Eguzki panelak jarri nahi ditut auzokoen erkidegoan edo etxebizitza familiabakarrean: zer egin behar dut?
Honela dio Marcos Garciak, alegia, Gasteizko Zuia Ingenieria enpresako bizitegi sektoreko arduradun komertzialak: "Instalazio fotovoltaikoen gaineko informazio eskaeren kopurua laukoiztu egin zaigu azken urtean, eta bikoiztu maiatzetik, bai auzokoen erkidegoen aldetik, bai etxebizitza familiabakarren aldetik". Berrizko Ekidom Energias Renovables enpresako gerente Josu Salazarrek ere ildo horretan jarraitzen du: "Duela bi urteko datuekin alderatuta, hazkundea % 500ekoa izan da. 2021ean, bikoiztu egin genuen fakturazioa; aurten ere bikoiztu egingo dugu, iazko datuekin alderatuta". Argindarraren garestitzeak, krisi energetikoak eta neguaren gainean dagoen ziurgabetasunak azaltzen dute hori dena.
Gero eta herritar gehiagok aztertzen dute etxean eguzki panelak jartzeko aukera, eta gero eta herritar gehiagok ipintzen dute, azkenean, instalazioa. Baina, zeintzuk dira hori gauzatzeko jarraitu beharreko pausoak, zer egin behar du edonork etxean horrelako instalazioa izateko? Ikus dezagun hemen.
1. Egia da ez dela horren ohikoa, kontuan izanik bezero gehienak etxebizitza familiabakarrekoak edo baserriak direla (hala dio Josu Salazarrek), baina ez ahaztu: auzokoen erkidego batean bizi bazara, horren baimena eskuratu behar duzu lana egin ahal izateko. Batzarra deituta, Jabetza Horizontalaren Legeak eskatzen du auzokoen herenak onartzea; hala ere, Marcos Garciak dioenez, "gomendioa da gutxienez gehiengo soilak babestea ekimena". Prozedura auzokoen erkidego batek abiatzen duenean, zailtasun gehiago eta oztopo handiagoak izaten dira, zehaztu du Josu Salazarrek.
2. Auzokoen erkidegoaren babesa erdietsita (edo, etxe batean bizi bagara, familiaren babesa lortuta), enpresa instalatzaile batera joan behar gara. Enpresak aurretiko azterketa egingo du, eta Udalarekin harremanetan jarriko da, horrek lan lizentzia emateko; halaber, Energiaren Euskal Erakundearekin bat egingo du, beharrezko dirulaguntzak eskatzea helburu, bai eta Udalarekin berarekin ere.
Inportantea da jakitea, bereziki ematen duen lasaitasunagatik, enpresa instalatzailea arduratuko dela baimenak tramitatzeko lan horretaz. Marcos Garciaren esanetan, Energiaren Euskal Erakundeak emandako dirulaguntzak oso kontuan izatekoak dira; gainera, Erakundeak nabarmen laburtu du denbora laguntzen gaineko erantzuna emateko. Udalek, horrez gain, batzuetan, hobariak ematen dituzte Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, edo salbuespenak udal lizentzian, azaldu du Josu Salazarrek.
Aurretiko azterketak bi alor izaten ditu kontuan: bata da etxebizitzaren kontsumo elektrikoa, eta, bestea, etxebizitza non dagoen kokatuta. Ez da gauza bera etxea, adibidez, kostaldean ala barnealdean egotea, urteko eguzki-orduen kopurua ez baita bera. Aplikazio informatiko ofiziala dago, software bat, eta horrek kalkulua egiten du. Horren gainean, Energiaren Euskal Erakundeak zehaztuta du zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko eremuak eguzki energia aprobetxatzeko potentzialaren mailari dagokionez: kostaldea, bitarteko eremua (Euskadiko erdialdean), eta barnealdea, hegoan, Arabako Errioxan.
3. Enpresa instalatzailearekin kontratua formalizatzea. Horretarako, jakin behar dugu Energiaren Euskal Erakundeak edo Udalak zenbaterainoko dirulaguntzak ematen dituen. Hori, datua jakitea, nabarmen bizkortu da azken asteotan. Muntaiako arduradun batek lanaren bideragarritasuna zehaztuko digu, eta egin beharreko dena azaldu.
4. Instalazio fotovoltaikoa jartzeko lana gauzatzea: Zuia Ingenieria enpresako Marcos Garciaren esanetan, egun gutxi batzuetan, normalean astebete baino gutxiago igarota, instalazioa prest egoten da. Hori bai, Ekidom Energias Renovables enpresako Josu Salazarrek dioenez, une honetan, arazoak egon litezke osagaiekin, horniketan oztopoak baitaude.
5. Instalazioa zaindu eta mantentzea: Josu Salazarrek azaltzen du panelak garbi egon behar direla. Horretaz euria bera arduratzen da: "Une hauetan, denak du monitorizatzeko aukera", zehaztu digu. Panelen bermea, Ekidom Energias Renovablesetik eta Zuia Ingenieriatik esan digutenez, 25 urtekoa da, "baina haien bizitza erabilgarria 40 urtetik gorakoa izan ahal da", dio Josu Salazarrek.
Azkenik, Marcos Garciak azaldu duenez, instalazio fotovoltaiko batean hiru tresna daude: eguzki-panelak, inbertsorea eta bateria. Eguzki panelek 25 urteko bermea dute; inbertsoreak, aldiz, hamar urtekoa (eguzki paneletako korronte zuzena korronte alterno bilakatzen du inbertsoreak, etxean energia hori kontsumitu ahal izan dezagun). Bateriak (hamar urteko bermea du horrek ere) egunean pilatutako eta ez erabilitako energia gordetzen du. Energia hori panelek eguzki argia jasotzen ez duten orduetan baliatu ahal da, eta, halaber, nahiago izanez gero, sare elektrikoari ematea dago, diru kopuru bat jasota.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.