Emmanuel Macron
2022/04/25 - 01:53
Nazioarteko agintari nagusiek txalotu egin dute Macronen garaipena
Frantziako hauteskundeetako emaitzak Europarentzat positiboak direla uste dute.
2022/04/25 - 01:37
Munduko lider nagusiak pozik agertu dira Macronen berrautaketarekin
Denak bat datoz Europar Batasun “indartsu” baterako positiboa izan dela hautagai liberalaren garaipena.
2022/04/25 - 01:09
Eta orain, zer? Macronen hurrengo agintaldiaren gakoak
Hauek dira Frantziako presidenteak bigarren agintaldian izango dituen erronka nagusiak.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.
2022/04/24 - 23:50
Ipar Euskal Herrian ere irabazi du Macronek
Frantziako batez besteko emaitzak gainditu egin ditu egungo presidenteak Ipar Euskal Herrian.
2022/04/24 - 23:06
Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du
Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.
2022/04/24 - 14:32
Emmanuel Macron, liberalismoa eta europeismoa Eliseorako bidean
Bost urtean askotariko argi-itzalak pilatuta, irabaziz gero bigarrenez jarraian nagusituko litzateke agintari liberala Eliseorako lasterketan, agintaldi bakarreko presidenteen bolada etengo lukeelarik.
2022/04/24 - 13:32
Bozka eguna Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan
Ia 50 milioi herritar daude botoa ematera deituta, eta Emmanuel Macron edo Marine Le Pen hautagaien artean aukeratu beharko dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren bueltan. Hauteslekuak 08:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, eta emaitzak gauean bertan ezagutuko dira.
2022/04/23 - 21:12
Frantziako presidentetzarako hauteskundeak, bost gakotan
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen neurtuko dituen bigarren itzuliak bost zalantza handi argitu beharko ditu igande honetan.
2022/04/23 - 16:58
Ipar Euskal Herrian inkestek Emmanuel Macroni ematen diote garaipena
Lehen itzuliko kanpaina epel joan zen baina, azkenean, parte hartzea 2017koa baino altuagoa izan zen. Orain, azken inkestek garaipena eskaintzen diote Macroni eta, Iparraldeari dagokionez, boto erreserbarik handiena Melenchonen aldekoek izango dute.
2022/04/23 - 16:50
Europar Batasunak Macronen garaipena espero du
Biharko hauteskundeen emaitzek eragin zuzena izango dute Europar Batasunean. Bruselan, Macronek gobernuan jarraitzea espero dute, izan ere, azken urteotako presidenteak EBko politikekin jarraituko luke eta horrek, Europar Batasuna indartuko luke.
2022/04/23 - 16:45
Macron eta Le Penen programa politikoen gakoak
Eros-ahalmenak markatu du hauteskunde kanpaina: Macronek gasaren eta elektrizitatearen tarifak blokeatzen jarraitzea proposatu du; Le Pen, berriz, BEZa jaistearen aldekoa da. Erretiratzeko adina, Europar Batasunarekiko jarrera edo belo islamikoa izan dira azken egunotako beste gakoetako batzuk.
2022/04/23 - 16:38
Hainbat manifestazio izan dira Frantzian ultraeskuinaren aurka, baina baita Macronen politiken aurka ere
Aurreko egunetan manifestazio ugari izan dira ultraeskuinaren eta Macronen politikaren aurka, eta hainbat unibertsitatetan itxialdiak egin dituzte. Gaurko egunean hainbat manifestazio deituta daude herrialdeko hainbat lekutan, hala nola Parisen.
2022/04/23 - 16:32
Azken pultsua Macron eta Le Penen artean, hauteskundeen aurretik
Apirilaren 24a Europaren aldeko ala kontrako erreferenduma izango da, eta baita Frantzia laiko, batu eta zatiezin baten aldekoa ere. Inkestetan faborito izaten jarraitzen duen Macronen azken mezua da. Le Penen erreferenduma beste bat da, ordea: Macron ala Frantzia.
2022/04/23 - 14:04
Hausnarketa eguna Frantzian, biharko abstentzio hotsen itzalpean
Macronen kontinuismoak abantaila azaldu du Le Penen aurrean. Azken horrek, ordea, ez du jada hainbeste gaitzespenik eragiten hautesleriaren artean.
2022/04/22 - 21:30
Ezkerrera begira amaitu du hauteskunde kanpaina Macronek, eta moderazioa erakusten saiatzen Le Penek
Eliseorako hautagaiek amaiera eman diote ostiral honetan hauteskunde kanpainari, azken botoen bila. Inkesten arabera, egungo presidentea, Emmanuel Macron, da faboritoa.
2022/04/22 - 16:29
Herri xehea eta langileria erakartzeko azken ahaleginetan dabiltza Macron eta Le Pen
Frantziako hauteskunde kanpainaren azken eguna da gaur. Macron edo Le Pen, igandera begira karta guztiak mahai gainean daude. Eliseorako faboritoa, egungo presidentea. Baina ez dago ezer erabakita eta Le Penek inoiz baino aukera gehiago izan ditzake.
2022/04/22 - 13:37
Europak Putinekin hitz egin eta balizko su-eten batean parte hartu beharko lukeela uste du Macronek
France Inter irratian egindako elkarrizketa batean, Frantziako egungo presidenteak Ukrainako gerrari buruzko negoziazioaren alde egin du, gatazka areagotzeak beste mundu-gerra bat eragin lezakeelako.
2022/04/22 - 10:03
Gaur amaituko da Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulirako kanpaina
Emmanuel Macronek ultraeskuinaren arriskuez ohartarazi du Saint Denisen (Paris) eskaini duen hitzaldian. Le Penek, berriz, "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman du kanpainako bere azken mitinean, Pas-de-Calaisen.