Enkarterri
2023/05/05 - 22:44
Bertan behera geratu da Las Llanaseko parke eolikoaren proiektua
Enpresak azaldu duenez, izapideekin ez jarraitzeko erabakia "sarbide- eta konexio-baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan dagoen ebakuazio-ahalmen ezak" eragin du.

2023/04/30 - 16:47
Karrantzan urmaelak beteta dauden arren, ura kamioietan ekartzeko prest dago Udala
Kamioietan eraman zuten ura irailean Kantabriatik, baina aurten ez dago hainbesteko kezkarik.

2023/04/07 - 22:24
Ostiral santua, prozesioen eta tradizio handiko ikuskizunen eguna
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.
2023/04/07 - 14:52
Jendetza bildu du Balmasedako Pasio Bizidunak
Balmaseda bere ohiko Pasio Biziduna ospatzen ari da atzo eta gaur. Ostiral Santuko Gurutze Bidearen antzezpena da ezagunena eta jende gehien biltzen duena.

2023/04/06 - 14:09
Bizkaibus Enkarterriko langileek aurreakordioa babestu dute eta deitutako lanuzteak bertan behera utzi dituzte
Sindikatuek eta Vectalia Enkarterri enpresak adostutako akordioaren alde egin dute beharginen % 70ek, lan hitzarmena berritzea lortuta. EMB eta Busturialdea-Lea Artibai enpresetako langileek ere akordioa erdietsi dute, eta horrenbestez, Txorierrin baino ez daude lanuzteak deituta.
2023/03/29 - 22:54
Balmasedako Pasio Bizidunaren entsegua bisitatu dugu
Astebete falta da Aste Santua hasteko, eta Balmasedan azken entseguetan daude, Pasio Biziduna berriz ere antzezteko. Jesus, Ama Birgijina eta Pontzio Pilato ezagutu ditugu.
2023/03/29 - 11:08
Baso suteak piztu dira Zestoan eta Karrantza Haranean
Biak ala biak amatatuta daude, baina zaintzapean dituzte hego haize zakarra baitabil. Gipuzkoako sutearen ondorioz, inguruko lau baserritako bizilagunak etxetik atera dituzte, dagoeneko itzuli diren arren. Karrantzakoari dagokionez, Kantabrian piztu da, baina Bizkaiko mugatik gertu.

2023/03/28 - 10:20
Martxoko azken greba eguna dute gaur Bizkaibuseko langileek Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan
Apiriletik aurrera, negoziazioek "blokeatuta" jarraitzen badute, enpresa batzordeek aurreratu dute mobilizazioei eutsiko dietela.

2023/03/22 - 19:28
Enkarterriko eta Ezkerraldeko langileek Bizkaibuseko linea guztien baldintzak parekatzeko eskatu dute
Ezkerraldea Meatzaldea (EMB) eta Vectalia Enkarterri emakidadunek Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dute, Durangaldeko linearen baldintza berak lor ditzaten.

2023/03/22 - 10:30
Greba eguna dute gaur Enkarterriko eta Ezkerraldeko Bizkaibuseko lineetan
Bizkaibuseko Ezkerraldea-Meatzaldeko eta Enkarterriko lineetako langileek greba eguna izango dute gaur, martxoak 22, hitzarmena berritzea aldarrikatzeko.

2023/03/11 - 20:38
Sute bat piztu da Karrantzako basobera zonalde batean
14:30ak aldera piztu da, etxebizitzengandik urrun dagoen leku batean, eta 18:00etarako kontrolatuta zuten suhiltzaileek.
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.
2023/01/04 - 21:32
"Las Llanas" proiektuak sei aerosorgailu jartzea aurreikusten du Zallan, Gueñesen eta Gordexolan
Las Llanas parke eolikoa mendialdean kokatuko da, Gordexola, Zalla eta Gueñes udalerrien artean. Azpiegitura txikia da, sei aerosorgailukoa.
2022/12/15 - 21:54
Bost pertsona zauritu dira Kadaguako korridorean, kamioi batek eta sei autok elkar jota
Bost zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, baina ez dute lesio larririk izan.
2022/11/22 - 15:36
Zallako taberna batek ez ditu mundialaren partidak jarriko telebistan
Tabernaren jabeek argi dute Qatarren ez direla giza eskubideak errespetatzen eta ez dute inolako dudarik izan erabakia hartu dutenean.

2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/10/29 - 12:06
Suhiltzaileek gauean Berangon berpiztu diren bi sute txiki itzali dituzte
Gainera, beste bi su itzali dituzte Artzentalesen eta Galdakaon. Ostiral honetan Bizkaian piztu diren hiru suteak itzalita zeuden arratsalderako, 100dik gora suhiltzaileren lanari eta anfibio hegazkinei esker.
2022/10/28 - 14:24
Larunbat gauerdian amaituko da baso sute arriskuaren alerta
Dena den, igandean, abisu horiak indarrean jarraituko du hegoaldeko haizearen indarragatik, tenperatura altuengatik eta landarediaren egoeragatik.
2022/10/27 - 16:35
Balmasedan piztutako sutean ia 800 hektarea erre dira guztira: 426, Balmasedan; 15, Zallan; eta 350, Burgosen
Gau eta egun ehundik gora suhiltzailek eta larrialdi zerbitzuek 3.000 ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Adietuen ustez, Balmaseda eta Artziniega arteko errepidean dagoen línea elektrikoan egon zela suaren jatorria.
2022/10/27 - 15:43
Balmasedako suteak 441 hektarea kaltetu ditu
Arbalizako 426 hektarea kiskali ziren, eta Zallako Herrerako beste 15. Azken 30 urteetan Bizkaian izan den suterik handiena da. Batez ere, mozteko adinean zeuden koniferoen masa helduak (berehala moztu beharko dituzte), eta beste birpopulatze gazteago batzuk kaltetu dira.