Inflazioaren enbatari eutsi ahal izango dio aurrezki pribatuak?
Ia Europa osoan inflazio-egoera orokortuta dagoela, eta kontsumitzaileen ezkortasuna eta hazkunde ekonomikoaren beheranzko aurreikuspenak izanik, ziurgabetasuna da nagusi gizartean. Hala ere, zerumuga gris horren aurrean, badira positiboak diren adierazle batzuk Euskadin eta Nafarroan, atarian dugun krisiari aurre egiteko egoera "onean" jartzeko aukera ematen dutenak, EITB DATAk egindako analisiaren datuen arabera.
Pandemiak eragin handia izan zuen enpleguan Hego Euskal Herrian, eta langabeziak gora egin zuen 2020an; hala ere, hurrengo urtean, 2021ean, normaltasuna berreskuratuta, egoera bere onera itzuli zen, eta 2022ra oso datu positiboekin iritsi zen, 2019koak baino hobeak, uztailera arte behintzat.
Abuztuan, bilakaera positibo hori moteldu egin zen, eta hori ohikoa izaten da urtez urte, afiliazio-bolumena urteko batez bestekoa baino % 1 txikiagoa izaten baita hilabete horretan. Baina 2022an, joan den hilabetea okerragoa izan da, langileen % 1,5 gutxiagorekin, nahiz eta kontuan izan behar den urtarrila-uztaileko datuak ezohikoak izan zirela.
Horregatik, pandemiaren eraginaren ondoren berreskuratutako enplegu-oinarria izanik, EAEko eta Nafarroako ekonomia egoera "onean" dago datorren krisiari aurre egiteko. Era berean, agerian geratu da covid-19ak eragindako atzeraldiaren aurrean, Hego Euskal Herriko ekonomia- eta enplegu-ehuna suspertzeko gai izan dela. Izan ere, aurtengo abuztuan langabeziak gora egin duen arren, aurtengo urtarriletik abuztura bitarteko batez besteko balioak Euskadi 2019an erregistratutakoak baino maila txikiagoetan utzi du, eta Nafarroa urte horretako antzeko balioetan.
Zor pribatu gutxiago…
Egoera horren aurrean, kontuan hartu beharreko beste adierazleetako bat da zor pribatuaren bolumena, 2008ko krisiaren aurretik ezarritakoa baino txikiagoa dena gaur egun. Garai hartan, atzeraldiak higiezin- eta finantza-osagai garrantzitsuak izan zituen, eta agerian utzi zuen zorpetze pribatuaren maila handia, familiakoa zein enpresakoa.
2009az geroztik, finantza-palanka efektua murrizteko prozesu bat gertatu da, kreditu-bolumen osoa txikitzeko; horrela, gaur egun, Euskadin ( % -25,5), Nafarroan ( % -33,3) eta Espainiako Estatuan ( % -32,5) zorra 2008ko krisiaren aurretik erregistratutakoa baino askoz txikiagoa da. Hala, sektore pribatuak, gutxiago zorpetuta, krisi ekonomiko bati aurre egiteko gaitasun handiagoa du une honetan.
…eta finantza-gihar gehiago
2008ko krisiaren eta pandemiaren ondorioz, familiek eta enpresek aurreztera behartuta ikusi dute euren burua, azken urteotako ordainsaria txikitu arren. Horrela, sektore pribatuak baliabide gehiago ditu gaur egun, eta 2008an kredituak banku-aurrezkiaren gainean zuen portzentajezko pisua balio hori baino % 100 handiagoa izatetik txikiagoa izatera igaro da 2022an.
Adituen arabera, elementu horiek inflazio handiak eta energia-prezio altuek markatutako udazkenaren enbidoari aurre egiten lagunduko dute, "baina horrek zeharkako soluzio partekatuak behar ditu, eta epe labur, ertain zein luzekoak".
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.