Erandio
2018/03/11 - 13:33
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 50 bat urteko gizonezkoa da hilda aurkitu dutena. Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.
2018/03/08 - 12:03
Emakume baten gorpua aurkitu dute Erandion, itsasadarrean
Larrialdi zerbitzuek 08:40 aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileek atera dute gorpua.
2018/03/03 - 13:54
Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik
Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.
2017/12/07 - 15:32
19 urteko gazte bat hil da asteazken honetan Oizen, auto-istripuan
Hildakoa Erandiokoa zen; herrian, jendea oso hunkituta dago. Berarekin zihoan beste gazte bat, 19 urtekoa bera ere, larri dago, ospitalean.
2017/12/02 - 12:00
Bi zauritu Erandion, abandonatutako pabilioi batean izandako sutean
Zaurituak 40 eta 42 urteko bi gizonezko dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kear arnastuta.
2017/11/11 - 01:05
Kontrako noranzkoan zihoan auto batek ezbeharra eragin du Enekurin
Drogen proban positibo eman du gidariak. Bi pertsona arin zauritu dira istripuan.
2017/11/05 - 22:36
Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri
160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
2017/11/05 - 19:58
%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek hartu dute parte igande honetan erabakitzeko eskubidearen alde Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan antolatu diren galdeketetan.
2017/11/05 - 09:00
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira gaur 13 udalerritan
Hautetsontziak jarriko dituzte Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa, Otxandio eta Getxon.
2017/10/28 - 19:20
Azaroaren 5eko kontsultetan parte hartzeko deia egin dute hainbat hautetsik
Erandio, Leioa eta Getxoko hautetsiek erabakitzeko eskubidearen festa izango dela nabarmendu dute, galderak eta emaitzak gorabehera, gaia "sendotzen" ari delako.
2017/10/21 - 21:02
Gure Esku Dagok kontsultak egingo ditu 13 udalerritan azaroaren 5ean
Gaur arte herri galdeketa antolatu dutenetatik handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanlerekin.
2017/10/19 - 11:47
Hiru langile intoxikatu dira Erandion, sute batean kea arnastuta
Plaiabarriko enpresa batean piztu den sua itzaltzen saiatu diren langileetako hiru ondoezik jarri dira. Suhiltzaileek itzali dute azkenean.
2017/10/16 - 11:09
A-8a normaltasunera itzuli da Erandion izandako istripuaren ostean
Ezbeharra Erandioko N-637 errepideko 11. kilometroan gertatu da, eta, ondorioz, eskuinaldeko erreia itxi behar izan dute. Bi pertsona zauritu dira.
2017/09/30 - 20:45
Emakume bat larri Erandion, autoarekin farola bat jo ostean
Istripua 17:25ean gertatu da, BI-637 errepidean.
2017/09/20 - 13:52
40 urteko behargin bat hil da Erandioko enpresa batean
Makina batek gizona -Leioako bizilaguna- harrapatu zuen eta, horrezkero, oso larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.
2017/08/31 - 21:08
Bi pieza erraldoi irten dira Bilboko Itsasadarretik Ipar Itsasora
Erandioko Navacel enpresak egin ditu. Belgikako parke eoliko batean izango dira.
2017/08/19 - 10:11
Langile bat zauritu da Erandioko enpresa batean izandako sutean
Langilea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.
2017/07/28 - 13:20
Proiektu batek Burdin Hesiaren memoria babestuko du
Bilbo defendatzeko xedea zuen lerroak 33 udalerri zeharkatzen zituen, baina gaur egun 25etan besterik ez daude haren zantzuak.
2017/07/15 - 11:32
Lau pertsona etxetik aterarazi dituzte Ermuan, taberna bateko suteagatik
Segurtasun Sailaren arabera, sutea 00:50ean piztu da Uribe Kardenalaren plazako taberna batean.
2017/07/11 - 00:03
Erandioko EAJko alkatea absolbitu eta zinegotzi ohi bat zigortu dute
Itziar Koba Hirigintzako zinegotzi ohia prebarikazioagatik zigortu dute, baimenik ez zuen txatartegi bati lan egiten uzteagatik.