Elurra
2022/01/19 - 20:28
Datorren asteburuari begira izotzaren arriskuaz ohartarazi dute Nafarroako Pirinioetako mendietan
Azken egunotan, suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeak bost erreskatetan esku hartu behar izan du. Gainera, asteartean hil da igandean Belaguan istripua izan zuen 45 urteko gizona.
2022/01/18 - 21:46
Izotzezko katedrala agertu da Burgi eta Erronkari artean
Egunotan gauak oso hotzak ari dira izaten Euskal Herri osoan. Baina Pirinioetan, bereziki, zeroz azpitik hamar graduren bueltan. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, izotzezko katedrala agertu da Burgi eta Erronkari tartean.
2022/01/08 - 14:17
21 hildako eta milaka kaltetu Pakistanen, elurte bortitza dela eta
Milaka pertsona utzi ditu isolatuta elurte batek Murreen, Pakistanen. Hiria kolapsatu du elurrak eta hondamendi gune izendatu dute.
2022/01/08 - 13:45
Elurte bortitz batek 21 hildako eta milaka kaltetu eragin ditu Pakistanen
Elurte gogorrek isolatuta utzi dituzte milaka pertsona Murree hiriko mendi estazio batean, herrialdeko iparraldean.
2022/01/05 - 12:09
Elurrak A-15 autobia ixtea ekar lezake gaur
Errepidea, baina, ez dute itxiko elurra hasi arte, eta lekuan bertan egongo diren langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute A-15 autobia zarratzea, behar izanez gero.
2022/01/05 - 01:11
Hotza eta euria, berriro
Asteazken goizean euria egingo du, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurra bota dezake 600-800 metrotan.
2022/01/03 - 20:07
Abisu horia ezarriko dute bihar 100 kilometro orduko haize ufadak eta 2 metroko olatuak espero direlako
Gainera, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia indarrean jarriko du astearte honetan, 12:00etan, Nafarroako Pirinioetan elurra botatzea espero delako.
2021/12/30 - 13:43
1970etik izandako elurterik handiena izan du Kaliforniak
Bost metro eta erdiko elurrak 1970eko errekorra hautsi du. Haizeteak elektrizitatea, hornidura eta zuhaitzen erorketa eragin du.
2021/12/08 - 15:32
Abisu horian dago gaur Euskal Herriko barnealde osoa elurragatik
Arratsaldean elur maila 600 metro inguruan izango da, eta beherago ere egon liteke, bereziki Araba ekialdean eta prezipitazioa handiagoa den tokietan. Egunaren amaierarako elur maila berriro 800-900 metrora igotzea espero da.
2021/12/07 - 11:29
Giroak hobetzera egingo du, arratsaldean berriro kaskartuko bada ere
Euria urriagoa izango da, eta tenperaturak gora egingo du (kostaldean 18 ºC-ak harrapatuko ditu termometroak). Dena dela, giro makurrarekin amaituko da zubia.
2021/12/05 - 16:21
Valdezcaray, Euskal Herriko eskiatzaile askoren pista abenduko zubian
Errioxako eski-estazioa, hurbil dagoelarik, euskal eskiatzaile askoren jomuga izaten da. Bi urtez itxita egon ondoren, abenduko zubirako ireki ahal izan dute, elur-geruza lodiarekin gainera.
2021/12/02 - 15:26
Ia 2 urteko etenaren ostean eski estazioek denboraldiari ekingo diote, elur baldintza ezin hobeekin
Gaur ireki ditu ateak Candanchuko estazioak eta lehen eskiatzaileek ez dute elurraz gozatzeko aukera galdu. Urtebete eskiatu gabe pasa ostean, ilusio handiz zapaldu dute elurra. Langileak ere, pozik daude aurten jende asko espero dutelako.
2021/12/02 - 12:24
Elurra ari du Arabako hainbat mendatetan eta elur-kota behera doa Nafarroan
Elurra ari du Arabako hainbat mendatetan eta Nafarroan behera doa elur-maila eta 700 metro inguruan kokatuko da.
2021/12/01 - 16:54
Euskal Herria abisu horian jarri dute berriro euriagatik eta elurragatik
Fronte berri bat iritsi da, eta zaparradak utziko ditu ia lurralde osoan. Horrez gain, bihartik aurrera, elurra egin dezake 1.000 metrotik behera.
2021/11/29 - 15:35
Elurraren pisuaren eraginez, Atarrabiako frontoiko karpa behera etorri da
Argi-mozketa luzeak dituzte Pirinioetako hainbat herritan denboraleak eragindako matxura dela eta. Nafarroako ibai guztien emaria ohikoa da oraindik, baina elurraren urtzeak kezka eragiten du.
2021/11/29 - 15:27
Zadorrak eta Arabako gainerako ibai nagusiek gainezka egin dute ohiko puntuetan
Elurrak ere oraindik arazoak eragiten ditu Arabako Herrera eta Opakuako mendateetan. Bigarren mailako errepide sarean ur putzu eta ibaien gorakadaren eraginez kontuz gidatu behar da.
2021/11/29 - 00:35
Uholdeak espero dira EAEn
Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren emergentzia fasea aktibatu dute. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago elurragatik, eta Iparraldean abisu horia dago euriagatik eta alerta laranja elurragatik astelehen eguerdira arte.
2021/11/28 - 20:29
Arazo ugari izan dira Nafarroako errepideetan elurra dela eta
Atzerapenak eragin ditu elurrak Iruñerriko hiri harraioan. Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15a ireki dute jada, baina arazo larriak daude elurrarekin Nafarroa aldean.
2021/11/28 - 19:26
13 adin txikiko eta 4 begirale erreskatatu dituzte Nafarroan, Getadarko aterpetxean
Taldea asteburu pasa joana zen aterpetxera, baina, elurra dela eta, bueltatzeko ordua iritsi zaienean, bila joan zaien autobusak ezin zuen bertara iritsi eta suhiltzaileak joan zaizkie bila.
2021/11/28 - 15:44
Gasteiz zuri-zuri esnatu da, elurrak Araba hartu du, baina errepideetan oker handirik ez
Elurra iritsi da Euskadira. Araba zuri-zuri esnatu da, Gasteiz barne. Errepideetan oker handirik ez, baina Arabako mendateak itxi behar izan dira eta Altuben, A-68an, ez atzera eta ez aurrera gelditu denik ere bada. Gipuzkoan itxita, elurragatik, A-15 autobidea, Andoain eta Berastegi artean.