Iparraldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronistak garaile Iparraldean diren hiru barrutietan; NUPESeko hautagaiak izango dituzte lehiakide

Annick Trounday. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Macronistak garaile Iparraldean diren hiru barrutietan; NUPESeko hautagaiak izango dituzte lehiakide
4. barrutian lehia estua dago: 1.000 bozen aldea besterik ez dago bi hautagaien artean. Ezkerrak izan dezake aukerik 5. barrutian; Macronen aurka dauden orori dei egiten diote, indarrak biltzeko. 6 barrutian, aldiz, Vicent Bru hautagai macronistak bide samurragoa izan lezake.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea Legebiltzarrean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"

Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X