Gueñesko herritarrak ez dira fidatzen Glefaranen kutsaduraz egingo den ikerketarekin
Gueñes Bizia plataformak aurrera jarraituko du Glefaran Biomasa plantaren isurketa datuak ustez faltsutzeagatik Eusko Jaurlaritzaren kontra abiatutako prozesu judizialerakin. Aste honetan Gobernuak iragarri duen ikerketa "fabrikaren kontra mobilizatzen urteak daramatzaten bizilagunak lasaitzeko" dela adierazi dute plataformako bozeramaileek, eta era berean, ikerketa hori ez dela ez "independentea" ezta "sinesgarria" izango ere ohartarazi dute.
Aurreko astean hasi zuten diru-bilketari esker, Balmasedako epaile batek prozesuarekin aurrera jarraitu ahal izateko ezarritako fidantza ordaindu ahal izango dutela jakinarazi dute. Epaitegi horrek ebatzi behar du, 2019ko apirilaren 23ko data duen txosten bat faltsua den edo ez.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren sinadura duen txostenak 2017an eta 2018an biomasa plantaren ondoan egin ziren neurketa batzuen datuak jasotzen ditu. Zehazki, "benzopireno" eta "metal astunak" bezalako sustantzien neurketak, eta horien emaitzen arabera, Osasun Sailak isuri horiek "osasunaren babeserako mugen barruan zeudela" ondorioztatu zuen.
Neurketa horiek ez zirela inoiz egin frogatu nahi du, ordea, herritarren plataformak eta txostena fabrikaren ondoan bizi diren bizilagunak "lasaitzeko" idatzi zela, horien mobilizazioen aurrean.
Kolektibo horren arabera, "Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza planta honen gainean gezurra esaten eta ez ditu sustantziarik kaltegarrienak neurtzen". Horregatik, fabrika ixteko eskatu dute berriz ere.
Gueñes eta Zalla artean dagoen planta martxan jarri zenetik, bai Eusko Jaurlaritzak bai bi udalerri horietako Udalek legea betetzen duela defendatu dute eta garrantzia kendu diete isurketei, "autoak eta kaleak belztuta zeudela esnatzen ginenean ere dena normala zela, ez zela txarra, esaten ziguten" salatu dute.
Aste honetan, bi Udalek iragarri dute Glefaranek atmosferara egiten dituen isurketen inguruko ikerketa eskatu diotela CSICi, Euskal Herriko Unibertsitateari eta CIEMAT Ikerketa Energetiko, Ingurumen arloko eta Teknologikoen Zentroari.
Gueñez Bizia plataformaren iritziz, nazioarteko hiru ikertzaile ospetsuk egin duten txosten baten ondorio "gordinak" zalantzan jarri nahi dituzte iragarri berri duten ikerketa horrekin. Eurek erreferentziatzat dituzte zientzialariek txosten hori modu desinteresatutan egin dutela adierazi dute, eta bertan, planta ixtea edo tokiz aldatzea gomendatzen dutela.
Itxiera edo Glefaranen lekualdaketa gomendatzen duen txostena
Fernando Palaciosek (CSICeko zientzialari titularra 1986tik 2019ra) egina da txostena, eta ondorengo bi aditu hauek errebisatua izan da: Josep Ferris i Tortajada (Valentziako La Fe Ospitaleko Ingurumen Osasun Pediatrikoaren unitateko sortzaile eta koordinatzailea) eta Eduard Rodriguez-Farre, Bartzelonako Ikerketa Biomedikuetarako Institutuko irakaslea.
Plataformako kideek azaldu dutenez, hiru pertsona horiek dira "Estatu osoko zientzialari bakarrak biomasa plantek inguruan duten eraginari buruzko ikerketetan parte hartu dutenak eta mundu osoan egin diren 72 ikerketen ondorioak erabili dituzte euren txostenean" esan dute. "CSICak ez du inoiz ikerketa linea propiorik izan zentzu honetan, beraz, ezingo ditu ezeztatu ebidentzia zientifikoekin, Europan zein Txinan eta Kanadan egin diren 72 ikerketa horietatik ateratako ondorioak" gaineratu dute.
Gueñeseko bizilagunentzat lan egin zuten zientzialariek 80ko hamarkadatik hona fabrika mota horiek osasunean izan duten ondorioak jaso dituzte eta gaur egun dagoen tokian ixtea aholkatu dute.
Plataformako kideek esan dute zalantza asko dituztela planta hori mantentzearen alde dauden Udalek kontratatutako zientzialariek izan dezaketen independentziarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.