ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 18 hildako eta 13 zauritu, Mainen izandako tiroketa masiboan

Tiroketaren egileak ihes egin du, eta, agintarien arabera, Robert Card 40 urteko gizon zuria da. Urtea hasi denetik Ameriketako Estatu Batuetan hildako gehien utzi dituen tiroketa da.
Iragarkia
tiroteo tirador tiroketa maine estados unidos estatu batuak efe
18:00 - 20:00
Gutxienez hogei pertsona hil dituen gizonaren bila jarraitzen dute Maine estatuan

Ameriketako Estatu Batuetan gutxienez 18 pertsona hil dira eta 13 zauritu Maine estatuko Lewiston hirian, asteazken arratsaldean izandako tiroketan. Janet Mills Maineko gobernadoreak gaur  egin duen agerraldian baieztatu ditu datuok. Hasiera batean, hainbat hedabidek hildakoak 22 izan direla zabaldu dute.

Hiriko bolatoki eta taberna batean izan zen erasoa atzo, han 18:56 zirenean (22:56 GTM). Tiro egin ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen. Ehunka polizia ari dira haren bila. Zazpi pertsona bolatokian hil ziren, zortzi jatetxean eta beste hiru ospitalean.

John Alexander Maineko ospitale nagusiko buruak prentsaurreko batean adierazi duenez, ospitaleratuta jarraitzen duten zortzi zaurituetatik hiru egoera kritikoan daude.

Ustezko erasotzailea 40 urteko gizonezko bat da. "Armatuta" dagoela eta "arriskutsua" dela zabaldu dute agintariek, eta "babesean" egoteko eskatu zaie herritarrei. Eskolak bertan behera utzi dituzte.

Aurtengo 565. tiroketa masiboa da Ameriketako Estatu Batuetan, eta heriotza gehien eragin dituena urtea hasi denetik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X