Emmanuel Macron
2024/06/30 - 22:11
Frantzian Le Penen ultraeskuina litzateke lehen indarra, Ipar Euskal Herrian, aldiz, Fronte Popularra
Estatu mailan Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.
2024/06/30 - 22:06
Parte-hartze handiko hauteskunde egun baten ondotik itxi dituzte hauteslekuak Frantzia osoan
Frantziako haustekundeetan lehen itzuliko parte-hartzea % 67,69koa izan da. 2022ko hauteskundeekin alderatuta, ia 20 puntu igo da parte-hartzea. Arratsaldeko seietan itxi dituzte hautesleku gehienak, nahiz eta Parisen zortziak arte botoa emateko aukera izan duten.
2024/06/30 - 18:40
Azken hamarkadako parte-hartze daturik altuena izan da Ipar Euskal Herrian goizean
Jende ilara luzeak sortu dira Biarritz, Angelu edota Baionako hatestontzietan. Inkesten arabera, eskuin muturra gailenduko da, baina ezker koalizioak bigarren itzulera igarotzea espero du.
2024/06/30 - 16:38
Hautagaiek eta alderdietako liderrek botoa eman dute Frantzian
Frantziako hauteskunde legegileetarako hautagaiak eta alderdietako liderrak pasa dira hauteslekuetatik dagoeneko.
2024/06/29 - 20:00
Hauteskunde legegileen lehen itzulia, igandean, Frantzian, ultraeskuina agintea lortzeko atarian dela
Frantziako eskuin muturrak gora egin du boto-asmoetan, eta botoen % 37 lor ditzake hauteskunde legegileen lehen itzulian. Ezkerreko alderdiak biltzen dituen Fronte Popularrak botoen % 28 lortuko lituzke.
2024/06/25 - 00:39
Protestak berriro areagotu dira Kaledonia Berrian, zazpi independentista espetxera bidali ondoren
Kaledonia Berrian protestak berriro areagotu dira, asteburuan zazpi independentista Frantziara eraman ondoren, bertan espetxeratuak izateko.
2024/06/17 - 19:44
Frantziako ia 200 kirolarik manifestu bat sinatu dute eskuin muturraren aurka
Bestalde, Kylian Mbappe munduko futboleko izar handienetako batek igandean ohartarazi zuenez, "muturrak boterearen atarian daude. Mundu guztiari dei egiten diot botoa ematera, egoeraz jabetzera".
2024/06/15 - 22:18
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian, ultraeskuinaren gorakadaren aurka
Euskal Herriari dagokionez, 1.500 pertsona kalera atera dira Baionan. Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.
2024/06/15 - 00:14
Parisko Auzitegiak bertan behera utzi du Ciottiren kanporatzea, eta LRko buruzagi izaten jarraitzen du
Eric Ciotti kanporatua izan zen, Marine Le Penen ultraeskuindarrekin ekainaren 30ko eta uztailaren 7ko hauteskundeeetarako aliantza bat egiteko asmoa zuelako.
2024/06/14 - 20:12
Fronte Popularra eskuin muturra boterera ez iristeko alternatiba bakarra bezala aurkeztu da
"Oso harro gaude ezker osoarekin eta ekologistekin egotearekin", esan du Olivier Faure Alderdi Sozialistako buruak. "Funtsezkoa jokoan dagoenean, hor gaude, beti hor", azpimarratu du.
2024/06/14 - 16:48
Frantzisko aita santua G7aren goi-bilerara iritsi da Biden, Lula, Zelenski eta Macronekin biltzeko
Goi-bilera egiten ari diren hoteleko golf zelaian hartu du lur aita santuaren helikopteroak, eta bere kabuz jaitsi da hegazkinetik, mugitzeko arazoak dituen arren. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egin dio harrera aita santuari.
2024/06/13 - 23:22
Frantziako ezkerreko alderdiek "Fronte Popular berri bat" osatzeko akordioa itxi dute
Frantzia Intsumisoak, Alderdi Sozialistak, ekologistek eta Alderdi Komunistak jarrerak hurbiltzea lortu dute denbora errekorrean. EH Bai prest agertu zen iragan astelehenean "historikotzat" jo duen fronte horretan parte hartzeko.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/12 - 15:42
Macronek dio bere alderdia "aukera moderatu bakarra" izango dela Frantziako bozetan
Igandeko emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratu izana defendatu du Frantziako presidenteak: "egin izan ez banu, arduragabekeria litzateke".
2024/06/12 - 00:47
Le Penen ultraeskuinak akordioa itxi du Ciottiren errepublikarrekin hauteskundeei begira
Eric Ciotti errepublikarren presidenteak, ordu batzuk lehenago, atea ireki dio RNrekin aliantza bat egiteko aukerari, eta barne-krisia eragin du alderdian, izan ere, eskuin muturrarekin akordio bat ixtearen aurka zeuden alderdikide asko.
2024/06/11 - 17:12
Frantziako alderdiak akordioak bilatzen ari dira, hauteskundeetan indar gehiago izateko asmoz
Eric Ciotti Errepublikanoak (LR) alderdi kontserbadoreko presidenteak "aliantza" sendoa osatzea proposatu dio Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) eskuin-muturreko alderdiari.
2024/06/09 - 23:38
Macronek Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak aurreratu ditu
Europako hauteskundeetan porrota egin ostean, Frantziako presidenteak hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako.
2024/06/09 - 23:30
Macronek iragarri du hauteskundeak ekainaren 30era aurreratuko dituela
Europako hauteskundeetan porrot egin ostean, Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako.
2024/06/08 - 20:19
Macronek eskerrak eman dizkio Bideni Europako aliatuekiko duen "errespetuagatik eta leialtasunagatik"
"Putin ez da Ukrainan geldituko. Europa osoa mehatxatuko du, eta hori ez dugu onartuko. Estatu Batuak Ukrainarekin egongo dira, gure aliatuekin batera", adierazi du AEBko presidenteak.
2024/06/08 - 15:58
Macronek Biden hartu du Garaipenaren Arkuan, aldebiko bisitaren hasieran
Emmanuel Macronek Joe Biden hartu du bertan, AEBko presidenteak Frantziara egindako lehen estatu bisitaren lehen etapan.