FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako ezkerreko alderdiek "Fronte Popular berri bat" osatzeko akordioa itxi dute

Frantzia Intsumisoak, Alderdi Sozialistak, ekologistek eta Alderdi Komunistak jarrerak hurbiltzea lortu dute denbora errekorrean. EH Bai prest agertu zen iragan astelehenean "historikotzat" jo duen fronte horretan parte hartzeko.
Frantziako Parlamentua. Argazkia: EFE
Frantziako Parlamentua. Argazkia: EFE

Ezkerreko alderdi nagusiak akordio batera iritsi dira azkenean, Frantzian, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko eta hurrengo hauteskundeetan, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an, makronismoari lekua kentzeko.

Gauzak horrela, Frantzia Intsumisoak, Alderdi Sozialistak, ekologistek eta Alderdi Komunistak jarrerak hurbiltzea lortu dute denbora errekorrean, aste hasieran "Fronte Popularra" osatzeko asmoa iragarri ostean. Euskal Herria Bai (EH Bai) prest agertu zen iragan astelehenean "historikotzat" jo duen fronte horretan parte hartzeko. "Ezkerreko indar guziak batzen dituen fronte herrikoiaren osaketa txalotzen dugu", adierazi zuen Ipar Euskal Herriko koalizio subiranistak.

"Frantziako barrutietan gobernu programa eta hautagaitza bakarrekin, Fronte Popularra osatu duten indar politikoak frantziarrekin bat egingo dute ekainaren 30ean eta uztailaren 7an", ondorioztatu du Alderdi Sozialistak sare sozialetan zabaldutako ohar batean.

Aliantza horren helburua "haustura programa bat aurrera eramatea da, sozial eta ekologikoa, alternatiba bat eraikitzeko eta eskuin muturraren proiektu arrazistari aurre egiteko".

François Hollande presidente ohi sozialista pozik agertu da akordioarekin; izan ere, "ezkerra bat egitera behartuta dago", eskuin muturra geldiarazteko helburuarekin.

"Askapenetik (nazien okupaziotik, 1944/45) eskuin muturra ez da inoiz boterera iristetik hain gertu egon", ohartarazi du Hollandek TF1 telebistan egindako elkarrizketan.

Horrek "arriskua sortzen du", eta "ez da arazoa Frantziarentzat bakarrik, Frantziaren irudiarentzat eta Frantziak Europan egin ditzakeen proposamenentzat baizik", azpimarratu du. "Eskuin muturra Frantziako agintera ez iristeko ahal dugun guztia egin behar dugu", errepikatu du Hollandek.

Batasunak Fronte Popularraren izena hartzen du, 1935ean ezkerreko hainbat alderdik Europan faxismoaren hedapenari erantzuteko osatutako koalizioa, 1936ko hauteskundeetan Diputatuen Ganberan gehiengo absolutua lortu zuena, 1938an desagertu zen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X