Energia

2023/05/16 - 14:14
Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.
2023/05/10 - 23:25
Energia berriztagarrien instalazioak har ditzaketen 110 kokagune zehaztu ditu Eusko Jaurlaritzak
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari hasierako onespena eman dio Eusko Jaurlaritzak. Asteazken honetan EAEko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, jendaurrean jarri da, eta 45 eguneko epea dago orain alegazioak aurkezteko.
2023/05/10 - 21:02
Ibilgailu elektrikoen baterietarako Txinarekiko "mendekotasun basatiaz" ohartarazi dute
CIE Automotive-ko presidenteak azpimarratu du "akats argiak" egiten ari direla trantsizio energetikoa, eta gai horretan Europak egin beharreko apustuaren alde egin du.
2023/05/08 - 20:23
17.000 metrotik gorako luzera duen proiektu eoliko bat aurkeztu dute Araban
'Cantoblanco Parke Eolikoa' proiektua Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteizko udalerrietatik igaroko litzateke.
2023/05/05 - 22:44
Bertan behera geratu da Las Llanaseko parke eolikoaren proiektua
Enpresak azaldu duenez, izapideekin ez jarraitzeko erabakia "sarbide- eta konexio-baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan dagoen ebakuazio-ahalmen ezak" eragin du.

2023/05/02 - 22:28
Kapilduiko radarraren amaiera?
Azazetako parke eolikoak ondorioak izan ditzake aurreikuspen meteorologikoak egiteko erabiltzen den Kapilduiko radarrean. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritza radar berria egitea aztertzen ari da.
2023/05/02 - 15:33
Azazetako parke eolikoa eraikitzeko baimena eman du Jaurlaritzak
Horretarako, baina, zenbait aldaketa egin beharko dituzte proiektuan. Bi urteko epea dute haize-parkea eraikitzeko.

2023/05/02 - 10:28
Etxe prefabrikatuak: nolakoak dira eta zeintzuk dira abantailak?
Alemaniako Passivhaus korronteari jarraituta, gero eta ohikoagoa da gure paisaian fabriketatik ateratako etxebizitzak ikustea. Hemen duzu eraikuntza mota horri buruz jakin behar duzun guztia, laburbilduta.
2023/04/26 - 12:41
Iberdrola % 40 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, 1.485 milioiko langa gaindituz
Enpresaren diru-sarrerek % 40,4 egin dute gora, hain zuzen, aurreko urtekoekin alderatuta. Irabaziak, hein handi batean, Erresuma Batuan SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako izan direla adierazi du Iberdrolak.
2023/04/16 - 13:15
Argindarra doakoa izango da igande honetan zazpi orduz, 11:00etatik 18:00ak arte
Bestalde, gehienezko prezioa 22:00etatik 23:00etara emango da, 127,85 euro/MWh.

2023/04/16 - 12:55
G7ak ikatza baztertzeko prozesua bizkortzea adostu du, baina energia nuklearra babestea egotzi dio Alemaniak
G7ko herrialdeek egindako itunean agertzen denez, "energia nuklearraren aldeko apustua egiten duten herrialdeek karbono gutxi eraginez energia sortzeko duen gaitasuna nabarmentzen dute".
2023/04/15 - 22:18
Oraindik piztuta zituen azken hiru zentral nuklearrak itzali ditu Alemaniak
2010ean jarri zuten abian Alemaniak trantsizio energetikoa, 2050erako, energia iturrien % 80 berriztagarriak izateko helburuz.
2023/04/10 - 18:23
Eguzki plakak ipini dituzte Artxandako funikularrean
Guggenheimen ostean, funikularra da Bilbon bisitari gehien hartzen dituen lekua, aurten marka guztiak apurtzeko itxaropenarekin. Denbora ez da alferrik igaro, eta 108 urte bete dituen azpiegitura bilakaera betean da. Aurrerantzean, behar duen energia ia guztia eguzkitik lortuko du, plakei esker.
2023/03/28 - 17:28
Gasaren prezioari ezarritako muga abendura arte luzatzea onartu du Ministroen Kontseiluak
Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Europako Batzordearekin salbuespen iberiarra luzatzeko. Horren baitan, gasaren prezioa mugatu eta elektrizitatearen prezioa merkatu egiten da.
2023/03/23 - 17:22
EAEn ekoizten den energia elektriko guztiaren % 11,2 berriztagarriekin sortutako da
2011ko datuekin alderatuta, energia eolikoa % 7,1 hazi zen iaz Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hidraulikoa, berriz, % 25,7 jaitsi.

2023/03/21 - 10:39
Nola eragiten dio itsas eremuaren antolamendu berriak Euskadiri?
eitb.eus-ek Javier del Realekin (Saitec) hitz egin du euskal kostaldetik haize-errotak zein neurritan ikusiko ditugun jakiteko, Espainiako Gobernuak POEMak onartu ondoren. Gainera, DemoSATH eta Geroa proiektuaren egoera errepasatu dugu.

2023/03/20 - 15:38
Abantoko Campus Teknologiko berrian, Energy Intelligence Center inauguratu da gaur
Deskarbonizazioa lortzeko, energia sortzeko, eredu berriak garatzea du helburu. Eta hidrogenoan zentratuko da batez ere. Euskal industriaren sektoreko puntako enpresak izango dira bertan.
2023/03/20 - 13:55
Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan
2023an honetan martxoaren 25ean izango da itzalaldia, 20:30etik 21:30era.

2023/03/18 - 21:37
"Mendietan zentral eolikorik ez!" lelopean, manifestazioa egin dute Azpeitian
Azpeitian zentral eolikoen aurkako manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean. Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! kolektiboek deitu dute martxa, eta Statkraft eta Capital Energy enpresen proiektuen aurka azaldu dira. Mendiak arriskuan jarri eta industrializatzen dituztela salatu dute.

2023/03/15 - 13:04
350 lanpostu sortuko ditu Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek sinatu duten 200 milioitik gorako kontratuak
Haizea Bilbaok hiru pabiloi berri izango ditu eta biltegiratze eremua handituko du, garraio ontzietara eraman aurretik, monopiloteak gordetzeko.