Emmanuel Macron
2022/07/22 - 20:18
Emmanuel Macron, okzitaniar abesbatza batekin, Pirinio garaietan
Frantziako presidenteak txapela ere jantzi du. Kanta tradizional bat abesten zeudela ibili da abesbatzako gainerako kideekin.
2022/07/14 - 13:16
Frantziak desfile militar handi batekin ospatu du bere jai nazionala
Gaur, uztailak 14, Frantziako egun nazionala da eta urtero bezala desfile militar handi bat ospatu da Eliseo Zelaietan. Emmanuel Macron izan da desfilearen burua.
2022/07/06 - 21:50
Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du
Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun. "Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Elisabeth Borne lehen ministroak.
2022/07/04 - 17:00
Macronek Gobernuaren nukleoari eutsi, eta hainbat ministro baztertu ditu hauteskundeen eta eskandaluen ostean
Ekonomia, Barne Saila, Defentsa, Justizia edo Atzerri sailetako figura nagusiak mantenduko ditu. Hala ere, bortxaketaz akusatutako Damien Abad Elkartasun-ministroa kanpoan utzi du, bai eta azken hauteskundeetan eserlekurik lortu ez zuten Osasun, Energia Trantsizioko eta Itsasoko ministroak ere.
2022/06/29 - 13:13
Hasi da Madrilgo NATOren goi-bilerako lehen bilera
Lehen bilera Madrilen ospatzen ari den NATOren 2022ko goi-bilerara joan diren munduko lider guztien familia-argazkiaren ondoren hasi da.
2022/06/28 - 21:55
Yael Braun-Pivet, Frantziako Asanblada zuzenduko duen lehen emakumea
1958an V. Errepublika hasi zenetik egon den Parlamenturik zatituena zuzendu beharko du Emmanuel Macron presidentearen alderdiko diputatuak; izan ere, ez dago gehiengo absoluturik.
2022/06/27 - 18:21
G7ak isun gehiago onartu ditu Errusiaren aurka, eta "beharrezkoa den babesa" helarazi dio Ukrainari
"Errusiaren diru-sarrerak eteteko prest gaude, baita urretik datozkionak ere", esan dute buruzagiek Elmaun (Alemania) egiten ari diren goi-bileran onartutako adierazpen batean.
2022/06/21 - 14:24
Macronek lehen ministroaren dimisio gutun bat errefusatu du
Frantziako presidenteak azaldu duenez, Gobernuaren helburua "bere lanarekin jarraitzea" da hauteskundeen osteko egoera parlamentarioa argitzen den bitartean.
2022/06/19 - 23:41
Iparraldean, Echaniz gailendu da laugarren hautesbarrutian; Lassarre, bosgarrenean eta Bru, seigarrenean
Laugarren hautesbarrutian espero zen lehiarik estuena, eta NUPES ezkerreko aliantza atera da bertan garaile. Ipar Euskal Herriko gainerako hautesbarrutietan, ordea, Macronen aldekoena da gehiengoa; kasu horietan ere, alde txikiarekin.
2022/06/19 - 22:22
Macronen koalizioak irabazi ditu Frantziako hauteskundeak, baina gehiengo osoa galduta
Hauteskunde legislatiboen emaitzek kolpe historikoa suposatu dute Macronentzat. Ezkerrak, berriz, ordezkaritza bikoiztu egin du Asanblea Nazionalean. Gainera, Le Pen ultraeskuindarrak hazkunde esanguratsua lortu du, 8 eserlekutik 89ra igaro baita.
2022/06/18 - 12:46
Zalantzaz jositako agertokia du aurrean Macronek, Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian
Melenchon buru den ezkerreko blokea orpoz orpo doa. Kezketako bat abstentzioa izango da, lehenengo itzulian historikoa izan baitzen (% 52koa).
2022/06/17 - 14:30
Macronek Asanblea Nazionalean duen gehiengo osoa gal dezake igandeko hauteskundeetan
Frantziako Asanblea Nazionalak 577 eserleku ditu eta, beraz, gehiengo osoa izateko 289 behar dira. Inkesten arabera, Ensemble aliantzak 255 eta 295 artean lortuko ditu. Nupes ezkerreko koalizioari goranzko joera aurreikusten diote.
2022/06/16 - 21:17
Europar Batasunean sartzeko Ukrainaren hautagaitza babestu dute Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Errumaniak
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Frantziako, Alemaniako, Italiako eta Errumaniako agintariekin bildu da ostegun honetan Kieven.
2022/06/16 - 11:14
Macron, Scholz eta Draghi Kievera iritsi dira gerra hasi zenetik Ukrainara egin duten lehen bidaian
Zelenskik egingo die harrera hirurei, eta, ondoren, prentsaurrekoa emango dute elkarrekin. Bestalde, Draghik Kieveko Irpin herria bisitatzeko asmoa du, baina oraingoz ez dago argi Macron eta Scholz ondoan izango dituen.
2022/06/13 - 16:46
Macronistak garaile Iparraldean diren hiru barrutietan; NUPESeko hautagaiak izango dituzte lehiakide
4. barrutian lehia estua dago: 1.000 bozen aldea besterik ez dago bi hautagaien artean. Ezkerrak izan dezake aukerik 5. barrutian; Macronen aurka dauden orori dei egiten diote, indarrak biltzeko. 6 barrutian, aldiz, Vicent Bru hautagai macronistak bide samurragoa izan lezake.
2022/06/13 - 16:40
Lehen itzulian garaipen estua lortu duen arren, aurreikuspen onak dira Macronentzat
Frantziako hauteskunde legislatiboen biharamunean macronen alderdia gehiengo zabala lortzeko bidean dela uste dute aditu gehienek.
2022/06/13 - 15:18
Kartak berriro banatu dira Frantzian atzoko lehen itzuliko emaitzen ondoren
Prozesua berriro hasiko da atzoko bozketaren ondoren. Zenbaitek kritikatu egin dute Barne Ministerioaren zenbaketa, hautagai batzuk kanpoan utzi dituela uste baitute.
2022/06/13 - 02:03
Ezkerraren gorakadak kolokan jar lezake Macronen gehiengo osoa
Berdinketa teknikoa izan dute presidentearen aldeko blokeak eta koalizio ezkertiarrak Frantziako legegintzarako hauteskundeen lehen itzulian. Abstentzioa historikoa izan da, % 52,8koa.
2022/06/13 - 00:29
Macronen aldeko hautagaiak, bozkatuenak Ipar Euskal Herrian
Bigarren itzulian, Nupes koalizio ezkertiarreko hautagaiekin lehiatuko dira.
2022/06/12 - 20:33
Hasi da botoen kontaketa Ipar Euskal Herrian
18:00etan itxi dituzte hautesontziak Iparraldean. 32 hautagai lehiatu dira guztira igande honetan, Asanblada Nazionaleko hiru eserlekutarako.