Emakumeen Nazioarteko Eguna
2019/03/08 - 09:13
Legebiltzarrak osoko bilkura bertan behera utziko du lehenengoz, greba feministagatik
EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko legebiltzarkide emakumeek (guztira 36) greba egingo dutenez, eta beste hiru legebiltzarkide saiora agertuko ez direnez, ez dago nahikoa quorum.
2019/03/08 - 09:01
Morez margotutako eguna
Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori baliatuta, eta bigarren urtez, greba deitu du Mugimendu Feministak, berdintasuna oihua kalera ateratzeko.
2019/03/08 - 09:00
Indarkeria matxista Euskadin: datuen erradiografia
2002tik 2018ra 44 emakume hil zituzten EAEn bikotekideek, bikotekide ohiek eta biktimaren ahaidetasun harremanen bat zuten gizonezkoek. Urtero 4.436 emakume bihurtzen dira biktima, batez beste.
2019/03/08 - 06:51
Matxismoaren topikoei erantzuteko gida
Laguntza eskatu diegu Mugimendu Feministako kideei hamahiru topiko matxistari mozorroa kentzeko, hainbestetan entzun dituzun ideia oker horiei erantzun ahal diezaiezun.
2019/03/08 - 06:20
Laure Rodriguez, feminista musulmana: 'Feminismoa ez da soilik Mendebaldearena'
"Islamofobiaren bidez sinestarazi nahi digute emakumearen askatasuna ateismotik baino ezin daitekeela lortu", adierazi du 'Falsos mitos de la mujer en el islam' liburuaren egileak.
2019/03/08 - 06:08
Adreilu morez eraikitako etxeak
Emakumeek emakumeentzat sortutako hainbat etxetan sartu da eitb.eus. Molde askotako espazioak dira, eta kudeaketa eredu ezberdinak dituzte. Emakumeen ahalduntzea da guztien helburua.
2019/03/07 - 22:12
Belaunaldi desberdinetako emakumeek euren eskubideen egoera izan dute aztergai
Esperientzia kontrajarriak bizi izan dituzte. Nagusienek ez zuten ikasteko aukerarik izan. Gazteenak, berriz, historiako emakumerik prestatuenak dira.
2019/03/07 - 21:38
Morez argiztatu dituzte Euskal Herriko hainbat eraikin
Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan more kolorez argiztatu berri dute Donostiako udaletxea, eta baita Euskal Herriko beste eraikin nagusi batzuk ere.
2019/03/07 - 20:16
Martxoaren 8rako Araban deitutako protesta ekitaldiak
Kontsultatu hemen 2019ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Gasteizen eta Arabako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak: besteak beste, Agurainen, Amurrion eta Laudion.
2019/03/07 - 15:32
Islandia erreferentzia da genero berdintasunean
XX.mendean hasi zuten borroka Islandiako emakumeek. 1975ean, % 90ek planto egin eta herrialdea geldiarazi zuten berdintasunaren eske. Ordutik, borroka feministak ez du mugarik izan.
2019/03/07 - 15:25
M8aren bezperan, prestaketetan lanpetuta
Bihar kaleak betetzeko asmoa dute mugimendu feministek. Hilabetetako lana izan da, baina pozik egin dutela adierazi dute.
2019/03/07 - 14:20
Adin txikikoen erdiak baino gehiagok jarrera matxistak dituzte
Bideojokoek, Internetek, musika arrakastatsuak… eragin zuzena dute teknologiari lotutako belaunaldiaren harremanetan.
2019/03/07 - 12:10
M8a: Argitu hemen greba feministari buruzko zalantza guztiak
Zeintzuk dira helburuak? Nola egin dezaket bat? Nortzuk dira deitzaileak? Gizonek ere greba egin dezakete?
2019/03/06 - 19:09
Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak Baionan egingo du mobilizazio nagusia
Greba feministaren baitan, bazkaria egingo dute eguerdian eta manifestazioa arratsaldean.
2019/03/06 - 18:38
Eusko Jaurlaritzak M-8ko grebarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen laburpena
Ospitaleek jaiegun bateko langile kopuru berberarekin funtzionatuko dute. Adinekoen egoitzetan zuzeneko arretaz arduratzen diren beharginen % 50ek lan egingo dute.
2019/03/06 - 14:17
Eguneroko genero ezberdintasunen aurka borrakatu nahi dute gazte feministek
Iazko mobilizazioetan esanguratsua izan zen kalera irten ziren neska gazteen irudia. Diotenez, inflexio puntu bat izan zen askorentzat.
2019/03/05 - 15:07
Gizon batzuek feminismoa mehatxutzat hartzen dute
Feminismoaren aurrean, gero eta gehiago dira bat egiten duten gizonak, baina kontrako erreakzioak areagotzen ari dira aspaldi honetan.
2019/03/05 - 14:20
Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta
Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.