Erandio
2017/04/06 - 19:24
Bilboko kaleetatik igaro da Korrika
Korrikalariak 17:00ak aldera sartu dira Bizkaiko hiriburuan. Bost ordu eta erdiz Bilboko auzo eta kaleetan barrena ibili dira euskaltzaleak.
2017/03/21 - 10:08
Bukatu dira Erandioko istripuak N-637 errepidean eragindako pilaketak
Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek izan duten istripuak hainbat kilometroko ilarak eragin ditu goizeko lehen orduan.
2017/03/14 - 21:49
Gernikako Arbolaren kimu bat Erandioko Ertzain-Etxean landatu dute
Estefania Beltran de Heredia sailburuak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu du garu arratsaldean Erandioko Ertzain-Etxean.
2017/01/25 - 12:37
GES enpresak Enekurin kaleratzeak egingo dituela uste du ELAk
Sindikatuak ohartarazi duenez, Global Energy Services konpainiak 453 langile kaleratu nahi ditu Espainian.
2017/01/06 - 13:34
Gizon batek itsasadarrera jauzi egin du, Ertzaintzarengandik ihesi
Suhiltzaileek gizona erreskatatu dute. Emakume batek gizona harrapatu du, ustez bere ibilgailuan lapurreta egiten ari zenean.
2016/12/12 - 14:35
Erandioko hilketaren egileak psikiatriko batean beteko du zigorra
12 urtez espetxeratu beharrean, ospitale psikiatriko batean egon beharko du 15 urte, epaileak hala erabakita.
2016/11/30 - 17:06
Epaimahaiak erruduntzat jo du Almudena Matarranzen bikotekidea
Azpikeriaz egindako hilketa delitua egotzi dio epaimahaiak. Aldeek 12 urteko espetxe zigor eskaera egin dute.
2016/11/29 - 17:51
12 urteko espetxea eskatu dute Erandioko hilketaren akusatuarentzat
Aldeek adostutako idatziaren arabera, ahaidetasun larrigarriari eutsi egiten diote, baina ez genero indarkeria larrigarriari, auzitegiko medikuak, atzo, hau ez dela indarkeria matxista kasu bat adierazi ondoren.
2016/11/24 - 17:55
Almudena Matarranz hil izana aitortu du haren bikotekideak
J.V.D.G. akusatuak gaur epaiketan adierazi duenez, pentsatu gabe egin zuen eta konplot baten biktima zela uste zuen.
2016/11/24 - 10:47
Ur putzu handia, Asuako bidegurutzean
Honen ondorioz, Bi-735 errepidea itxi egin behar izan dute 11. kilometroan Erandion, Asuako bidegurutzean.
2016/10/28 - 23:06
Zortzi pertsona zauritu dira Erandion, sute batean
16:30ak aldera piztu da sutea, Benjamin Anaia plazako etxebizitza batean. Sutea handia izan da eta garrak seigarren solairuraino iritsi dira.
2016/10/28 - 14:20
Gutxienez 285 pertsonak egiten dute lo kalean Euskadin
Horien % 67 Bilbon, Donostian edo Gasteizen bizi dira.
2016/09/29 - 20:27
Langile bat hil da Erandion, liztor habi bat kentzen ari zela
Hildakoa 33 urteko gizonezko bat da eta oraindik ez dute argitu istripua zerk eragin duen.
2016/09/09 - 15:23
Gorpu bat topatu dute Bilboko itsasadarrean, Erandion
53 urteko gizon batena da. Zorrotzaurre inguruan ikusi dute, baina Erandion atera dute uretatik.
2016/06/30 - 12:52
Udako ordutegia uztailaren 1ean sartuko da indarrean Bilboko Metroan
Ordutegi berriak kontuan izango du eskolak amaitu direla, aisialdia luzeagoa dela eta hainbat herritan jaiak egongo direla; irailaren 4ra arte izango da indarrean.
2016/06/29 - 15:50
Elkarretaratzea Erandion atzoko heriotza salatzeko
Azpikontratazio egoeran dauden langileek ezbeharrak izateko arrisku handiago dutela salatu du CC.OO. sindikatuak. Jaurlaritzari gertatutakoa aztertzeko eskatu diote.
2016/06/28 - 18:53
Langile bat hil da makina batek harrapatuta Erandion
Lidl Alemaniako enpresak Axpe auzoan duen supermerkatu batean izan da ezbeharra. Bilboko bizilaguna da biktima, 38 urtekoa.
2016/05/25 - 19:06
Sherpa euskal enpresak 6 milioi eta erdi dolar erdietsi du
Erandioko enpresak inoizko finantziaziorik handiena lortu du. spaldi lortu zuen Samsungek Sherparen aplikazioa mugikorretan sartzea. Orain, diru sarrera horri esker beste maila batera igoko da.
2016/05/10 - 11:19
Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Erandion
Istripuaren ondorioz areagotu egin dira goizean goiz N-637 errepidean, Getxorako noranzkoan, izan ohi diren auto-ilarak.
2016/04/26 - 13:09
Ganemos Erandioko zinegotziek ez dute alderdiaren zirkulua utzi
Hiru zinegotzik alderdia utzi zuela zioen informazioa ukatu du Ganemos Erandiok ohar batean.