Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak gutun bat bidali diote Ursula Von Der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, jakinaraziz Espainiako Gobernuak "ez duela elkarrizketa, koordinazio eta plangintzarako prozesu erreal, aldez aurreko eta eraginkorrik abiatu" ekainaren 12tik indarrean dagoen Migrazio eta Asilo Itunaren inguruan. Hori dela eta, eskatu diote bermatu dezala estatuek itun hori ezartzean eskualdeetako eta tokiko agintariak "eraginkortasunez" txertatuko dituztela.
Gutunean, Clavijok (CC) eta Pradalesek (EAJ-PNV) "kezka handia" agertu diote Von der Leyeni Espainiako Gobernuarekin "koordinaziorik ez" dagoelako, eta defendatzen dute autonomia erkidegoek parte-hartze eraginkorra izan behar dutela ituna aplikatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko orduan.
Bi agintariek nabarmendu dute Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunak "aldaketa sakonak" egiten dituela hainbat alorretan, besteak beste, iritsieren kudeaketa-esparruan, muga-prozeduretan, nazioarteko babesari dagokionean, itzuleretan, datuen erregistroan, elkartasun-mekanismoetan eta administrazioen arteko koordinazioan.
Hala ere, gaineratu dute Espainiako Estatuari dagokionez, autonomia erkidegoek ez dutela parte hartu, orain arte, "analisi, plangintza eta jarraipenerako espazio formal batean", aukera emango duena "Estatuaren estrategia ezagutzeko, haren ondorioak aurreikusteko, erantzukizunak zehazteko edo haren inplikazio konpetentzialak, aurrekontuetakoak eta operatiboak ebaluatzeko".
Errealitate desberdinak baina osagarriak
Pradales eta Clavijoren idatziaren arabera, Kanariar Uharteak eta Euskadi Europa zeharkatzen duten migrazio-ibilbideen barruan "bi errealitate desberdin, baina elkarren osagarri" dira; lehena, sarrera nagusi gisa, eta bigarrena, iparraldeko muga gisa. Bere ustez, bi "errealitate" horiek "plangintza partekatua, aurretiko informazioa, finantziazio nahikoa, protokolo argiak eta lankidetza instituzionalerako mekanismo egonkorrak" eskatzen dituzte.
Gutun horretan, agintariek adierazi dute Europako esparru berriak ez duela berez konpontzen bakarrik dauden adingabe migratzaileentzako arreta, "autonomia-erkidego jakin batzuen gain jarraitzen baitu ardurak", eta Europako Batzordeari eskatu diote kontuan har dezala errealitate hori Itunaren aplikazioaren jarraipen eta kontrol politikoa egiteko eginkizunetan.
"Kanarietako eta Euskadiko gobernuek irtenbidearen parte izan nahi dute, baina konponbidearen parte izateko ezinbestekoa da informazioan, plangintzan eta erabakian ere parte hartzea", nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.