Giroak hobetzera egingo du, arratsaldean berriro kaskartuko bada ere
Aroak atsedenaldi txiki bat emango digu astearte arratsaldera arte. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, euria egiten jarraituko du gaur, baina gutxiago eta noizbehinka egingo du. Tregoak ez du, dena den, askorik iraungo, astearte arratsaldetik aurrera zaparradak espero direlako, eta mardulagoak izango dira asteazkenean.
Hobekuntza horren lekuko, atzora arte zeuden abisuak bertan behera geratu dira, eta bi baino ez dira geratzen aktibo: itsasaldeko arriskuagatik, kostaldean, eta elur-jausiengatik, Nafarroako Pirinioetan.
Astearteko aipagarriena tenperatura igoera izango da, haizeak hegotik joko baitu, zakar. Giro benetan epela (18 graduko maximoak) izango da Bilbon edo Donostian, eta barnealdean 15 ºC inguruan egongo dira termometroak. Goizean apenas egingo duen euririk, baina euritara joko du egunaren bigarren partean, bereziki isurialde atlantikoan. Arratsaldean, haizeak mendebal eta ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin, gogotik egingo du euria, eta elur-kota jaitsiz joango da, egunaren amaieran 1.000 metro inguruan kokatu arte.
Asteazkenean, giro makurra. Iparrak gogor joko du eta euria barra-barra egingo du. Zaparrada mardulenak isurialde atlantikoan botako ditu, eta euri ugari egingo du bertan; zaparrada trumoitsuak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Goizaldean, elur-kota 900-1.000 metro inguruan egongo da, eta behera egingo da gero, ekaitz-guneetan bereziki. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan, eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, eta balio altuenak kostaldean ez dira 11 ºC-tik gorakoak izango eta barnealdean 7-8 ºC-ren azpitik geratuko dira. Gainera, izotza egingo du mendi inguruetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.