Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
- EAEtik kanpoko ustiategietako behiak eta beste espezie zaurgarriak 28 egunez albaitaritza-zaintza ofizialaren mende egongo dira, ustiategian sartzen direnetik aurrera; epe hori arrisku-ebaluazioaren arabera egokitu ahal izango da. Denbora horretan, animaliek desinsektatuta egon beharko dute.
- Halaber, aipatutako animaliak sartzen dituzten ustiategiak kautelaz immobilizatuta egongo dira albaitaritza zerbitzuek zehazten duten epean, eta neurriak ustiategian sarreraren datan dauden animalia guztiei eragingo die.
- Gipuzkoako ustiategietan txertaketa abelburuen % 95ekoa izan arte, EAE barruan egiten diren behien joan-etorriak Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien artean koordinatutako protokoloaren arabera egingo dira.
Eskaera Espainiako Nekazaritza Ministerioari
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari berriro eskatu dio dermatosi nodular kutsakorraren aurkako "txertaketa Euskadi osora zabaltzea", eta ez soilik Gipuzkoakoara. "Euskadin argi daukagu dermatosi nodular kutsakorraren aurrean benetako bermea txertaketa osoa dela. Horregatik, gure apustua ustiategien eta abelburuen ahalik eta gehien txertatzera lortzea da, animalien osasuna eta sektorearen etorkizuna babesteko", adierazi du Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, arratsaldean zabaldutako ohar batean.
Dermatosi nodularra
Tolosako inauterietan bigantxak izango dira azkenean
Gipuzkoako Aldundiak behin-behinean baimendu ditu inauterietan bigantxekin egiten diren ekitaldiak eta sokamuturra. Abenduan, Frantzian dermatosi nodular kasuek gora egin zutelako erabaki zuten Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak abelburuen joan-etorriak mugatzea eta behi erakusketak, idi probak eta sokamuturra debekatu zituen, agindu bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera