Enkarterri
2018/01/24 - 23:17
Gizon bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Gorpua trenbidetik hiru metrora aurkitu dute. Ezbeharra 20:30ak aldera jazo da, San Pedro auzoan.
2018/01/18 - 19:09
56 et 61 urteko bi txirrindulari zauritu dira Berangon eta Gueñesen
Aurrena auto batek harrapatu du Berangoko Eroskiren ondoan dagoen biribilgunean. Bestea autobus batek jo du BI-3651 errepidean.
2018/01/03 - 17:42
Haur bat eta haren amona zauritu dira Sopuertan, bi txakurrek eraso eginda
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta txakurren jabea identifikatu du. 15 hilabeteko umea Gurutzetako Ospitalean dago, larri.
2018/01/03 - 16:22
Hiru txakurrek 15 hilabeteko ume bat eta emakume bat zauritu dituzte
Haur txikia Gurutzetako Ospitalean dago, zainketa berezien unitatean. Erasoa Urteberri egunean izan zen, Bizkaiko udalerriaren Bezi auzoan. Haur Txakurrak aske eta muturrekorik gabe zebiltzan.
2017/12/25 - 12:10
Tximinia batean piztutako sute batek Karrantzako baserri bat suntsitu du
Tximinia horren errekuntza txarrak eragin du sutea; igande honetako 19:45 aldera piztu zen, Tejera auzoan; suhiltzaile bat zauritu zen.
2017/12/21 - 20:27
Gizon bat zauritu da Gueñesen izandako sute batean
Sua 10:15ean piztu da Sodupe auzoko lokal batean zegoen auto batean.
2017/12/13 - 22:11
CEL enpresa Lucart Italiako multinazionalari saltzeko baimena eman du Justiziak
Lucartek 8,3 milioi euro ordaindu beharko dituela ezarri du merkataritza-gaietarako epaitegiak auto batean.
2017/11/25 - 20:01
Hildako bat eta bost zauritu, Zallan izan den auto-istripuan
Istripua 18:00ak aurretik gertatu da Bi-636 errepidean. Antza, hiru autok aurrez aurre jo dute.
2017/11/24 - 00:00
Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du CELen enpresa-batzordeak
Horietako 31 adostuak izango dira, eta beste laurak ez dira boluntarioak. 31 baja boluntario horietatik, 10 langilek erretiroa hartuko dute, eta beste 21 beharginek lan-poltsa bat osatuko dute.
2017/11/21 - 22:09
CELeko langileek 21 kaleratze eta 59 aurre-jubilazio onartu dituzte
Langileek onartu egin dituzte Lucart talde italiarrak konpainia hartzeko jarritako baldintzak. 145 langilek eutsiko diote beharrari, baina soldata % 20 inguru murriztuta.
2017/11/12 - 19:22
Bi mendizale erreskatatu dituzte Zigoitian eta Villaverde Turtziozen
63 eta 30 urteko bi emakume dira; Zigoitian (Araba), Gorbeia mendian hain zuzen, eta Villaverde Turtziozen (Bizkaia) erreskatatu dituzte.
2017/11/09 - 19:12
Txandakako lan-erregulazio espedientea proposatu dute CELeko langileek
Beharginek deitoratu dutenez, Lucart taldeak “80 lanpostu deuseztatzea” planteatu du, baita soldaten jaitsiera “basati” bat ere. Erakundeen babesa eskatu dute, “atzera bueltarik ez duen” une batean.
2017/11/03 - 12:19
CELek Italiako multinazional baten eskaintza jaso du
Antza, CELek dituen 250 langileetatik 145 mantenduko lituzke. Sindikatuen arabera, baina, proposamena ez da nahikoa.
2017/09/17 - 17:22
CELen itxieraren aurka 'jarrera aktiboa' izatea eskatu diete erakundeei
Enpresa "bideragarria" dela diote papergintza enpresako langileek, eta egungo egoera erantzuleen "kudeaketa txarraren" ondorioa dela.
2017/09/17 - 16:07
CEL enpresaren itxieraren aurka manifestatu dira Zallan eta Gueñesen
CELeko langileek enpresaren proiektua bideragarria dela uste dute, eta ardurak eskatu dizkiete erakundeei.
2017/09/16 - 16:39
CEL enpresaren itxieraren aurka manifestazioa egingo da bihar
Elkarretaratzea Gueñes eta Zalla herrietan izango da bihar. Antolatzaileen esanetan beharrezkoa da enpresari eustea berak ematen baitio arnasa ekonomikoa eskualdeari.
2017/09/07 - 21:06
Txileko inbertitzaileak soldata murrizketa eskatu die CELeko langileei
Triple I taldeak norabide aldaketa nahi du enpresaren ekoizpenean, eta “inbertsioa handia” beharrezkoa izango da, horregatik langileen “soldatetan sakrifizio handia” eskatu du.
2017/09/06 - 10:56
Txileko inbertitzaileak proposamen bat aurkeztu die CELeko beharginei
Txileko inbertitzaile taldearen “benetako interesa” egiaztatu dute langileen ordezkariek; izan ere, “proposamen zehatz bat” aurkeztu du, “baina oso azal-azalekoa”.
2017/09/01 - 21:03
Bost zauritu, horietako bi adingabe, Balmasedan izandako istripu batean
Ostiral honetako arratsaldean gertatu da, Kadaguako igarobidean. Ordezko bide bat erabili behar izan dute gidariek, eta auto-ilarak sortu dira.
2017/09/01 - 15:11
Pertsona bat atxilotu dute Balmasedan auto bat lapurtzeagatik
Jabeak udalerriko automobil-garbitegi batean topatu zituen lapurretaren egilea eta autoa, eta Ertzaintzari eman zion abisu.