INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioak % 7,4 igo dira otsailean Euskadin

Batez ere etxebizitza garestitu zen, elektrizitatearen eta gasolinaren prezioen gorakadak eraginda. Espainian, inflazioa % 7,6koa da, 1986tik ikusi gabeko mailak.
Higiezinen agentzia baten erakusleihoa.
Higiezinen agentzia baten erakusleihoa. Artxiboko argazkia: EFE.

Argindarrak, gasolinak eta elikagaiek % 7,4ra igo dute otsaileko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta prezioak % 0,8 garestitu dira otsailean, urtarrileko prezioekin alderatuta.

Otsaileko urte arteko tasa 1,4 puntu igo da urtarrileko urte arteko datuaren aldean, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratutako KPIaren arabera.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban % 7,6 igo da urte arteko KPIa, Bizkaian % 7,5 eta Gipuzkoan % 7,1. Urtarrileko datuekin alderatuta, Araban % 0,6 egin du gora, Bizkaian % 0,7 eta Gipuzkoan % 0,9.

Iazko otsaileko datuekin alderatuta, etxebizitza % 26,8 garestitu da (urtarrilean erregistratutakoa baino 7,8 puntu gehiago), elektrizitatearen eta berokuntzarako erregaiaren prezioek eraginda; garraioak % 12,1 gora egin du; eta Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak % 5,3 garestitu dira.

Estatuan, KPIa % 7,6 igo zen otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, 1986ko abenduaz geroztik izan den kopururik altuena. Inflazio hori estatistika-erakundeak aurreratutakoa (% 7,4) baino bi hamarren handiagoa da; izan ere, azken horrek otsaileko azken egunak gehitu ditu, eta horietan islatzen da gerrak Ukrainan izan duen eragina.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X