Eliza Katolikoa
2023/01/08 - 12:32
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren hilobia, gaurtik aurrera bisitagai
Hiru hilkutxetan sartu dituzte aita santu emerituaren gorpuzkiak, haren objektu pertsonal batzuekin, Vatikanoko haitzuloetan. Haren hilkutxak inskripzio bakarra du, latineraz: Benedictus PP. XVI.
2023/01/05 - 21:54
Benedikto XVI.a San Pedroko kriptan dago jada
Aita santu emerituak aukeratu zuen altzifre-zerraldoa zinkezko batean sartu dute, eta hau, berriz, haritzezko beste batean, aita santu guztiekin egiten den bezala.
2023/01/05 - 15:15
Benedikto XVI.aren omenezko elizkizuna hotza izan da
Eliza katolikoaren buru izan zenean bezalaxe, polemikaz inguratuta eman diote azken agurra Benedikto XVI.a aita santuari. Bere idazkariak atzo egindako adierazpenak daude horren atzean. Ratzinger atsekabetuta bizi izan dela esan zuen Frantzisko aita santuak hartutako hainbat erabakirengatik.
2023/01/05 - 14:49
Benedikto XVI.a gorputz eta arima aritu zela nabarmendu du Frantzisko aita santuak
Hileta amaituta (hiru orduko zeremonia izan da), aita santu emerituaren gorpuzkiak Basilikako kriptara eraman dituzte, eta bertan hilobiratu dute. 50.000 lagunek jarraitu dute elizkizuna San Petri plazan.
2023/01/05 - 11:07
Benedikto XVI.aren hileta-elizkizuna hasi da, Frantzisko aita santua buru dela
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren aldeko hileta elizkizuna 09:30ean hasi da San Pedro plazan, milaka fededunen aurrean. Meza Frantzisko aita santuak zuzentzen du, baina Giovanni Battista Re Kardinalen Kolegioko dekanoak ospatzen du.
2023/01/05 - 09:59
Benedikto XVI.aren aldeko hileta hartuko du San Petri plazak, 100.000 pertsona inguru bilduta
Elizkizuna 09:30ean abiatuko da, eta ez du estatu izaera izango, alemaniarra aita santu emeritua zelako. Beste aita santu bizi batek, Frantziskok, gidatuko du erritua, 1802tik lehen aldiz.
2023/01/05 - 09:45
Benedikto XVI.aren hiletara 100.000 pertsona inguru joatea espero da
Benedikto XVI.aren aldeko hileta gaur ospatuko da San Pedro plazan, segurtasun neurri handien artean. Goizeko 06:00etan hasi dira fededunei San Pedro plazara sartzen uzten.
2023/01/05 - 09:16
Albiste izango dira: Nicolas Redondori azken agurra, Benedikto XVI.aren hileta eta Errege Magoen desfileak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/04 - 15:48
Benedikto XVI.ak eta Frantziskok Eliza Katolikoaren bi korronteak ordezkatu dituzte
Harreman pertsonal ona izan duten arren, haien ideologiek talka egin dute askotan. Ratzingerrek teologiaren tradizioa defendatu du. Frantzisko, aldiz, liberalagoa eta xumeagoa da.
2023/01/03 - 20:56
Nolakoa izango da Benedikto XVI.aren aldeko hileta?
Aita santuentzat aurreikusita dagoen errituaren oso antzekoa izango da, nahiz eta aita santu emeritua den, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.
2023/01/03 - 13:24
Benedikto XVI.aren hil-kapera bigarren egunez ireki dute, osteguneko hiletaren zain
Goizeko lehen orduetatik, milaka fededun zain zeuden San Petri basilikaren atarian, Joseph Ratzinger agurtzeko. Hil-kaperaren bisitatzeko azken eguna bihar izango da.
2023/01/02 - 11:27
65.000 pertsona inguruk agur esan diote Benedikto XVI.ari beila ofizialaren lehen egunean
Ostegunean hileta elizkizuna egingo dute San Petri plazan, Frantzisko aita santuak gidatuta. Bi milioi pertsona baino gehiago joan ziren Joan Paulo II.ari agur esatera, 2005ean hil ondoren.
2023/01/02 - 11:23
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren hil-kapera ireki dute
Benedikto XVI.aren gorpuzkiak Vatikanoko San Pedro Basilikako nabe nagusian jarri dituzte. 35.000 pertsona inguru joango dira aita santu emerituari azken agurra ematera hil-kapera irekita egongo den hiru egunetan.

2022/12/31 - 21:14
Frantzisko aita santua: "Benedikto zintzoa eta adeitsua zen"
Larunbat honetan hil da Benedikto XVI.a aita santu emeritua, eta esker oneko hitzak eskaini dizkio egungo aita santuak. Andoni Calvo EITBko berriemaile berezia, zuzenean, Vatikanotik.
2022/12/31 - 19:57
Benedikto XVI.a aita santu emeritua hil da
Joseph Alois Ratzinger 95 urte zituela hil da Vatikanoko Mater Ecclesiae Monasterioan, 2013an aita santu karguari muzin egitea erabaki zuenetik bizi zen lekuan. Hil-kapera urtarrilaren 2an jarriko dute San Petri basilikan, eta hileta urtarrilaren 5ean izango da.

2022/12/31 - 16:53
Benedikto XVI.a, Vatikanoa garbitzea lortu ez zuen aita santua
Aita santu gazteago batek Vatikanoaren azpijoko ilunak menperatzeko helburuz egin zion uko zereginari Joseph Ratzingerrek.
2022/12/31 - 15:32
Benedikto XVI.ak teologiari zion maitasuna azpimarratu dute teologoek
Gaur egungo erreformei bidea ireki ziela uste dute. Ane Irazabalek ere oso gertutik jarraitu zuen Ratzingerren agintaldia.

2022/12/31 - 14:48
Benedikto XVI.ak sexu-abusuen itzal luzea du gainean
Barkamena eskatu bazuen ere, Benedikto XVI.ak ukatu egin zuen kasuen berri zuenik, eta munduan zehar egindako bidaietan biktimekin elkartu zela gogorarazi zuen.

2022/12/31 - 12:02
Benedikto XVI.a aita santu emeritua hil da, 95 urte zituela
Vatikanoko Mater Ecclesiae Monasterioan hil da Joseph Alois Ratzinger, 2013an aita santu karguari muzin egitea erabaki zuenetik bizi zen lekuan.

2022/12/28 - 12:45
Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du Frantzisko aita santuak
"Otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.