Elurra
2024/01/04 - 20:45
Finlandiak eta Suediak muturreko hotza izan dute, zero azpitik 40 graduko tenperaturekin
Finlandiak eta Suediak neguko tenperaturarik hotzenak izan dituzte, termometroak -40 gradura erori baitira, iparraldeko eskualdean nagusitzen den hotz-bolada baten ondorioz.

2024/01/04 - 15:13
Urteko lehen abisu horiak elurragatik, ostiraletik aurrera, EAEn eta Nafarroan
Errege Magoen desfileei begira, euria egingo du eta zenbait tokitan ekaitza eta txingorra ere egin dezake.

2024/01/03 - 13:27
Errege Magoek hotza, euria eta elurra ekarriko dute
Ostiralean fronte hotz bat iritsiko da eta tenperaturak jaisten hasiko dira. Larunbatean zaparradak izango ditugu lurralde osoan eta elurra egin dezake 700 metrotik gora. Eguraldiak hotzetik jarraituko du hurrengo astean ere.
2023/12/04 - 08:32
Gutxienez hiru hegaldi gelditu dira gaur bertan behera Bilboko aireportuan Europa erdialdeko elurteagatik
Goizeko lehen orduan Frankfurtera (06:45), Parisera (07:20) eta Munichera (07:20) ateratzekoak ziren hegaldiak lurrean gelditu dira.
2023/12/03 - 18:23
Egoera zaila Europa erdialdeko aireportuetan, elurragatik
Milaka bidaiari Municheko aireportuan harrapatuta daude, elur denboralea pasatu zain, hegaldiren bat hartzeko. Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere hegaldi asko gelditu dira bertan behera edo atzeratu behar izan dituzte.
2023/12/03 - 17:47
Gutxienez 19 hegaldi gelditu dira bertan behera Loiun azken orduetan Europa erdialdeko elurtearen eraginez
Municheko aireportuan ez ezik, Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere arazo ugari sortu ditu elurrak, eta dozenaka hegazkin gelditu dira aireratu gabe.
2023/12/02 - 20:31
Lehen malutek euskal tontorrak zuritu dituzte
Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.
2023/12/02 - 17:46
Municheko aireportuaren itxierak bertan behera utzi ditu zenbait hegaldi Loiun eta Noainen
Sei hegaldik atzerapenak izan dituzte Bizkaiko aireportuan. Nafarroan, 117 bidaiarik aireportuaren inguruan igaro behar izan dute gaua, Municheko hegazkina ez zelako iritsi.
2023/11/26 - 16:14
Makilak trukatuta abiatu dute eski-denboraldia aurten ere Larra-Belaguan
Tradizioari eutsiz, eskiatzaileek eta abeltzainek makilak trukatuta eman diote hasiera neguko sasoiari, urteroko ekitaldi sinbolikoan.
2023/11/09 - 13:11
Neguko Bidezaintza Plana 700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin
Gipuzkoan, iaz bezala, A-15 autobia itxi egingo dute elur arriskua dagoen guztietan. "Elurra A-15 nieve" Telegram kanalaren bidez zerratuta ala zabalik dauden errepideen gaineko informazioa berehala jasoko dute erabiltzaileek.
2023/11/05 - 11:35
9.000 kilometroko bidaia lehen aldiz elurra egiten ikusteko
Angelica eta Maicol costarricarrak Nafarroara iritsi dira, eta, bizitzan lehen aldiz, elurra egiten ikusi dute. Ia 9.000 kilometro egin dituzte Angel Oloron mendiko aterpean lan egiteko, Belaguan, eta ilusio handiz hartu dute sasoiko lehen elurtea.
2023/11/02 - 20:31
Iritsi dira lehen elur malutak Erronkarira
Zurituta daude gaur Erronkariko mendi eta larreak. Ibaiak, bitartean, harrotuta han eta hemen, baina aparteko arazorik sortu gabe.
2023/04/13 - 16:12
Elurra itzuli da Pirinioetara
Ibañeta eta Orreaga inguruak zuritu ditu gaur goizean elurrak. Erromesek eguraldi makurragoarekin ekin diote gaur Donejakue bideari.
2023/04/10 - 15:49
Sei pertsona hil dira igandean Frantziako Alpeetan izandako elur-jausiaren ondorioz
Igande eguerdian gertatu zen 500 metroko zabalera hartu zuen elur-jausia, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Armancette glaziarrean, Savoia Garaian. Tokiko agintariek onartu dute tenperaturak igoera drastikoa izan duela azken egunotan.

2023/03/26 - 16:39
Larrialdi klimatikoaren beste ondorioetako bat: Belaguako eski-estazioa itxi behar izan dute elur faltagatik
Berriak ez dira batere onak. Azkena, aste honetan bertan ezagutu duguna: glaziarrak oso abiadura handian urtzen ari dira. Adituak kezkatuta daude itsasoen maila igotzen ari delako.
2023/03/05 - 15:35
Lunadako eski-estazioa berriro zabaltzeko inbertsore bila dabil Espinosako Udala
Klima aldaketak baldintzatuta, eta inbertsio faltagatik, bizkaitar askoren eski-eskola itxi egin zuten duela 5 urte, baina orain irekitzeko asmotan dabil Espinosako Udala. Nork zabaldu bilatzen ari dira.

2023/02/28 - 15:31
Gaur batez ere Arabako Lautadan eta Nafarroa mendebaldean bota du elurra
Errepideetan, zuhurtziaz gidatzeko eguna da gaurkoa. Araban, Herrerako mendatea itxi behar izan dute; eta Nafarroan, Belaguakoa, Pirinioetan.

2023/02/28 - 15:26
Gaur atzo baino elur gutxiago egin du Gipuzkoa barnealdean ere
Gipuzkoa barnealdean bota du gaur elur pixka bat, baina malutarik ez kostaldean. Errepide sare nagusia zabalik eta garbi dago.

2023/02/28 - 12:36
Urkiola elurrez estalita dago, baina ez dago arazorik trafikoan
Atzo itsas mailan elurra utzi zuen Juliette ekaitzak gaur ez du euskal errepideetan arazo handirik eragin. Hala ere, Segurtasun Sailak kontu handiz ibiltzeko gomendatu du.

2023/02/28 - 10:58
Abisu horia elurragatik EAEko barnealdean bihar 09:00ak arte
Gaur, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren. Tenperaturak hotzak izaten jarraituko du.