Elurra
2021/01/09 - 21:11
Madrilerako trenak eta hegaldiak bertan behera geratu dira elurragatik
Barajasko aireportua itxita, bertan behera utzi dituzte Euskal Herrirako hegaldiak. Madrilera heldu eta bertatik irten behar diren tren guztiak bertan behera utzi ditu Renfek igande eguerdira arte.
2021/01/09 - 20:28
Espero baino arinagoa izan da Filomenaren bisita Euskal Herrira
Tuteran hainbat urtez ikusi ez den bezalako elur jasa bizi izan dute baina elurrak, oro har, ez du arazo handirik eragin ez Nafarroako ezta EAEko errepideetan ere.
2021/01/09 - 19:11
Lau hildako eragin ditu Filomena denboraleak Espainian
Gainera, 1.500 pertsona erreskatatu behar izan dituzte Madrilen. Teruel, Zaragoza, Tarragona, Castello eta Valentzia abisu gorrian dira une honetan, muturreko arriskuagatik.
2021/01/09 - 15:41
Nafarroako Erriberatik eta Arabar Errioxatik sartu da Filomena ekaitza Euskal Herrian
Aurreikusita zegoen bezala, goizaldean iritsi da elurra Nafarroako Erriberara eta Araba hegoaldera. Tuteran, adibidez, 02:00etan hasi da elurra eta 08:30erako 5 zentimetro pilatu dira.
2021/01/09 - 15:40
Filomena borraskak Euskal Herriaren hegoaldea zuritu du
Gipuzkoan goizean hasi da elurra botatzen. Prezipitazioa hegoaldetik hasi da sartzen elur eran, iragarrita zegoen bezala. Datozen orduetan litekeena da itsas mailan ere elur malutak ikustea.
2021/01/09 - 15:33
Euskadiko aireportuetan ez da hegaldirik atera Barajasera, ezta handik hona etorri ere
Barajaseko aireportuak gutxienez 11:00ak arte itxita jarraituko du. Era berean, bertan behera geratu dira Madrilera zihoazen trenak.
2021/01/09 - 15:23
60 zentimetrorainoko geruza eta arazo ugari sortu ditu elurrak Madrilen
Jose Luis Martinez Almeida Madrilgo alkateak etxean geratzeko eskatu du, egoera "oso larria" delako. Barajaseko aireportuan bertan behera utzi dituzte hegaldi guztiak.
2021/01/08 - 21:49
Elurra itsas mailan egin dezake asteburu guztian Euskal Herrian
EAEn abisu horia ezarri dute. Nafarroako erdialdean eta Erriberan, ordea, alerta laranja izango da indarrean. Mardul botako du Erriberan, eta 14 zentimetroko lodierak espero dira.
2021/01/08 - 21:43
Filomena ekaitza Euskal Herrian da
EAEn abisu horia ezarri dute. Nafarroako erdialdean eta Erriberan, ordea, alerta laranja izango da indarrean. Mardul botako du Erriberan, eta 14 zentimetroko lodierak espero dira.
2021/01/08 - 15:24
Kostaldeko hiri eta herrietan prest daude etorri daitekeen elurrari aurre egiteko
Elurra kentzeko 86 makina eta 9.700 tona gatz prest daude Gipuzkoan. Elurteen operatibo berezia martxan dauka Bilboko Udalak, eta 200 tona gatz pilatu du biltegietan.
2021/01/08 - 15:23
Gasteizek igandera arte mantenduko du indarrean Udaleko Larrialdi Plana
Udalak gogorarazi du oso garrantzitsua dela Filomena ekaitzak eragindako egoera meteorologiko txarrari aurre egiteko gomendioak jarraitzea.
2021/01/08 - 15:18
Nafarroako hegoaldeko herriak prest daude ohikoa ez den elurrari aurre egiteko
Nafarroa alerta laranja dago, hotzagatik, elurragatik eta haizeagatik, eta asteburuan ere hotzetik jarraituko du.
2021/01/08 - 14:12
Donostiak "Elurrak Plana" aktibatu du, izotza eta elurra egiteko arriskuagatik
Udaletik jakinarazi dutenez, udal baliabide guztiak prest dituzte elurrak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko.
2021/01/08 - 13:32
Bilbok plan berezia jarri du martxan, elurra itsas mailan egin dezakeela eta
Udalak 200 tona gatz pilatu eta hainbat ibilgailu prest ditu beharrezkoa balitz hiribilduko kale nagusiak zein osasun-etxe, azoka edo garraio-zerbitzuetarako sarbideak garbitzeko.
2021/01/08 - 12:04
Elurteei aurre egiteko plana aktibatu dute Iruñean, larunbateko iragarpena dela eta
Elurra kentzeko hiru kamioik eta lur orotako bost ibilgailuk gatza botako dute Iruñean, eta lantalde bat espaloiak garbitzeaz arduratuko da.
2021/01/07 - 11:56
Elurra itsas mailan eta izotzagatik abisu horia, astebururako
Asteburuan hotz egiten jarraituko du eta larunbaterako elurra espero da; baliteke euskal kostaldera iristea eta hondartzak zuritzea. Nafarroako Erriberan 8-15 zentimetro arteko elurra pila daiteke.
2021/01/06 - 12:58
Goizalde hotz-hotza Errege egunean: termometroak ia -15 ºC-raino jaitsi dira
Txoko askotan zeroz azpitik ibili dira hotzenak. Araban neurtu dituzte minimo baxuenak: Iturrietan (Agurain) -14,8 ºC eta Erroitegin (Arraia-Maeztu) -11,8 ºC.
2021/01/06 - 12:29
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
2021/01/05 - 21:58
"Castaño" eta "Txato", Urretxuko heroiak
Autoek izugarrizko ataskoa sortu zuten eta ez aurrera, ez atzera geratu ziren igandean Urretxun. Idiak erabili zituzten kotxeak bide bazterretik ateratzeko.
2021/01/05 - 21:14
Arantzazu, Elosua eta Pagatzako mendateak itxita elurragatik
Errepide sare nagusia zabalik dago bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere. Dena den, arretaz gidatzea gomendatzen dute.