Elurra
2024/11/11 - 18:11
Nafarroako neguko bidezaintza dispositiboak 384 langile eta 220 ibilgailu izango ditu aurten
Nafarroako Neguko Bidezaintza Plana apirilaren 30era arte egongo da indarrean, baina eguraldiaren arabera aldaketak egin ahal izango dira. Foru Gobernuak herritarrei gogorarazi die garrantzitsua dela agintarien gomendio eta aginduei kasu egitea.
2024/09/14 - 22:17
Ezustean iritsi da elurra Austriako Alpeetara, eta behiak jaitsi behar izan dituzte
Uda inoiz baino lehenago amaitu zaie behiei Alpeetan. Elurra egin du Austrian, eta ganadua jaitsi behar izan dute abeltzainek. Hotzak ezustean harrapatu ditu, eta mendietatik jaitsi behar izan dituzte.
2024/05/09 - 11:31
Elurrak ezustean harrapatu du Txileko Santiago, lau urteren ondoren
Lau urte dira Santiagon elurrik egiten ez zuela, eta 190 urte maiatzean elurra egiten ez zuela. Ekainetik abuztura elurra ohikoagoa izaten da hemen, Andeetako mendi gailurretan gehienbat, baina garai honetarako ez da ohikoa.
2024/05/01 - 19:11
Elurra mara-mara, Aralarren
Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.
2024/04/23 - 14:16
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan
Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.
2024/03/26 - 11:21
Nafarroako erdialdea eta Pirinioak abisupean daude oraindik, elurra dela eta
EAEko barnealdean 09:00ak arte egon da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia, eta 600 metrotik gora zuritu du. Ipar Euskal Herrian elur jausiengatik eta prezipitazioengatik daude ezarrita abisuak.
2024/03/26 - 11:16
Elurrak Bizkaiko mendiak zuritu ditu
Victor Uriarte erabiltzaileak ostera egin du gaur goizean Urkiolatik, Saibigainera bidean. Mendi bazterrak elurtuta topatu ditu.
2024/03/26 - 09:04
Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik, Gazako gerra, eta Gasteizko Mercedes lantegia handitzeko lanak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/25 - 19:07
Abisu horia ezarri dute elurragatik 600 metrora astearte honetarako Euskadin
Goizaldean prezipitazio txiki-ertainak espero dira Gipuzkoako ekialdean eta Araban, 600 metrotik gora. Kotak gora egingo du goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean.
2024/03/10 - 15:35
''Elurte handien ondoren, elurra finkatu edo garbitu arte itxaron beharko genuke mendira joan aurretik''
Gasteizko mendizale bat erreskatatu zuten atzo Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatuta larri zauritu ostean. Carlos Perez Valdezcarayko eski-estazioaren arduradunak zuhurtziaz jokatzeko eskatu die eskiatzaileei (adierazpenak, jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/03/09 - 22:04
Gasteizko mendizale bat erreskatatu dute Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatuta larri zauritu baita
48 urteko gizonezkoa 200 metro arrastaka eraman du La Hoya inguruan gertatutako elur-jausi batek. Errioxako Badaran herriko lagun bat ere eraman du arrastaka elur-jausiak, baina pertsona horrek ez du zauri larririk egin.
2024/03/09 - 20:47
Guardia Zibilak bi mendizale erreskatatu ditu Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatu ondoren
Elur-jausiak San Lorenzo tontorraren iparraldeko magala igotzen ari zirela harrapatu ditu bi mendizaleak. Bat helikopteroz eraman dute ospitalera, lesio larriekin. Bestea, berriz, Valdezcarayko eski-estazioko zerbitzu medikoak artatu du.
2024/03/08 - 11:20
Abisu laranja ezarri dute gaurko Nafarroan, elurragatik eta haize bolada zakarrengatik
Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.
2024/03/04 - 19:07
Otsailean, normalean baino 2,5 gradu tenperatura altuagoak eta barnealdean % 70-100 euri gehiago
Horrela, otsaila hilabete "oso beroa eta hezea" izan da. Izotz egunen kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da, eta nabarmentzekoa da Arabako Errioxan ez duela izotzik bota hilabete osoan.
2024/03/03 - 21:05
Elurra kentzeko makinak astelehenera arte ezingo dira lanean hasi Belaguako errepidean
Belaguako mendatea itxita dago. Bart gauean, elurra mara-mara egin du, eta elurra kentzeko makinek ezin dute errepidea garbitu, elur-jausiak izateko arriskua nabarmen handitu baita. Segurtasuna bermatze aldera, astelehenera arte ez dira bertan lanean hasiko.
2024/03/03 - 13:21
Elurraz gozatzeko igande paregabea
Azken egunetako denboraleak elurra ere ekarri du, azkenik, eta Euskal Herriko hainbat txoko zuritu ditu. Horren lekuko izan dira eitb.eus-eko zenbait erabiltzaile.
2024/03/03 - 13:21
Arretaz gidatzeko gomendatzen dute Arabako zenbait mendatetan elurragatik eta izotzagatik
Nafarroan, gainera, Belagua itxita dago aterpetik aurrera elur-jausi arriskuagatik. Gaur, elur-maila igo egingo da egunak aurrera egin ahala.
2024/03/02 - 23:50
Elurrak zirkulazioa zaildu du Arabako eta Nafarroako zenbait mendatetan
Elurra dela eta, kontuz gidatu behar da Arabako mendateetan. Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita NA-2000 errepidea ere, Izaba eta Zuriza artekoa. NA-2011 eta NA-2012 errepideak, berriz, itxita daude, urtero bezala.
2024/03/02 - 19:33
Negu gorria asteburu osoan, eta elur-maila 600 metro inguruan
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du elurragatik eta Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, elurra 600 metroan ere egin baitezake. Nafarroa alerta laranjan dago elurragatik eta abisu horian elur-jausiengatik.
2024/03/02 - 11:12
Neguko ekaitz handi bat Kaliforniako iparraldea astintzen ari da, AEBn
Milioi erdi pertsona inguru daude elur-ekaitz bortitzen abisupean Mountain Westen. Aurreko asteetan euri-jasak izan dituzte hizpide Kalifornian, uholde handiak izan baitira.