Erailketak
2023/10/23 - 14:20
Akusatuak esan du gizonarekin geratu eta zorabiatzen saiatu zela, lapurreta egiteko, baina ez zuela hil nahi
Bere defentsaren galderei bakarrik erantzun nahi izan die akusatuak. App batean hitzordua egin ostean ustez gizon bat hiltzen saiatzeagatik epaitzen ari dira gizonezkoa egunotan, baina Bilbon izandako antzeko beste kasu batzuekin ere lotzen dute.
2023/10/23 - 13:11
Hasi da hitzorduak egiteko app batean ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatu zen akusatuaren aurkako epaiketa
Hiru egunez egingo dute epaiketa, asteazkenera arte. Fiskaltzak 9 urteko kartzela-zigorra eskatzen du hilketa saiakera egotzita; Gehituk, berriz, 17 urtekoa, sexu diskriminazioa eta lesio delituak erantsita.
2023/10/23 - 10:16
Albiste izango dira: Epaiketa Bilbon, hilketa saiakeragatik; Israel-Gaza; eta hauteskundeak Argentinan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/22 - 16:23
''Epaiketa honek LGTBIfobiak eragindako delitua planteatzea nahi dugu''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon aplikazio baten bitartez ezagutu ostean gizon bat hiltzen saiatzea egotzita atxilotu zuten gizonaren aurkako epaiketa. Gehitu Euskadiko LGTBI elkartea akusazio popular gisa aurkeztuko da. Saul Castro Gehituko abokatuarekin egon gara (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/10/22 - 13:42
''Frogatuko balitz, XX-XXI. mendeko serieko hiltzailerik handiena litzateke''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon Nelson Daviden aurkako epaiketa. Aplikazio baten bitartez ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatzea egozten diote, eta beste lau gizonen heriotzarekin zerikusirik izan zuen ikertzen ari dira.
2023/10/15 - 11:44
Dariush Mehrjui zinema zuzendari irandarra, 1993an Urrezko Maskorraren irabazlea, hil dute, labankadaz
Irango zinearen 70eko hamarkadako susperraldiaren protagonistetako bat izan zen, eta horren pelikula bat ('Gaav') jotzen da mugimendu errealista horren aitzindari.
2023/10/14 - 22:19
Gazte bat hil dute tiroz Baionan
Fiskaltzaren iturrien arabera, baliteke gertaera droga-trafikoarekin lotuta egotea.
2023/09/30 - 18:17
Hilketa leporatu diete Baionako jaietan gizon baten hilketarekin lotuta atxilotutako zazpi lagunetatik bosti
46 urteko gizonak jipoia jaso eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen. Sazpi atxilotuetatik bost, 21 eta 27 urte bitartekoak guztiak, espetxera bidali dituzte behin-behinean; beste bi pertsona, berriz, epailearen zaintzapean daude.
2023/09/28 - 22:27
Hiru pertsona hil dira gutxienez Rotterdamen tiroketa batean
Hiru pertsona hil dira gutxienez, eta hainbat zauritu daude, horietako bat larri, Rotterdamen izandako tiroketa batean. Unibertsitate-ospitale batean eta etxebizitza baten inguruetan jazo dira tiroketok. 32 urteko gizon bat atxilotu dute ustezko erasotzailea delakoan.
2023/09/27 - 14:34
Sei gizon atxilotu dituzte Frantziako iparraldean, Baionako festetan gizon bat hiltzea egotzita
46 urteko gizona jipoitu egin zuten jaietako lehen egunean, eta bederatzi egunez koman egon ondoren hil zen.
2023/09/20 - 18:28
Epaileak aske utzi du zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona
Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, asteartean, atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur eguerdian.
2023/09/20 - 16:41
Zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/20 - 14:25
Ertzaintza hilketaren hipotesia aztertzen ari da duela urtebete desagertu zen zornotzarraren kasuan
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/11 - 14:22
Gizon batek bikotekidea hil du Granadan
Emakumearen gorpua hiriburuko etxebizitza batean aurkitu zuten atzo arratsaldean, ustezko hiltzailea hirugarren solairutik behera erori ostean.
2023/08/24 - 11:49
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Sansomendi auzoan atxilotu dute 51 urteko emakumea.
2023/08/23 - 18:09
Ertzaintza aztarna anatomikoekin ari da lanean Artxandan aurkitutako gorpuaren ikerketan aurrera egiteko
Josu Erkorekak gaur goizean esan du "ikerketa bereziki konplexua" dela, eta eskura daukaten "material urriarekin" ari dela lanean.
2023/08/23 - 17:46
Gazte bat atxilotu dute Baionako bestetako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan
46 urteko gizon batek jipoia jaso zuen bestetako lehenengo egunean eta bederatzi egun koman igaro ostean hil egin zen.
2023/08/21 - 22:31
Zazpi jaioberri hiltzeagatik biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Lucy Letby erizainari
Airea eta intsulina injektatuz egiten zien eraso haurrei. Erresuma Batuan biziarteko espetxera zigortzen duten laugarren emakumea da Letby.
2023/08/21 - 14:32
Saudi Arabiako mugan migratzaileen hilketa masiboak egiten ari direla salatu du Human Rights Watchek
GKEaren arabera, ehunka migratzaile eta asilo-eskatzaile hil dituzte tiroz Saudi Arabiako poliziek 2022ko martxoa eta 2023ko ekaina bitartean. Horregatik, migratzaileen aurka indarra erabiltzeari uko egiteko eskatu dio Saudi Arabiari, eta nazioarteari presioa egiteko eskatu dio.
2023/08/18 - 16:40
Mexikon bost gazte desagertu dira, eta oso litekeena da kartel batek hil izana
19 eta 22 urte bitartekoak dira bostak, elkarren lagunak, eta joan den asteko ostiralean desagertu ziren Jaliskon, etxera bidean zihoazela. Gerora, bost gazteak bideo batean agertu ziren belauniko, eskuak lotuta eta kolpez josita. Eta asteazkenean poliziak lau gorpu aurkitu zituen erabat kiskalita.