Euri denboralea arintzen joango da, eta elurra eta hotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak
Ia aterrunerik gabe izan gara asteburuan, baina hurrengo orduetan zaparradak tartekatuagoak eta urriagoak izango dira. Hori horrela, hotza eta elurra izango ditugu hizpide hurrengo egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriteengatik ezarritako alerta laranja bertan behera utzi du. Nolanahi ere, 18:00ak arte abisu horia izango da indarrean Bizkaian, Gipuzkoan eta Araba iparraldean prezipitazio iraunkorrengatik.
Elurragatik barnealdean ezarritako abisu horia, baina, luzatu egin du Jaurlaritzak, eta biharko 18:00ak arte egongo da aktibo. Gaur eguna bukatzeraino egongo da indarrean, eta maila igotzen joango da 1.000-1.100 metroan kokatu arte. Egunaren amaieran 800-1000 metrora jaits daiteke. Aurreikusitako lodierei dagokionez, 1.000 metrora baino ez da espero elurra pilatzea (0-5 cm).
Asteartean, behera egingo du elur mailak, eta 600-800 metroan kokatu. Dena den, kasu honetan ere, 1.000 metroan baino ez da espero geruza zuria (0-5 cm). Asteazkenean, apur bat gorago egongo da kota, 700-1.000 m (abisurik ez da ezarri egun horretarako, oraingoz).
Nafarroan, Pirinioak abisupean egongo dira elurteengatik, gauerdira arte. Elur maila 600-800 metroan egongo da.
Hotzetik jarraituko dute hurrengo egunek. Asteartean are gehiago jaitsiko dira termometroak, eta ez dute inon 10 ºC-ko langa gaindituko. Tenperatura minimoei dagokienez, baxuak izango dira barnealdean: Gasteizen eta Iruñean 0 ºC-ren bueltan izango dira, eta hotzenak egunaren amaieran erregistratuko dira. Hala, Araban eta Nafarroa izotza egin dezake. Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearterako, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik Araban (18:00-24:00). Aemetek ere abisupean jarri ditu Pirinioak, hotzenak zeroz azpitik 6 gradukoak izan ahal baitira han.
Asteazkenean mendi inguruetan eta Araba zein Nafarroako zenbait tokitan izotza egin dezake berriro ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.