Arretaz gidatzeko gomendatzen dute Arabako zenbait mendatetan elurragatik eta izotzagatik
Azken orduotan elur-mailak izan duen beherakadak (500 metroraino une batzuetan) elurra eta izotza ekarri ditu Arabako eta Nafarroako zenbait mendatetara, eta, ondorioz, arretaz gidatzeko gomendatu dute.
Ez dago mendaterik itxita Araban, baina Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko eskatzen du Altuben, Azazetan, Bernedon, Gasteizko mendatean, Herreran, Kruzetan, Urduñan eta Opakian. Bizkaian, berriz, Diman mendatean bakarrik jarri dute abisua.
Nafarroan, lodi bota du elurra Pirinio aldean, eta Belagua itxita dago aterpetik aurrera elur-jausi arriskuagatik. Otsagabia eta Irati arteko NA-2012 errepidea ere itxi dute elurragatik, Izabatik Iparraldera doan NA-137a eta Zaraitzutik Iparraldera doan NA-2011 bezalaxe. Gainera, kateak behar dira Auritz eta Izaba arteko NA-140 errepidean.
Eguraldiaren iragarpena
Gaur, euri-zaparradak eta giro hotza izango dira nagusi. Tenperaturak maximoak 10-11 ºC inguruan geratuko dira kostaldean eta 6-7 ºC inguruan barnealdean, eta baliteke izotza egitea barnealdeko zenbait lekutan eta mendi inguruetan. Zeruan zaparradak ekarriko dituzten hodeitzar ilunak eta ostarteak tartekatuko dira, isurialde atlantikoan bereziki; gainera, goizean, trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Elur-kotak gora egingo du: goizean goiz, 600 metrora egongo da, eta arratsaldean, 1.000 metrotik gora. Mendebal ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da egunaren lehen partean; arratsaldean, berriz, baretu eta aldakor ibiliko da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.