Epaiketak
2024/03/25 - 17:10
Sutea bizilagunentzat arriskutsua zelako eskatu du fiskalak 20 urteko zigorra Gasteizko hiltzailearentzat
Hilketak egin ostean etxebizitzari su eman zion akusatuak. Emazte eta amaginarreba ohiak hil zituen gizona 47 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da.
2024/03/25 - 15:57
''Neurriak ez zuen proportzionaltasuna gordetzen, hortaz, Pedraz epaileak atzera egin behar izan du''
Ana Herran Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslearen esanetan, bi eskubidek egiten dute talka: jabetza intelektualerako eskubidea eta informaziorako eskubidea. Dena dela, Telegrameko 8,5 milioi erabiltzaile zerbitzu barik uztea neurrigabea izango zatekeen, Herranen ustez.
2024/03/25 - 11:34
Emazte eta amaginarreba ohiak hil zituen gizona epaituko dute, krimenaren ostean etxeari su emateagatik
Fiskaltzak 20 urteko espetxe-zigorra eskatu du. Duela sei urte egindako bi krimenengatik 47 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten gizonari.
2024/03/22 - 17:06
Santi Cocaren heriotzagatik akusatutako gizona espetxera bidali dute, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean
Akusatua ihes eginda zegoen, eta, euroagindu bati esker, Frantzian atxilotu zuten otsailean. Orain, epaiketa berri bat egin beharko da, azaroan beste bost akusatuak epaitu ostean.
2024/03/21 - 18:03
Semeari sexu-abusuak egiteagatik iaz Bizkaian absolbitu zuten gizona berriz epaitzea agindu dute
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak absolbitu zuen iazko azaroan. Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du akusazio partikularrak jarritako helegitea, eta epaiketa errepikatzea agindu du, sententzian "akatsak eta inkoherentziak" daudela iritzita.
2024/03/21 - 17:42
Maroko-Europa arrantza ituna errefusatu du EBko Auzitegiaren abokatuak, saharar herria ez errespetatzeagatik
Abokatu nagusi baten ondorioak lotesleak ez diren arren, Luxenburgon egoitza duen auzitegiak kontuan hartzen ditu gehienetan epaia ematen duenean.
2024/03/21 - 09:42
Dani Alvesek beste gau bat emango du espetxean, ez baitu milioi bat euroko fidantza ordaindu
Futbolariaren defentsak gaur goizean ezin izan du ordaindu epaitegian. Presoak 14:00etara arte zuen gaur dirua jartzeko aukera. Bestalde, Ester Garcia biktimaren abokatuak iragarri du Auzitegiaren erabakiaren kontra egingo duela. "Aberatsentzako justizia egiten ari dira", salatu du.
2024/03/20 - 22:16
Unai Aberasturi: 'Interes publikoa, edukia eta gaurkotasuna nagusitu dira erabakian'
Diego Yllanesek bilatzaileetan bere izena idaztean, Nagore Laffageren hilketa ez agertzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina Justiziak ezezkoa eman dio. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren presidentearekin izan gara erabakia aztertzeko.
2024/03/20 - 12:46
Bartzelonako Auzitegiak Dani Alves behin-behinean aske uztea ebatzi du, milioi bateko bermea ordainduz gero
Ezingo du Espainiako Estatutik irten eta astero epaitegian agertu beharko du. Futbol jokalari ohiari lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten emakume bati Bartzelonako diskoteka batean sexu erasoa egiteagatik, eta urtebete egina du behin-behineko espetxealdian.
2024/03/19 - 16:57
10 urteko kartzela-zigorra Gasteizen bi etxegaberi aurpegia erretzeagatik
Zaurituak bigarren eta hirugarren mailako erredurekin ospitaleratu zituzten aurpegian eta lepoan, eta kalteak jasan zituzten arnas aparatuko goiko bideetan.
2024/03/19 - 16:51
7 urteko espetxe-zigorra ezarri diote iazko martxoan, Iruñean, emakume bat bortxatu zuen gizonezkoari
Epaiak jasotzen duenaren arabera, gizonezkoak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Zigorraren erdia espetxean bete behar izango du, eta ondoren, Espainiatik botako dute.
2024/03/18 - 21:44
Garcia Castellon epaileak 'Tsunami Democratic' terrorismoagatik ikertzen jarraitzea babestu du ANk
Otsailaren 29an Auzitegi Gorenak Puigdemont auzipetu zuen terrorismoa leporatuta, eta ANri bideratu zion forugabeak ikertzeko eskumena. Fiskaltzak auzi guztiak Kataluniako auzitegietara bidaltzea defendatu zuen, terrorismoa baino desordena publikoak izan zirela argudiatu.
2024/03/18 - 15:01
36 aldiz zigortutako iruzurgile batek sei urte eta erdiko kartzela zigorra onartu du
EAEko, Nafarroako, Kantabriako eta Aragoiko epaitegiek 36 aldiz zigortu dute irmo iruzurragatik. Hala, berriz zigortu dute bigarren eskuko hiru automobilen salerosketan lau pertsona engainatu izana onartu ostean.
2024/03/18 - 12:53
Auzi kopuruak behera egin zuen EAEko epaitegietan 2023an, eta gora Nafarroan
EAEko auzitegietan 228.815 auzibide jaso zituzten, ia erdiak zigor arlokoak. Nafarroan % 3,1ekoa izan zen igoera.
2024/03/16 - 18:05
Pasaian eraildako komando autonomoetako kideen senideek justizia eskatu dute, sarraskitik 40 urte betetzean
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".
2024/03/16 - 16:50
Parisen epaituko dituzten bakegileei babesa agertu diete larunbat honetan Luhuson
Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzte Parisen ETAren armagabetzean lagundu zuten Jean Noel 'Txetx' Etcheverry eta Beatrice Molle bakegileak, terrorismoa leporatuta. Babesa agertu eta epaiketa zentzugabea dela salatu dute alderdi politiko, sindikatu eta gizarte zibileko 200 lagunek baino gehiagok.
2024/03/14 - 13:34
Emakume bat zigortu dute, egoera irregularrean dagoen emakume bat Iruñean prostituitzera behartzeagatik
42 urteko emakumeak 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio 18 urteko biktimari, eta ezingo du bost urtez biktimarengana hurbildu, ezta berarekin harremanetan jarri ere.
2024/03/08 - 18:51
Epaileak ez die zelaietan sartzea debekatu Poliziak atxilotutako Indar Gorriko 60 kideei
Operazioan 60 pertsona atxilotu dituzte Iruñean, 23 Sevillan eta bat Madrilen. Nafarroako hiriburuan atxilotutakoen kasuan, epailearen aurretik igaro ondoren, aske geratu dituzte guztiak.
2024/03/08 - 18:12
Epaile batek atea ireki du futbola pirateatuz irabaziak lortzen dituzten erabiltzaileak auzitara eramateko
"Cardsharinga" da epaileak bere autoan azpimarratu duen modalitateetako bat, harpidetza partekatzea gero sarean eskainiz irabaziak izateko.
2024/03/08 - 16:18
Indar Gorri taldeko 60 kide atxilotu dituzte, urriko Betis-Osasuna partidaren aurreko istiluengatik
23 pertsona atxilotu dituzte Sevillan eta 1 Madrilen. Nafarroan atxilotutako 60 lagunetako 20 karguekin aske utzi dituzte; gainerakoak datozen orduetan igaroko dira epailearen aurretik.