Tolosako inauterietan bigantxak izango dira azkenean
Gipuzkoako Aldundiak behin-behinean baimendu ditu inauterietan bigantxekin egiten diren ekitaldiak eta sokamuturra. Abenduan, Frantzian dermatosi nodular kasuek gora egin zutelako erabaki zuten Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak abelburuen joan-etorriak mugatzea eta behi erakusketak, idi probak eta sokamuturra debekatu zituen, agindu bidez.
EITBren bideo baten artxiboko argazkia
Hasi da Tolosan inauterietarako atzerako kontaketa. Ostegunean hasiko dira, eta azken orduko berrikuntza batekin, gainera. Zalantzak zalantza, badirudi azkenean zezen-plazan bigantxak izango direla, baita sokamuturra ere.
Otsailaren amaiera arte dago indarrean abelburuen feria eta ekitaldiak egiteko debekua Hego Euskal Herrian, dermatosi nodularraren gaitzari aurre egiteko asmoz. Gipuzkoan, baina, txertaketa oso aurreratua dago, eta azken asteetan Frantzian ere kasuak gutxitu egin dira.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Aldundiak behin-behinean baimendu egin ditu Tolosako inauterietan bigantxekin egiten diren ekitaldiak eta sokamuturrak, eta ostegun honetan jarriko dituzte salgai bigantxak ikusteko sarrerak. Azpeitian, berriz, baimen horren zain daude.
Abenduan neurria indarrean sartu zenean, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen foru aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango zituztela animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.
Tolosako Udalak Aldundiari baimena eskatu zion, araudiak horretarako eskumena ematen baitie Aldundiei. Tarte horretan, Frantzian gaitza gutxitu egin da, Gipuzkoan txertaketa aurrera doa, eta, azkenean ostiral arratsaldean jaso zuten ahoz baiezkoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, "sokamuturra eta beste zezenketa ekitaldi batzuk egin ahal izango dira Gipuzkoako udalerrietan inauterien testuinguruan".
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, udal edo tokiko erakunde bakoitzak baimena eskatu beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, baldintzak ezar ditzan eta baimena eman dezan.
Hala ere, animaliekin azokak eta ekitaldiak egiteko debekua otsailaren amaierara arte dago indarrean. Abadiñon, adibidez, bihar, otsailak 3, San Blas azoka ospatuko da, baina aurtengo edizioa berezia izango da; izan ere, dermatosi nodularraren aurkako prebentzio-neurri gisa, ez da ez behirik ez idirik izango.
Zure interesekoa izan daiteke
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.