Eneko Goia
2023/06/17 - 17:51
Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak eta hirugarren agintaldiari ekin diote Goiak eta Aburtok
EAJk eta PSEk Euskadin adostutako itun globalak eragin zuzena izan du hiru udalen osaketan.

2023/05/30 - 15:51
Donostian EAJrekiko "desafekzioa" dagoela onartu du Goiak, eta entzutea eta gehiago azaltzea defendatu du
Donostiako jarduneko alkateak azaldu duenez, "pozgarria" da EAJk Donostian hirugarren aldiz jarraian irabazi izana. Gobernu osaketari begira esan du lehendabizi PSE-EErekin hitz egingo duela eta ondoren gainerako alderdiekin.
2023/05/19 - 12:37
Goiak (EAJ) aise irabaziko luke Donostian, baina Izagirrek (EH Bildu) erdira murriztuko luke aldea
Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lioke egungo zinegotzi kopuruari, baina koalizio abertzaleak 4 puntuko hazkundea izango luke bototan eta ordezkari bat gehiago jasoko luke.
2023/04/18 - 17:39
Hirietan tentsio handiko eremuak ezartzeko orduan zuhurtziaz jokatzeko eskatu du Goiak
Donostiako alkatea kezkatuta dago hirian alokairuek duten prezioarekin. Hala ere, uste du "zuhurtziaz" jokatu behar dela tentsio handiko eremuak zehazterakoan; izan ere, askotan, eremu horietan prezioak jaisten direnean, inguruan igo egiten dira.

2023/04/18 - 16:47
Goiak uste du alokairuen baldintzak ongi neurtu behar direla, "nahi gabeko ondoriorik" egon ez dadin
Zentzu horretan, Berlinen gertatu zena jarri du adibide gisa.
2023/04/18 - 14:56
Goia, Etxebizitza Legeari buruz: ''Eduki zehatza ezagutu gabe, balorazio mugatua egin daiteke''
Estatuko Etxebizitza Lege berriari buruz galdetuta, Donostiako alkateak adierazi du oraindik ez duela lege horren eduki osoa ezagutzen, eta, beraz, nahiago duela "zuhurtziaz jokatu balorazioa egiteko orduan". Gaineratu du EAEk arlo horretan duen eskumen esparrua errespetatu beharra dagoela.
2023/04/08 - 19:33
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek bat egin dute Baterarekin Aberri Egun bateratuaren alde
"Desberdintasunen errespetutik" abiatuta "gutxieneko zoru amankomuna" eraiki nahi du ekimenak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, tartean "non gauden eta, batik bat, nora joan nahi dugun" adostea.
2023/03/28 - 09:00
Goiak zinegotzi bat gehiago lortuko luke Donostian, eta Izagirrek hobetu egingo lituzke EH Bilduren emaitzak
EH Bilduk hazkunde handiena izango luke bototan, baina EAJtik 12 puntura geratuko litzateke.

2023/03/23 - 10:40
Goia: "Tourra Donostiatik igarotzea herri bezala hartutako apustu bat izan da hasieratik"
Jakina da bisitari kopurua nabarmen haziko dela Donostian, Tourra handik igarotzen den egunetan, baina, alkatearen hitzetan, "merezi du horrelako proiekzioa duen kirol proba bat hartzea".

2023/03/23 - 10:07
Goia: ''Tourra Donostiatik igarotzea herri bezala hartutako apustu bat izan da hasieratik''
Jakina da bisitari kopurua nabarmen haziko dela Donostian, Tourra handik igarotzen den egunetan, baina, alkatearen hitzetan, "merezi du horrelako proiekzioa duen kirol proba bat hartzea".

2023/03/12 - 13:15
Polloeko mausoleo frankistan lurperatutako gudari errepublikarrak omendu dituzte
Identifikatutako 17 milizianoen izenak dituen plaka bat jarri dute "Duintasuna" eskulturaren erreplika baten ondoan. Biktimen 30 bat senide izan dira Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak sustatutako memoria eta omenaldi ekitaldian.

2023/03/11 - 15:18
Euskadi eta Donostiarentzat superordenagailu kuantikoak duen garrantzia azpimarratu dute Urkulluk eta Goiak
Zientzia, ezagutza eta teknologiarekin zerikusia duten proiektuak Euskadik eta Donostiak erakartzeko duten ahalmena azpimarratu dute lehendakariak eta Donostiako alkateak. IBM enpresaren superordenagailu kuantikoa hartuko duen eraikina egiten hasi dira Donostian.

2023/03/10 - 10:43
Donostiaren saturazio turistikoa ukatu du Goiak, baina ostatu eskaintza kontrolatzeko beharra azpimarratu du
Donostiako alkateak hirian ostatu hartzen dutenen eta eguna pasatzera doazen bisitarien arteko aldea nabarmendu du. Halaber, ez du uste etxe turistikoak irekitzeko baimenak eteteak etxebizitzaren prezioa jaitsiko duenik.

2023/03/09 - 13:22
Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, erabakia urtebetez luzatuko da edo gai hau arautuko duen Plan Orokorra onartu arte. Etenaldiak ostatu-mota, hotel eta etxebizitza turistiko guztiei eragiten die, Antigua-Ondarreta, Ategorrieta-Ulia, Erdialdea, Gros eta Ibaeta auzoetako edozein hiri-lursailetan.

2023/03/02 - 13:13
Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du honekin "beste urrats bat" emango dela "egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", eta, hori dela, hain justu, Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duena.

2023/03/01 - 11:17
Goia: "Egungo mugikortasun sistema mantentzea ezinezkoa da, ibligailuak hiritik atera beharko dira"
Eneko Goia Donostiako alkateak Egun on Euskadi saioan esan du Europa osoan ezartzen ari direla emisio baxuetako zonaldeak eta mugak jartzen ari direla ibilgailu pribatuekin erdiguneraino ez sartzeko. Horrenbestez, eztabaida horretan murgilduta daudela eta aldaketa baten atarian gaudela adierazi du.
2023/01/28 - 15:46
ETAk hildako bi guardia zibilen omenezko plaka bat jarri dute Donostian
Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen omenez jarri duen 26. oroigarria da, ETAk duela 45 urte hildako Juan Antonio Marcos Gonzalez eta Miguel Angel Iñigo Blancorena.
2023/01/24 - 14:06
Eneko Goiak ''kezkagarritzat eta larritzat'' jo du lan-esplotazioagatik hiru pertsona atxilotu izana
Horrelako joekaerek "erantzun irmoa" behar dutela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak.
2023/01/18 - 16:34
Donostiako aginte-makila jaso du haur danborradako danbor nagusiak
Donostiako haurrak prest daude San Sebastian eguneko danborradarako. Eneko Goiak harrera egin die konpainien ordezkariei Victoria Eugenia antzokian eta aginte-makila eman dio Paur Martinez danbor nagusiari.
2022/12/29 - 09:30
Lagun eta senideek azken agurra emango diote Lukas Agirreri, gaur arratsaldean, Hernanin
Gudarien plazan egingo dute 24 urteko hernaniarraren omenezko ekitaldia, 18:30etik aurrera.