Enkarterri
2020/06/19 - 00:52
Gueñesko etxe batean legez kanpo sartu den gizon bat bota dute auzotarrek
Gueñeseko etxe batean legez kanpoko sartu ostean, bizilagunek elkarretaratzea egin dute eta auzokideen presioak gizona etxetik ateratzea eragin du.
2020/06/15 - 20:45
Asier Borrero absolbitu dute, Balmasedako PSEren egoitzaren aurkako erasoaren auzian
Epai-mahaiak ebatzi du ez dagoela frogarik ETAk 2007ko abenduaren 24an burutu zuen atentatuan Borrerok parte hartu zuela esateko.
2020/05/21 - 10:18
Hildako bat eta zauritu bat Zallan, bi ibilgailuren arteko istripuan
Hildakoa 54 urteko bilbotar bat da. Zauritua Balmasedako 27 urteko gazte bat da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauri larriekin.
2020/05/21 - 00:09
Gizon bat hil da Zallan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota
Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute elkar, Bolunburuko tuneletik gertu. Furgonetako gidaria larri dago.
2020/04/10 - 10:56
Kandelak eta minutu bateko isilunea, Balmasedan
Balmasedako bizilagunek kandelak piztu dituzte, eta minutu bateko isilunea gorde dute Aste Santuan egiten duten Pasio Bizidunaren ordez.
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/06 - 11:40
Balmasedako apaiza kaleak bedeinkatzera atera da eta Ertzaintzak etxera bidali du
Atzo Erramu Igandea zen eta Balmasedako apaiza herriko kaleak bedeinkatzera atera zen. Ertzaintzak identifikatu eta etxera itzultzeko eskatu zion (sare sozialek jasotako bideoa).
2020/04/02 - 16:27
Balmasedako Las Laceras egoitzako 8 adineko hil dira
Martxoaren 19tik 8 dira hildakoak, horietatik 7azken astean. 3 ospitalean zendu dira, koronabirusarekin. Beste laurak egoitzan bertan, ez zaie probarik egin.
2020/04/02 - 14:12
Zortzi adineko pertsona hil dira, zazpi aste honetan, Balmasedako egoitza batean
Lau pertsona hil dira ospitalean, eta horietatik hiruk positibo eman dute koronabirusean; beste laurak, berriz, egoitzan hil dira "huts multiorganikoa" izan ondoren.
2020/04/01 - 12:28
Udaltzaingoaren auto bat kiskali da Zallan, ustez nahita piztutako sute batean
Sua 23:40 aldera piztu da, Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidean aparkatuta zegoen autoan, udaletxearen atzean. Autoa erabat kiskalita geratu da.
2020/03/24 - 23:20
Maria Rivero Balmasedako abeslariak bakarkako bere lehen lana argitaratu du
'Parentesiak” du izena eta 7 kantuk eta bonus track batek osatzen dute. Bikotean edo taldean ibili ondoren, bizkaitarra orain bakarlari gisa dator.
2020/03/23 - 20:14
Auto-gidari bat hil da trenak harrapatuta, Gueñesen
Ezbeharra Mulikar kaleko trenbide-pasagunean gertatu da. Biktima 85 urteko gizonezkoa da. Treneko bidaiaririk ez da zauritu.
2020/03/12 - 10:36
Balmasedako ikastetxeak ateak itxita esnatu dira
Balmasedako ikastetxe guztiak ateak itxita agertu dira gaur. Horrela egongo dira hurrengo 14 egunetan.
2020/03/11 - 16:26
Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita
Gasteizen bezala, helburua da koronabirusaren hedapena etetea.
2020/03/07 - 20:19
Beltranen familia: "Gure heroia diru-goseagatik eta praxi txarragatik hil da"
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Zallan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak gogora ekartzeko. Aurrenaren senideek deitu dute protesta.
2020/03/05 - 09:02
Zaldibarren desagertutako bi langileen senideei babesa adieraziko diete etzi Zallan
Joaquin Beltranen familiak deitutako elkarretaratze isila larunbatean egingo dute, 17:00etan, herriko Euskadi Plazan.
2020/02/29 - 20:23
Gueñesko herritarrak ez dira fidatzen Glefaranen kutsaduraz egingo den ikerketarekin
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Glefaran Biomasasa plantaren isurketen inguruko txosten bat faltsutu zuela salatu zuen Gueñez Bizia plataformak Balmasedako epaitegian.
2020/02/23 - 10:00
Bi pertsona larri zauritu dira Zallan izandako auto istripuan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko hormaren kontra jo du.
2020/02/16 - 13:06
Haize zakarra dela eta, zortzi ordu behar izan dituzte Galdameseko sutea itzaltzeko
Atzo 17:45ean piztu zen sutea Gaztaineta mendian eta 02:00ak arte ez dute lortu itzaltzea. Ez da inor zauritu.
2020/01/23 - 15:38
Anisakis kasu bat azaldu da Balmasedako Ikastolan, baina inolako arriskurik gabe
Izoztutako eta zartaginetik pasatutako arraina zen, anisakisa hilda zegoen, eta beraz ezin zuen inolako kalterik eragin. Hala ere, herrian zalaparta handia piztu da.