Elurra
2024/03/03 - 13:21
Arretaz gidatzeko gomendatzen dute Arabako zenbait mendatetan elurragatik eta izotzagatik
Nafarroan, gainera, Belagua itxita dago aterpetik aurrera elur-jausi arriskuagatik. Gaur, elur-maila igo egingo da egunak aurrera egin ahala.
2024/03/02 - 23:50
Elurrak zirkulazioa zaildu du Arabako eta Nafarroako zenbait mendatetan
Elurra dela eta, kontuz gidatu behar da Arabako mendateetan. Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita NA-2000 errepidea ere, Izaba eta Zuriza artekoa. NA-2011 eta NA-2012 errepideak, berriz, itxita daude, urtero bezala.
2024/03/02 - 19:33
Negu gorria asteburu osoan, eta elur-maila 600 metro inguruan
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du elurragatik eta Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, elurra 600 metroan ere egin baitezake. Nafarroa alerta laranjan dago elurragatik eta abisu horian elur-jausiengatik.
2024/03/02 - 11:12
Neguko ekaitz handi bat Kaliforniako iparraldea astintzen ari da, AEBn
Milioi erdi pertsona inguru daude elur-ekaitz bortitzen abisupean Mountain Westen. Aurreko asteetan euri-jasak izan dituzte hizpide Kalifornian, uholde handiak izan baitira.
2024/03/01 - 11:41
Negu giroa itzuliko da martxoko lehen asteburuan: euria, ekaitza eta elurra
Eguraldia ezegonkorra izango da larunbat eguerditik igande eguerdira bitartean. Tarte horretan, tenperatura nabarmen jaitsiko da eta euria egingo du. Are gehiago, txingorra ere bota dezake. Igande arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du, eta elurraren mailak ere gora egingo du.
2024/02/29 - 13:47
Abisu horia ezarri dute elurragatik, haizeagatik eta nabigaziorako arriskuagatik datozen orduetan Euskadin
Gaur arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta zerua estaliko da, euria hasiko du eta tenperaturak behera egingo du. Gauean elur-kota 800-1000 metro ingurukoa izango da.
2024/02/28 - 12:38
Abisu horia ezarri dute EAEn elurragatik ostegun gauerako
Elur-kota 800 metrora jaitsiko da 21:00etatik osteguneko gauerdira bitartean, eta prezipitazio txiki-ertainak espero dira, bereziki kantauri isurialdean.
2024/02/27 - 16:48
Monica borraskak zuriz jantzi du Ibañetako gaina
Erruz bota du elurra Nafarroako Ibañeta mendatean eta erabat zuritu du. Eskiatzeko ere baliatu dute eguna askok.
2024/02/27 - 12:59
Elurrak arazoak eragin ditu Arabako mendate batzuetan
Gaur goizean Bernedoko eta Herrerako mendateak itxi behar izan dituzte elurragatik, eta derrigorrezkoa da kateak erabiltzea Opakuan.
2024/02/24 - 12:22
Louis ekaitzak hotza eta elurra oparitu dizkigu
Azken orduetako elurteen ondorioz, euskal mendi anitz zurituta esnatu dira gaur, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile batzuk. Hona hemen euren argazkietako adibide batzuk.
2024/02/24 - 10:48
Elurra mara-mara bota du goizetik Gasteizen
Larunbata hotzetik eta elur-malutekin hasi dute Arabako hiriburuan. 15:00ak arte indarrean izango da Euskadin elurragatik ezarritako abisua. Goizaldean elur kota 500 metroren bueltan ibili da, eta 700 metrora igotzea espero da eguerdi aldera.
2024/02/24 - 10:18
Aiurdin Arabako mendatean zuhurtziaz gidatzeko gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak, elurragatik
Herrerako mendatea, Araban, itxita dago, elurragatik ere, eta gidatzeko kateak beharrezkoak dira Azazetan, Bernedon, Kurtzetan, Opakuan eta Urduñan.
2024/02/23 - 14:26
Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik
Elurrari dagokion abisu horia gaur hasi eta larunbateko 15:00ak arte egongo da indarrean barnealdean. Elur-kota 700-800 metrora jaitsi daiteke azken orduetan, eta 500-600 metrora goizaldean.
2024/02/23 - 09:20
Albiste izango dira: Apirilaren 21eko hauteskundeak, Valentziako sutea eta elurragatik abisua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/22 - 09:33
Fronte hotz batek zaparradak eta hotza ekarriko dizkigu eguerditik aurrera
Goizean, haize zakarra tarteko, abisu horia dago indarrean, 100 km/h-rako ufadak espero baitira. Egunaren bigarren partean, goitik behera aldatuko da giroa: haizeak ipar-mendebaldera egingo du, euritara joko du eta termometroak 10 °C-tik behera kokatuko dira. Bihar elurra espero da 800 metroan.
2024/02/11 - 22:55
Elurra itzuli da Belaguara
Berriz ere zurituta ageri dira Larra Belagua inguruak Iñaki Zenitagoiak EITB Mediara bidalitako irudi hauetan ikusten denez. Eguraldi grisa zegoen goizean baina eguzkia ikusteko aukera izan da, gainera, arratsaldean.
2024/01/19 - 22:48
55 errepide kaltetuta eta hainbat erabat moztuta, elurteen ondorioz
Juan depresioa iritsi da, eta San Sebastian eguneko bandera igoerara iritsi nahi zuten donostiar batzuen itzulerako bidaia zaildu du. Bilbotik atera diren 8 autobus Lerman daude harrapatuta. Bidaiariek (gehienak bizkaitarrak) ez dakite non igaro ahal izango duten gaua.
2024/01/19 - 22:16
Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu
Euskadin, hotzagatik eta izotz arriskuagatik ezarritako abisua asteburu osoan zehar egongo da indarrean, eta Nafarroan dagoeneko zuritu du hainbat lekutan.
2024/01/19 - 11:51
Amish batek elurretan trabatutako lur orotako ibilgailu bat atera du bere zaldiekin
Zaldiek, laguntza pixka batekin, tamaina handiko SUV bat atera dute Tennesseeko hiri txiki bateko errepide batean zanga batera erori ostean. Lanik gogorrena zaldiek egin dute.
2024/01/18 - 11:50
Elurrak eta izotzak arazoak sortu dituzte Europa iparraldean
Europako iparraldea astintzen ari den hotz eta elur denboraleak Norvegia, Suedia eta Alemania bezalako herrialdeetako aire eta tren zirkulazioan eragina izaten ari da.