Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elurrak A-15 autobia ixtea ekar lezake gaur

Errepidea, baina, ez dute itxiko elurra hasi arte, eta lekuan bertan egongo diren langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute A-15 autobia zarratzea, behar izanez gero.
Elurrak A-15 autobia ixtea ekar lezake gaur
Elurrak A-15 autobia ixtea ekar lezake gaur

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak elurra iragarri du gaurko 700 metrotik behera, eta horrek A-15 autobia bi noranzkoetan ixtea ekar lezake; hots, Andoaingo lotunetik Berastegiko lotuneraino, Gipuzkoako zatian, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Errepidea, baina, ez dute zarratuko elurra hasi arte, eta lekuan bertan egongo diren langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute A-15a ixtea, behar izanez gero. Irekitzeko orduan, gauza bera egingo dute: elurra gutxitu ondoren erabakiko dute errepidea zabaltzeko baldintzak betetzen diren ala ez.

Autobia itxiz gero, zirkulazioa Berastegitik Tolosarako errepidera desbideratuko dute. A-15a moztuta dagoen bitartean, kamioiek debekatuta izango dute GI-2130 errepidetik zirkulatzea, eta N-I errepidea edo Sakanakoa erabili beharko dute Gipuzkoara iristeko edo Nafarroara joateko. Ibilgailu arinek Tolosatik Berastegirako bidea erabili ahalko dute, eta, ostean, A-15era sartu beharko dira, Nafarroako noranzkoan. Foruzaingoak eta Ertzaintzak trafikoa bideratzen lagunduko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi duenez, Telegram sare sozialean talde bat sortu dute A-15 errepidea irekita edo itxita dagoen jakin ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X