Zirkulazio istripùa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Zallan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota

Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute elkar, Bolunburuko tuneletik gertu. Furgonetako gidaria larri dago.
18:00 - 20:00
Hildako bat eta zauritu bat Zallan, bi ibilgailuren arteko istripuan

Auto baten gidaria hil egin da arratsalde honetan BI-636 errepidean, Zalla (Bizkaia) parean, Bolunburuko tuneletik gertu, furgoneta baten aurka talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:00etan jazo da. Ordu horretan, bi ibilgailuek aurrez aurre elkar jo dute, eta bi gidariak harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek furgonetako gidaria erreskatatu ahal izan dute, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, egoera larrian, baina autoaren gidariaren kasuan, ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute, eta zirkulazioa Zallatik bideratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X