FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronek dio bere alderdia "aukera moderatu bakarra" izango dela Frantziako bozetan

Igandeko emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratu izana defendatu du Frantziako presidenteak: "egin izan ez banu, arduragabekeria litzateke".
Macron, agerraldian
Macron, agerraldian. EFE

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi du igandeko hauteskundeetako emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratzea erabaki zuela, herrialdearen "egungo egoera politikoari erantzun demokratikoa" emateko. Hala ere, zentzugabetzat jo du dimisioa aurkeztea ultraeskuinak Frantzian izan duen gorakadaren ondorioz.

Macronen hitzetan, hauteskundeak aurreratzea Asanblada Nazionalaren "blokeoari" erantzun demokratikoa emateko urratsa da. 

"Herritarrek segurtasunari, immigrazioari eta erosteko ahalmenari buruzko kezkak azaldu zituzten igandean", esan du presidenteak gaur eguerdian egindako agerraldi batean, eta onartu du egungoa bezalako egoera baten aurrean, ez zela nahikoa Gobernuak aldaketak egitearekin. 

Izan ere, hauteskundeak deitu ez izana "arduragabea" litzatekeela gaineratu du. 

Frantziako alderdi ultraeskuindarrak botoen % 30 gainditu zituen Europako hauteskundeetan. "Ez dizkiot boterearen giltzak eman nahi eskuin muturrari 2027an", baieztatu du Macronek.

Hala, bere aurkariak kritikatu ditu, eta igandean "maskarak erori" zirela esan du. Bere alderdia aukera "moderatu" bakarra izango dela dio, "muturreko alderdien aliantzen gainetik". 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 06/06/2026.- El secretario general de PSE-EE, Eneko Andueza, ha participado este sábado en San Sebastián junto a los cinco consejeros socialistas del Gobierno Vasco en un acto político para hacer balance de los dos años de legislatura en Euskadi y analizar los proyectos pendientes en el marco de los acuerdos de coalición con el PNV.EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anduezak esan du PSE-EEk EAJrekin gobernatzeko duen koalizio formulari ahal den denbora guztian eutsiko diotela

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia "oso harro" agertu da bi urte hauetan egindako lanagatik. Hainbat arlotan gobernuko bazkidearekin desadostasunak egon direla onartuta ere, EAJrekin duen koalizioaren garrantzia nabarmen du. Duela 11 urte hasi zuten ibilbidea formula arrakastatsua dela esan, eta sozialistek formula horri behar den denbora guztian eutsiko diotela iragarri du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X