Erandio
2018/09/14 - 13:58
Gizon bat zauritu dute Unben, tiroz, eta Ertzaintza egilearen bila ari da
Ertzaintzak ingurua itxi du, eta ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Biktima, berriz, ospitale batera eraman dute, hankan egindako zauria artatzera.
2018/08/15 - 20:49
2.660 pertsonak eman dute izena Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako
Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute. Onartuen behin-behineko zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko dute.
2018/08/02 - 19:24
Putreen aurrean segurtasun neurriak eskatu dituzte Txorierriko alkateek
Azken urteotan gero eta putre gehiago ikusten dira inguruetan, batez ere Bilboko Aireportutik gertu, eta horrek arazoak eragin ditzake.
2018/08/02 - 11:03
Txorierriko alkateek segurtasun neurriak eskatu dituzte, putreen aurrean
Igandean, putre baten eta hegazkin baten arteko talka gertatu zen Bilboko Aireportuan. Inguruan gero eta putre gehiago ikusten direnez, "oso kezkatuta" agertu dira alkateak.
2018/07/28 - 19:25
Loteria Nazionalaren lehen saria Erandion egokitu da
59.884 zenbakiari dagokion lehen saria Erandioko 6. administrazioan saldu dute. Sari horri 600.000 euro dagozkio.
2018/07/26 - 15:13
Bi pertsona zauritu dira BI-2704an, Unbe gainean, aurrez aurreko talka batean
Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, Plentziarako noranzkoan. Gidarietako bat suhiltzaileek atera behar izan dute.
2018/07/04 - 19:51
Ertzaintzak 150 patruila-auto berri estreinatu ditu
Erandioko ertzain-etxean aurkeztu eta banandu dizkiete eratzainei. Hurrengo hilabeteetan 150 auto gehiago jasoko dira, baita lur orotarako 100 ibilgailu eta 75 furgoneta berri ere.
2018/06/29 - 16:40
Auto-ilara handiak, sei ibilgailuren arteko talkagatik Erandion
Hiru pertsona arin zauritu dira, N-637 errepidean izan den istripuan, Arrondegiko zubian. Auto-ilarak A-8raino iristen dira, Irungo norazkoan (4 km) eta Kantabriarako noranzkoan (3 km).
2018/06/20 - 20:55
Sei ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Bilbo inguruan, A-8n
Hiru autok, bi furgonetak eta kamioi batek talka egin dute arratsaldeko lehen orduan Arrontegiko zubian eta lau pertsona zauritu dira.
2018/06/02 - 12:43
Auto batek oinezko bat harrapatu eta gidariak ihes egin du Erandion
Istripua goizeko 06:05ean izan da BI-711 errepidean, Astrabuduako gasolindegiaren parean. Ertzaintza gidariaren bila ari da une honetan.
2018/05/16 - 23:00
Murueta eta Balentziaga ontziolek bi itsasontzi ureratu dituzte
Itsasgorarekin batera, itsasontzi ureratu dituzte gaur Murueta eta Balentziaga ontziolek. Erandiokoa Groenladiarako izozkailua da eta Zumaiakoa, berriz, Norbegiara bidaliko duten izozkin ontzia.
2018/04/06 - 23:13
Bi motor gidari zauritu dira auto istripu batean, Erandion
Zauritu bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurien larritasuna dela eta.
2018/03/11 - 13:33
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 50 bat urteko gizonezkoa da hilda aurkitu dutena. Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.
2018/03/08 - 12:03
Emakume baten gorpua aurkitu dute Erandion, itsasadarrean
Larrialdi zerbitzuek 08:40 aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileek atera dute gorpua.
2018/03/03 - 13:54
Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik
Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.
2017/12/07 - 15:32
19 urteko gazte bat hil da asteazken honetan Oizen, auto-istripuan
Hildakoa Erandiokoa zen; herrian, jendea oso hunkituta dago. Berarekin zihoan beste gazte bat, 19 urtekoa bera ere, larri dago, ospitalean.
2017/12/02 - 12:00
Bi zauritu Erandion, abandonatutako pabilioi batean izandako sutean
Zaurituak 40 eta 42 urteko bi gizonezko dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kear arnastuta.
2017/11/11 - 01:05
Kontrako noranzkoan zihoan auto batek ezbeharra eragin du Enekurin
Drogen proban positibo eman du gidariak. Bi pertsona arin zauritu dira istripuan.
2017/11/05 - 22:36
Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri
160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
2017/11/05 - 19:58
%13,07ko parte-hartzea, A5eko Gure Esku Dagoren galdeketetan
21.027 pertsonek hartu dute parte igande honetan erabakitzeko eskubidearen alde Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan antolatu diren galdeketetan.