Eneko Goia
2017/10/01 - 15:38
Eneko Goia: 'Barruak astintzen ditu gaur ikusten ari garena'
Kataluniako erreferendumaren alde GEDk gaur egindako ekitaldian parte hartu du Donostiako alkateak, eta Katalunian izandako istiluak "lotsagarriak" direla esan du.
2017/09/29 - 13:11
Eneko Goia Gure Esku Dagok deitu duen manifestazioan izango da
Donostiako alkatea elkarrizketatu dute Egun On Euskadi saioan. Gure Esku Dagok bihar, hilaren 29an, Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartuko duela baieztatu du.
2017/09/25 - 19:45
Emakunderen autobusak berdintasunaren aldeko ibilbidea hasi du Donostian
Berdintasunerako Foroaren XIV. edizioko 130 elkarteek antolatutako 200 ekintzen zati bat izango du. Euskal Herriko 75 herri baino gehiago bisitatuko ditu.
2017/09/14 - 17:14
Donostiako Udalak hirian izandako sexu-eraso bat salatu du
Eneko Goia alkatea buru, Udalbatzak erasoa gaitzetsi nahi izan du ostegun eguerdian.
2017/09/01 - 12:37
Eneko Goia: 'Udal batek arau dezakeena arautzen du ordenantzak'
Donostiako alkatearen esanetan, Udalak bere dituen eskumenak erabiliz osatu dute ordenantza. Gainera, zalantzak argitzeko protokoloa, Eudelekin osatu dutena, hilaren amaierarako aurreikusten dute.
2017/08/21 - 14:27
Partaidetza handiko Aste Nagusi 'bikaina' izan dela nabarmendu du Goiak
Guztira 1.147.109 pertsonek parte hartu dute, abuztuaren 12tik 19ra bitartean. Goiak jaietako bi “puntu beltzak” deitoratu ditu, gazte batek salatutako sexu erasoa eta Kataluniako atentatuak.
2017/08/16 - 14:58
Goia: 'Turismoari buruzko eztabaida zarata da, kutsu politiko handiarekin'
Donostiako alkateak esan duenez, aurtengo okupazio datuak iazkoen oso antzekoak izan arren, 2016an ez zen eztabaidarik piztu.
2017/08/10 - 16:19
Turismo-ereduaren aurkako ekintza batzuk izan dira Donostian azken orduetan
Ernaik hartu du bere gain tren turistikoaren kontrakoa; horrez gain, zenbait pintada eta pankarta kendu behar izan dituzte.
2017/08/10 - 15:35
Goiak Donostiako tren turistikoaren aurkako ekintza gaitzetsi du
Alkateak esan du 'tamalgarria' dela asteazken arratsaldean jazotakoa; lagun-talde batek trenaren ibilbidea eten egin zuen.
2017/08/05 - 15:57
Donostian turista-masifikaziorik ez dagoela uste du Eneko Goiak
Hala ere, onartu du pisu turistikoen saturazioa dagoela hirian, batik bat, Alde Zaharrean.
2017/08/05 - 15:18
EH Bildu: 'Goia berandu eta gaizki ari da turismoaren arazoaren aurrean'
Koalizioak salatu duenez, 'hirian dauden ehunka ez-legezko pisu turistikoen aurrean ez ikusiarena egiten du Donostiako alkateak'.
2017/08/04 - 18:39
Apartamentu turistikoen ordenantza berria abuztuaren 29rako egongo da prest
Etxebizitza turistikoak erregulatzeko ordenantza 2018ko udan sartuko da indarrean. Etxebizitza atari bakoitzean apartamentu bat edo bi baimenduko dira bakarrik.
2017/05/31 - 13:33
83 alkatek Altsasuko auzia Nafarroan epaitzea eskatu dute
Gazteen senitartekoek egindako galdearekin bat egin dute, besteak beste, Bilboko, Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko alkateek.
2017/03/19 - 14:45
Loiolako kuartelaren lurrak berreskuratu nahi ditu Donostiako Udalak
Donostiako Udalaren eta Defentsa Ministerioaren arteko negoziazioa orain dela hilabete hasi zen, eta jarrerak oso urrun daude. Desadostasunak handiak dira, eta ez dira bakarrik ekonomikoak.
2017/03/11 - 19:14
Mirakruz kalea itxi dute haizearen ondorioz aldamio bat erori ostean
Haize ufadek eragin dute aldamioaren erorketa. Donostiako Udaltzaingotik esan dutenez, gutxienez bi orduz egongo da kale hori itxita. Eneko Goia Donostiako alkatea bertan izan da.
2017/02/02 - 08:03
Loiolako kuartelak hiritik kanpora mugitzea 'zaila' da, Goiaren ustean
Defentsa Ministerioak argi utzi du Lurreko Armadak mantendu egin nahi dituela Donostian edo hiriaren inguruetan gaur egungo unitate eta zerbitzuak.
2017/01/31 - 20:55
Jaurlaritzak baimena eskatu du zezenketei buruzko galdeketa egiteko
Donostiako Udaleko osoko bilkurak gehiengo osoz hartutako erabakia dela eta eskakizun guztiak betetzen direla esan du Eusko Jaurlaritzak.
2016/10/27 - 18:35
Donostiak baimena eskatuko dio Madrili zezenketen galdeketa egiteko
Donostiako Udaleko osoko bilkurak hartu du erabakia, EAJren, PSE-EEren eta Irabaziren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
2016/08/21 - 17:18
Jaiak agurtu dituzte bart donostiarrek, triste eta pozik aldi berean
Tabernariak zein donostiarrak gustura agertu dira. Udaletik ere balorazio positiboa egin dute, sexu-erasoren salaketarik ere ez baita egon.
2016/08/17 - 12:34
Turismo tasa ezartzea begi onez ikusten du Eneko Goiak
Turismoak eragiten dituen kostu gehigarriei aurre egiteko erabiliko litzateke diru hori, Donostiako alkateak adierazi duenez.