Energia aurreztea
2022/09/30 - 10:05
Eguzki panelak nire etxean: ohiko galderak
Edozein etxetan jarri ahal dira eguzki panelak? Zergatik erabaki lezake Udalak ez didala emango lan lizentzia? Errentagarriak al dira? Instalazio fotovoltaikoen gaineko galdera horietarako eta beste batzuetarako erantzunak dituzu hemen.
2022/09/30 - 10:05
Eguzki panelak jarri nahi ditut auzokoen erkidegoan edo etxebizitza familiabakarrean: zer egin behar dut?
Kontatuko dizugu, pausoz pauso, zer egin behar duzun etxean instalazio fotovoltaiko bat ipintzeko.

2022/09/29 - 16:38
Gasa erabili ordez, biomasa galdarekin berotzen diren auzoak gero eta gehiago dira
Gasaren prezioaren igoeraren aurrean, badira etxeko berokuntza eta ur beroa lortzeko beste aukeraren baten bila dabilzanak. Horien artean, biomasa galdarak daude.

2022/09/29 - 11:57
Bigarren hilabetez jarraian jaitsita, % 9an kokatu da KPIa irailean
INEren behin-behineko datuen arabera, abuztutik, sei hamarren jaitsi da indizea, eta % 1,5, iaztik. Jaitsiera, batez ere, elektrizitatearen prezioen jaitsierak eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeak eragin dute.
2022/09/28 - 13:17
Aitor Urresti EHUko irakaslea: ''Etxean eguzki panelak jartzeak onura ekonomikoak eta ingurumen onurak ditu''
Etxeetako eguzki panelak aztergai, eitb.eus-ek Aitor Urresti energia berriztagarrietan adituarekin hitz egin du. Elkarrizketak horrelako instalazioen onurak eta errentagarritasuna izan ditu hizpide.

2022/09/23 - 12:27
Arantxa Tapia: ''Energia berriak jarri behar ditugu mahai gainean''
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Zamudion izan da gaur Ukrainaren inbasioak gurean izan duen eragina enpresa munduarekin aztertzeko. "Energia berriztarrietara bidea egin behar da. Bide hori ahalik eta azkarren eta ordenatuen egin behar da" adierazi du sailburuak.
2022/09/22 - 13:33
Urkulluk bost ''herri akordio'' proposatu ditu ''ezohiko eta aurrekaririk gabeko'' egoerari aurre egiteko
Iñigo Urkullu lehendakariak oposizioari bost "herrialde-akordio" proposatu dizkio: 2023ko aurrekontuak, Osakidetzaren Lehen Mailako Arreta indartzea, hezkuntza-sistemaren erreforma, erronka demografikoa eta gazteen emantzipazioa, eta erronka energetikoa.
2022/09/21 - 09:00
Inflazioaren enbatari eutsi ahal izango dio aurrezki pribatuak?
2022ko lehen zortzi hilabeteetan, pandemian galdutako enplegua nabarmen suspertu da, eta langabezia izugarri murriztu. Era berean, finantza-posizio pribatua hobea da 2008ko krisia iritsi aurretik baino. Bi elementu horiek lagungarri izan daitezke ate-joka dagoen krisiari aurre egiteko.
2022/09/21 - 09:00
Ziurgabetasuna pandemiaren osteko susperraldian
80ko hamarkadaren erdialdetik inoiz ikusi ez den inflazioarekin, herritarrek kezkaz ikusten dute epe laburrera edo ertainera izango duten etorkizun ekonomikoa. Produktu energetikoen prezioek gora egiten dute etengabe, eta gainerako ondasun eta zerbitzuek eskalada horrekin bat egin dute.
2022/09/20 - 22:13
Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukera baztertu du
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Gobernuko ministroaren esanetan, Gaztela eta Leongo Gobernuaren proposamena "burutazio ideologikoa" da, "ultraeskuinaren terminologiarako keinua". Adierazi duenez, "ezinezkoa eta bideraezina" da.

2022/09/20 - 16:00
Gasak % 5eko BEZa izango du urritik urte amaiera bitartean, % 21ekoa beharrean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iraila hasieran iragarri, eta gaur onartu du neurria Ministroen Kontseiluak. Jaitsiera urritik aurrera aplikatuko da, eta indarrean egongo da urtea amaitu arte. Dena dela, 2023an zehar ere luzatu daiteke jaitsiera hori, egoerak hala eskatzen badu.

2022/09/20 - 14:18
Energia aurrezteko plana negoziatzeko bilduko dira ostegun honetan Espainiako Gobernua eta Alderdi Popularra
PPren "erreskate" energetikorako planak AIREF energetikoa sortzeko neurriak, energiaren prezioa finkatzeko formula berrikustea, eta faktura elektrikoan ezarpena sinplifikatzea proposatzen ditu.
2022/09/17 - 20:53
Astearte honetan onartuko dute gasaren BEZa % 21etik % 5era jaistea
Urritik aurrera aplikatuko da jaitsiera eta, hasiera batean, urte amaierara arte egongo da indarrean. Hala ere, egoeraren arabera, luzatzea ere posible ikusten du Gobernuak.
2022/09/17 - 17:03
Energiaren sektoreko Solarpack Getxoko enpresak Solaer konpainia erosiko du
Solarpack Getxoko enpresak Solaer konpainia erosiko du. Biak eguzki-energian espezializatuta daude, eta bizkaitarrak ziurtatu duenez, hitzarmen honen bidez energia garbi eta eskuragarria lortzeko trantsizioa bizkortuko da. Erosketa urte amaiera baino lehen gauzatzea espero dute.

2022/09/16 - 12:49
Fagor Taldea: 'Debagoienako parke eolikoaren aukerak esploratu nahi ditugu, Udalekin eta herritarrekin batera'
Aritz Otxandiano Fagor Taldeko iraunkortasun arduradunak 'Egun On Euskadi' saioan adierazi duenez, oraindik hainbat kontu argitu behar dituzte egitasmoaren gainean, baina hasierako asmoa da hausnarketa hori egitea.
2022/09/15 - 15:58
Espainiako Gobernuak energiaren gaineko zerga Europako tasara egokituko du
Hala ziurtatu du Maria Jesus Montero Ogasun ministroak, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak esandakoari erantzunez, eta gaineratu du Espainiako Gobernuaren asmoa zerga Bruselaren ezaugarrietara egokitzea izan dela hasieratik.
2022/09/15 - 15:01
Sanchez Galanek ondo ikusten du petrolio eta gasaren merkatuetan dihardutenei zergak jartzea
Iberdrolako presidenteak Europako Batzordearen proposamenak errepasatu ditu, "kontsumoa jaitsi behar dela, eskariak behera egitea behar dugula" onartuz.
2022/09/15 - 15:00
Galan: "Europako Batzordeak energia kontsumoa eta prezioa murrizteko egindako proposamenak onargarriak dira"
Iberdrolako presidenteak bereziki babesten du Europak trantsizio energetikoaren alde egindako apustua; "erabat premiazkoa da", adierazi du.
2022/09/15 - 11:44
Andueza: "PSEren barruan, eolikoen aldeko jarrera argia da, ez dago eztabaidarik"
PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, albiste pozgarria litzateke trantsizio energetikoaren inguruan "akordio zabala" lortzea. Zentzu horretan, harrituta agertu da EH Bilduren "jarrera aldaketarekin". "Zer aldatu da?", galdetu du.
2022/09/15 - 10:12
Albiste izango dira: parke eolikoen proiektua, Hezkuntza Legea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Ostegun honetan albiste izango direnen laburpena hitz bitan.