Eliza Katolikoa
2023/10/28 - 19:41
Elizaren abusuen biktimak, Espainiako herri defendatzailearen txostenarekin pozik
Mikel Eziolazak sexu abusuak jasan zituen Erreparazioko ikastetxe erlijiosoan, Garesen (Nafarroa). Horren iritzian, Angel Gabilondok aurkeztutako txostenak agerian utzi du "Elizak biktimak abandonatu eta abusuak ezkutatu" dituela.
2023/10/28 - 13:21
Hego Euskal Herriko 84 gune katolikotan salatu dituzte sexu abusuak
Hala jasotzen du Espainiako Herri Defendatzaileak Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen inguruko lehen txosten ofizialak. Ezinezkoa da, hala ere, biktima eta erasotzaile kopuru zehatza jakitea, argitara atera diren kasuak baino askoz gehiago baitira isilean geratu direnak.
2023/08/11 - 17:00
100 korear katoliko inguru Mundakan izan dira, Lisboan egin den Gazteriaren Mundu Jardunaldiaren harira
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
2023/08/02 - 22:43
Aita Santua eliza katolikoaren barruan abusu sexualak jasan dituzten biktima batzuekin elkartuko da Portugalen
Aita Santua Lisboan da, gazte katolikoen munduko jardunaldian parte hartzeko. Ekitaldietan, mundu osoko milioi bat lagunek parte hartzea aurreikusten dute. Programa ofizialetik kanpo, Portugalen eliza katolikoaren baitan abusu sexualak jasan dituzten biktima batzuekin bilduko da Aita Santua.
2023/07/31 - 22:56
Pederastiaz kondenatutako Gazteluetako irakaslearen alegazio guztiak baztertu ditu Vatikanoak
Cuatrecasas familiak poztasunez hartu du erabakia. Justizia zibilaren pareko ebazpena espero du familiak, Elizak abiatu duen prozesuagatik.

2023/06/07 - 19:49
Aita santuari ebakuntza egin diote, sabeleko etenak jota zegoelako
"Ebakuntza amaitu da. Arazorik gabe eraman dute aurrera, eta hiru orduko iraupena izan du", azaldu du Vatikanoak ohar labur batean.

2023/06/01 - 21:13
Espainiako Eliza katolikoaren arabera, 728 dira adingabeei bere esparruan egindako sexu-abusuak
Hori ondorioztatzen da Espainiako Gotzainen Batzarrak egindako eta Madrilen jardunaldi batean aurkeztutako 'Para dar luz' txostenetik. Elizak Espainian pederastiari buruz aurkezten duen lehen dokumentua da.
2023/05/05 - 15:18
Aita Santua, sexu-abusuen inguruan: "Elizak egindako kaltea konpontzeko unea da"
Elizako kideek adin txikikoei egindako sexu-abusuen gaiari aurre egitea da, Frantziskoren iritzian, "Eliza Katolikoak parez pare duen erronka nagusia". Erakunde horretako orain arteko buruek gaia "oker kudeatu" dutela ere esan du.

2023/04/27 - 12:49
Emakumeek eta laikoek bozkatzeko eskubidea izango dute, lehen aldiz, hurrengo gotzainen Sinodoan
Eliza Katolikoaren barruan aurrekaririk ez duen erabaki bat da, izan ere, orain arte gotzainek bakarrik bozkatu zezaketen.
2023/04/09 - 18:19
Tuteran, beste urte batez, aingeruak berri ona eman dio ama birjinari
Arnes baten laguntzarekin 8 urteko mutiko batek, Diegok, hegan zeharkatu du jendez gainezka zegoen Tuterako Foruen plaza, ama birjinarengana gerturatu eta bere semea berpiztu dela iragarri dio, herritarren txalo artean.
2023/04/04 - 11:48
Ehunka lagunek jarraitu dute Nazarenoaren prozesioa Bilbon
Nazarenoaren prozesio tradizionalak Bizkaiko hiriburuko auzorik xumeenak zeharkatu ditu. Balkoietatik jaurtitako loreak eta saetak ez dira falta izan ibilbidean zehar.

2023/04/03 - 16:34
Fernando Pradoren ustez, sexu gehiegikeriak elizara mugatzea ez da arazoa dagokion sakontasunean aztertzea
Gipuzkoan, 60 urtetan 6 kasu bakarrik egon direla dio Donostiako gotzainak. Besteak beste, Juan Cruz Mendizabal apaizarena eta honek bizitza berregiteko eskubidea duela uste du.

2023/04/03 - 11:39
Donostiako gotzainak, abusuez: "Eliza ez da ondo aritu, baina gauzak egiten dabil gertatutakoa gainditzeko"
Fernando Pradok Euskadi Irratian esan du "sexu abusuen afera" ez dela Elizan soilik jazo. "Fokua Elizan soilik jarrita, ez dugu arazoaren egia bere sakontasunean kontuan hartzen. Benetako arazoa gizartearena da", berretsi du.

2023/04/03 - 11:13
Fernando Prado, Donostiako gotzaina: ''Sexu-gehiegikeriak ez daude Elizan bakarrik; gure gizarteko arazoa da''
Fernando Prado Donostiako goztaina elkarrizketatu du Iñaki Guridik Artzai Onaren katedralean.
2023/04/02 - 18:28
Angel Olaranek 30 urte daramatza Tigrai eskualdean eta 'Abba Melaku', aita aingeru, deitzen diote etiopiarrek
Etiopiako Tigrai eskualdeko gatazka bertatik beretara bizitzea tokatu zaio Angel Olaran misiolari ezagunari. Euskal Herrira itzuli da, bertako egoeraren eta beharren berri ematera. Gerra amaituta, pobrezia betean, etorkizuna eraikitzea da herritarren erronka nagusia.

2023/03/29 - 22:36
Frantzisko aita santua Erromako Gemelli ospitalean dago
Hasiera batean, Vatikanoko prentsa-bulegoak programatutako kontrol batzuen berri eman du; baina ordu batzuk geroago onartu egin du aita santuak arnas infekzioa duela eta "ospitaleko tratamendu mediko egokia" behar duela.

2023/03/25 - 15:42
Gero eta kristau gutxiago geratzen dira Iraken
Azken urteotako indarkeriak eta krisi ekonomikoak kristau asko eta asko emigratzera bultzatu dituzte, eta komunitate kristauen sorleku historikoetako bat izandakotik desagertzen ari dira.

2023/03/24 - 20:25
Bilboko gotzaina: "Ez da ezeren amaiera, une garrantzitsua baizik"
Bilboko gotzainak onartu du gaurko biktimen aitortzarako ekitaldia zenbaitek "nahikoa ez" dela ulertuko dutela. Bestalde, Juan Cuatrecasasek "keinu positibotzat" jo du, baina esan du biktimak "barkamena hitza entzuteaz nekatuta" daudela.

2023/03/24 - 15:20
Bilboko Erruki Etxean abusuak jasan zituzten biktimen testigantzak jaso dituzte ikerketa batean
Jose Luis Perdigo Erruki Etxeko zuzendariak abusuak egiten zizkieten 10 eta 13 urte arteko mutikoei. Biktimek erreparazioa eskatzen dute.

2023/03/24 - 08:50
Albiste izango dira: Elizaren sexu-abusuak, euskara batua goratzeko giza-katea eta BJKN
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.