Emakunde
2022/06/15 - 18:16
Hamar konpromisoren bidez berdintasunerako aurrerapausoak "bizkortzeko" ituna aurkeztu dute
Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela 'Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko biziten aldeko Herri Ituna' aurkeztu da. Itun hori Emakundek 'Generation Equality' ekimen globalaren esparruan bultzatutako prozesu baten emaitza da.
2022/06/08 - 22:04
Emakundek zahartzaro askea eta estereotiporik gabea aldarrikatu du
Asteazken honetan izan den "Emakumeak eta zaharrak. Botere eraldatzailea eraikitzen" jardunaldiak emakumeen zahartzaroari buruzko estereotipoak gainditzea du helburu.
2022/06/03 - 11:53
Jaurlaritzak ekainaren 15ean aurkeztuko du Berdintasunaren aldeko herri Ituna
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak egin du iragarpena, kontrolerako saioan. 400 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte ituna osatzen, eta azken helburua da euskal gazteria "berdintasunaren belaunaldi" bihurtzea.
2022/05/31 - 17:01
Genero-berdintasunaren indizeak hobera egin du Euskadin, baina ahuldu egin da botere ekonomikoari dagokionez
2019ko genero-berdintasunaren balio handienak Osasunean, Diruan eta Enpleguan lortu dira, eta balio txikiena, berriz, botere ekonomikoan, Eustaten datuen arabera.
2022/05/28 - 16:28
Euskadin, 105.000 emakumek izan dute inoiz zailtasunik hilekorako produktuak erosteko
Hilekoaren kudeaketa ez da beti erraza izaten, Emakunderen txosten baten arabera; pobrezia menstruala hiru alderdiren arabera neurtzen da: ekonomia, higienea eta hezkuntza. Datuak kezkagarriak dira, eta emakumeek, bataz beste, beren bizitzako zortzi urte ematen dituzte hilekoarekin.
2022/05/28 - 09:17
"Pobrezia menstrualak zuzenean eragiten die emakumeen duintasunari eta autoestimuari"
Irama Vidorreta soziologoak Euskadin hilekoaren pobreziari buruz egindako lehen azterlanean parte hartu du. Txosteneko ondorioei buruz eta arazo horri aurre egiten hasteko proposatzen dituzten gomendioei buruz hitz egin dugu berarekin.
2022/05/28 - 09:15
Hilekoarekin, gorriak ikusi
Emakumezkoek euren bizitzako zortzi urte ematen dituzte hilerokoarekin. Naturala eta normaldua beharko lukeen kontu bat, tabuz eta ezjakintasunaz inguratuta dago oraindik gure gizartean. Hilekoak badu, gainera, beste hari-mutur bat: eragiten duen pobrezia.
2022/05/12 - 12:06
Abortatzeko guraso baimena kentzeak ez zuen abortu gehiago eragin, Landaidak gogorarazi duenez
2015ean egindako txosten bati egin dio erreferentzia Emakundeko zuzendariak abortu legearen aurreproiektuaren lehen balorazio "positiboa" egiteko. Dena den, zehaztu du Jaurlaritzak ez duela zirriborroa eskuratzerik izan.
2022/05/09 - 20:51
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak bere urteroko sariak. Aurten, Lucia Martinez kazetaria, Pikara Magazine aldizkaria eta Berria egunkaria dira sarituak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin konprometitutako kazetaritzari egindako ekarpenagatik.
2022/05/09 - 20:47
Emakundek Lucia Martinez kazetaria, 'Pikara' aldizkaria eta 'Berria' egunkaria saritu ditu
"Ingurune berdinzale eta bidezko bat" eraikitzeko orduan komunikabideen garrantzia azpimarratu du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak.
2022/04/05 - 20:00
Emakunderen ikerketa: "Emakumeei gizonei baino proba antidepresibo gehiago errezetatzen dizkiete"
"Diagnostiko talde berdinean, sexuaren arabera, modu ezberdinean aztertu eta ekiten da", ondorioztatu du ikerketak. Horregatik, gogoeta bat egitea eta genero ikuspegiko osasun estrategiak bultzatzea eskatu du.
2022/03/23 - 12:37
Zein da emakume baserritarren egoera gaur egun?
Emakunderen ikerketa baten arabera, emakume nekazarien % 70ek jarrera matxistak pairatu dituzte. Maider Aramendi EBEL Emakume Baserritarren Elkarteko koordinatzailearekin izan gara euren egoera bertatik bertara ezagutzeko. Dioenez, "nekazal polika ankerren biktima" dira sektoreko andreak.
2022/03/15 - 16:07
Euskadiko emakume nekazarien % 70ek jarrera sexistak jasan dituzte
Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakume nekazariek oztopoak dituzte erabaki-eremuetan parte hartzeko. Elkarrizketatu gehienek uste dute sektorea historikoki gizonen mundu gisa irudikatu dela.
2022/03/08 - 11:30
"Lege berriak berdintasunaren abiadura areagotzen" lagunduko duelakoan dago Emakunde
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak nabarmendu duenez, genero ikuspegia esparru guztietan txertatu behar da, "bikaintasunarekin, berrikuntzarekin" baitago lotuta.
2022/03/08 - 11:29
Izaskun Landaida: "Emakumeok izugarrizko presioa jasaten jarraitzen dugu gure gorputzaren inguruan"
Emakundeko zuzendariaren ustez, batez ere neska gazteek jasaten dute edertasun estandarra eta honek, euren osasunean ere sekulako eragina izan dezake.
2022/03/08 - 08:41
Feminismoa, mugaz gaindi, indarkeria matxistarik gabeko gizarte berdinzale baten alde
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek.
2022/02/28 - 14:05
Neskatoak edertasun-kanonetatik askatu nahi ditu Emakundek M8ko kanpainarekin
"Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?" galdetuta, neskek beren itxura fisikoaren gainean jasaten duten presio soziala salatu nahi du ekimenak, emakumeen gorputzaren esplotazio mediatikoa gero eta handiagoa delako.
2022/02/09 - 15:45
Soldatetan berdintasuna errespetatzen ez duten enpresei laguntzak kenduko dizkie Administrazioak EAEn
Hori da Jaurlaritzak diseinatu duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lege-proiektuaren berrikuntzetako bat. Gaur Legebiltzarreko batzordean irizpena onartu ondoren, araua hurrengo osoko bilkura batean onartuko da.
2022/01/24 - 19:52
Abortuaren aurkako kartelak hiriko markesinetatik kenduko dituzte Gasteizen
"Abortu kliniken aurrean otoitz egitea bikaina da" lelo nagusi dute bost markesinatan jarritako kartelek. EH Bilduk, Elkarrekin Gasteizek eta Clara Campoamor elkarteak kartelak kentzea eskatu zuten.
2021/12/21 - 15:05
Lucia Martinez, Pikara Magazine eta Berria, 2021eko Emakunde Sariak
Epaimahaiak "genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna" saritu nahi izan du, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino"