Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorra (DNK) gaitzari aurre egiteko neurriak direla eta, Euskal Herri osoko azoketako eta festetako egitarauak moldatu egin behar izan dituzte tokian tokiko udalek. Abadiño da horietako bat. Bihar ospatuko dute San Blas eguna, eta Eusko Jaurlaritzaren aginduari jarraituz, ez da abelgorririk egongo. Halere, topatu dute alternatiba hutsunea betetzeko: zaldi-probak egingo dituzte idi-proben ordez, eta artzain txakurren erakustaldia ere izango da.
Zalantzarik gabe, Euskal Herriko urteko azoka garrantzitsuenetakoa da Abadiñokoa, besteak beste, bertako ekoizle eta artisauen topaleku handia delako. Biharkoan ere, 120 bat postu egongo dira, askotariko produktuekin. Mikel Urrutia Abadiño alkateak bertaratzeko gonbita egin du.
Dermatosiaren aurkako kautelazko neurriak eguneratzen dituen agindu berria onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, prebentzio eta kontrol neurriak egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokituta. Bihar sartuko da indarrean agindua, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratuta, eta aurrekoa, 2025eko abenduaren 19koa, indargabetuko da. Hauek dira agindu berriak jasotzen dituen neurriak:
DERMATOSI NODULARA
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaixotasun profesionaltzat jo dute zeladore baten covid iraunkorra ospitale batean kutsatu eta gero
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Osakidetza, Euskadi.eus, Izenpe eta Euskalmeten webguneak, besteak beste, erori dira, arazo informatiko baten ondorioz
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an, Bilbon, Irunerako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ostean
Ertzaintza bi neska adingaberi egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Gasteizen