Erailketak
2023/08/15 - 21:16
Thailandiako Poliziak amaitutzat eman du ikerketa eta heriotza-zigorra eskatu du Daniel Sanchorentzat
29 urteko espainiarra erruduntzat jo dute eta, aldez aurretik prestatutako hilketagatik, heriotza-zigorra eskatu dute. Ez dute Edwin Arrieta doktorearen heriotzaren arrazoia zehaztu, ezta bien arteko harremana zein zen ere.
2023/08/15 - 13:15
Beste buruzagi politiko bat hil dute Ekuadorren
Pedro Briones Revolucion Ciudadana alderdiko buruzagia tiroz hil dute, Fernando Villavicencio presidentegaia erail eta egun batzuetara.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/08/07 - 14:12
Daniel Sancho gazte espainiarra espetxean sartu dute Thailandian, hilketa leporatuta
29 urteko gizonezkoari Edwin Arrieta Arteaga zirujaua hiltzea leporatzen diote. Gaztearen familiak oharra kaleratu du, bereziki hedabideei "aurretiazko epaiketarik ez" egiteko eskatuz.
2023/07/20 - 20:42
13 urte eta erdiko espetxe-zigorra Donostiako Araba parkean gizon bat labankadaz hiltzeagatik
Zigortuak bost urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du aipatutako kartzela-zigorra bete ondoren. Hilketa 2020ko urriaren 7an gertatu zen.
2023/07/20 - 10:57
2 hildako eta 6 zauritu, Zeelanda Berriko Aucklanden izandako tiroketa batean
Poliziak erasotzailea hil duela baieztatu du. Chris Hipkins lehen ministroak hirian gaur hasiko den Emakumezkoen Futboleko Munduko Txapelketaren segurtasuna ziurtatuta dagoela esan du.
2023/07/08 - 21:27
Logroñon atxilotutako gizonak bere emaztea hil izana aitortu du
Emakumearen hilotza 15:30ak aldera topatu dute. Ustezko hiltzailea, 40 urte inguruko gizonezkoa, Ebro ibaiaren inguruko kale batean atxilotu dute, lehen zantzuen arabera, seme-alabak itotzen saiatzera zihoala.
2023/07/04 - 13:01
Lau hildako eta hainbat zauritu, tartean bi adin txikiko, Philadelphian izandako tiroketa batean
Poliziak bi pertsona atxilotu ditu eta hiru arma jaso ditu gertakarien lekutik.
2023/07/02 - 18:17
Bi hildako eta 28 zauritu, horietako hiru egoera kritikoan, Baltimoren izandako tiroketa batean
Segurtasun indarrek tiroketa horren susmagarria identifikatu dute jada; tokitik ihes egitea lortu duen gizonezko bat, Richard Worley polizia-komisarioak azaldu duenez. Lekuko batek 20 eta 30 tiro artean entzun ditu.
2023/06/29 - 20:09
Poliziaren kargak Parisen, Poliziak hildako gaztearen amak deitutako manifestazioaren ostean
Gaztearen amak manifestazio jendetsua deitu du, kasua salbuespena ez dela salatzeko. Milaka lagunek babestu dute Nanterren hildako gaztearen familia. Manifestazioa polizia-kargekin amaitu da.
2023/06/16 - 11:24
28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon 89 urteko emakume bat hiltzea egotzita
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea eta biktima senitartekoak ziren. Emakumea bart aurkitu dute etxebizitza batean hilda, labanaz egindako zauriak zituela.
2023/06/13 - 14:04
Gizon bat atxilotu dute Nottingham hirian, hiru pertsona hiltzea leporatuta
Gainera, furgoneta batek beste hiru pertsona harrapatu ditu Milton Streeteko merkataritza-gune batean. Azken orduotan, lotura izan dezaketen hiru gertaera ikertzen ari dira.
2023/06/13 - 14:03
Hiru pertsona hil dituzte Nottinghamen eta Poliziak pertsona bat atxilotu du
Nottinghamen hiriko erdigunea itxita dute. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, hiru pertsona hilotz topatu dituzte beste hainbeste kaletan. Gainera, beste hiru pertsona furgoneta batekin harrapatzen saiatzen saiatu omen da atxilotutako gizona.
2023/06/11 - 11:06
Bi hildako eta beste bi zauritu Stockholmen, arma automatikoekin izandako tiroketa batean
Biktimak 15 urteko bi mutil, 45 urteko gizon bat eta 65 urteko emakume bat dira, 'Aftonbladet' egunkari suediarrak jakinarazi duenez. Erasoaren ustezko erantzule diren bi susmagarri atxilotu dituzte, Polizia haiei segika ibili ostean.
2023/06/07 - 12:54
Bi pertsona hil dira AEBn, graduazio zeremonia batean izandako tiroketa batean
18 urteko ikasle bat eta ekitaldian parte hartzen ari zen 36 urteko gizon bat dira Virginiako bigarren hezkuntzako eskola batean izandako erasoaren biktimak. Ustezko erasotzailea, 19 urteko gazte bat, dagoeneko atxilotu dute.
2023/06/05 - 22:42
Aske utzi dute Kathleen Folbigg, seme-alabak hiltzeagatik errudun jo eta espetxean 20 urte igaro ondoren
Orain, arrazoizko zalantzak antzeman dituzte Australiako agintariek haren erruduntasunaz. Zientzialariek ikerketa genetiko bati esker erakutsi dute lau haurtxoek bat-batean hiltzeko arrisku handia zutela, familiak eritasun genetiko baten genea duelako.
2023/05/22 - 19:32
Beste gazte bat bidali dute espetxera Lukas Agirreren hilketagatik
Okendo plazan hil zuten Agirre, Eguberri egunean, labankadaz. Beste gizon gazte bat ere kartzelan dago, eta emakume bat, baldintzapean aske.
2023/05/16 - 21:28
Bi pertsona hil dira Orion izan den leherketa baten ondorioz
Bi pertsona hil dira gaur arratsaldean Orion izan den leherketa baten ondorioz. Ertzaintzak jakitera eman duenez, kale erdian izan da ezbeharra, 18:30ak baino lehen.
2023/05/13 - 00:42
Behin-behineko espetxealdia, Iruñean bikotekidea hil zuen emakumearentzako
Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du, gaur gauean.
2023/05/12 - 15:05
Iruñean bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea gaur arratsaldean utziko dute epailearen esku
Hilketa joan den asteazkenean gertatu zen, 14:30 aldera, Iruñean, Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean. Antza, emakumeak sastakatu ostean, gizona etxeko atariraino jaitsi zen, baina larrialdietarako zerbitzuak irisi zirenerako hilda zegoen.