Bigarren hilabetez jarraian jaitsita, % 9an kokatu da KPIa irailean
Espainiar Estatuko Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) sei hamarren egin du behera irailean aurreko hilaren aldean, eta 1,5 puntu jaitsi da urte arteko tasa, % 9ra arte, bi digituetatik jaitsiz, hiru hilabetez jarraian % 10etik gora izan ondoren (% 10,2, ekainean; % 10,8, uztailean; eta % 10,5, abuztuan), Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan argitaratutako behin-behineko datuen arabera. Iraileko datua datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du INEk.
Edonola ere, uztailetik, 1,8 puntu jaitsi da inflazioa. Izan ere, orduan jo zuen goia, % 10,8an kokatuta, 1984tik izandako mailarik altuena.
1,5 puntuko beherakadarekin, inflazioak bi hilabetez jarraian egin du behera urte arteko tasan, abuztuan hiru hamarren jaitsi ondoren uztailetik, % 10,5era arte.
INEren arabera, batez ere elektrizitatearen prezioen jaitsieragatik eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeagatik jaitsi da % 9ra urte arteko indizea.
Hileroko terminoetan (iraila abuztuaren aldean), KPIak sei hamarren egin du behera, 2021eko uztailetik izan duen atzerakadarik handiena, orduan zortzi hamarren jaitsi baitzen.
Azpiko inflazioa % 6,2ra jaitsi da
INEk, KPIaren datuen aurrerapenean, azpiko inflazioaren estimazioa ere argitaratu du. Landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kanpo utzita kalkulatzen den indize hau bi hamarren jaitsi da irailean % 6,2raino, KPI orokorra baino ia hiru puntu beherago.
Hamalau hilabetez jarraian gora egin ondoren, behera egin du azpiko inflazioak. Adierazle hori 1993ko urtarriletik izandako mailarik altuenera iritsi zen joan den hilean (% 6,4).
2022ko bederatzigarren hilabetean, Kontsumoko Prezioen Indize Harmonizatuaren (KPI) urte arteko tasa % 9,3an kokatu da, aurreko hileko urte artekoa baino puntu bat beherago. Halere, KPI harmonizatua ez da joan den hiletik ez igo ez jaitsi.
INEk datorren urriaren 14an argitaratuko ditu iraileko KPIaren behin betiko datuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.