TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto batek oinezko bat harrapatu eta gidariak ihes egin du Erandion

Istripua goizeko 06:05ean izan da BI-711 errepidean, Astrabuduako gasolindegiaren parean. Ertzaintza gidariaren bila ari da une honetan.
Istripua gertatu den lekua. Argazkia: EiTB
Istripua gertatu den lekua. Argazkia: EiTB

Auto batek oinezko bat harrapatu du eta gidariak ihes egin du Erandion. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, istripua goizeko 06:05ean izan da BI-711 errepidean, Astrabuduako gasolindegiaren parean.

Ertzaintza ihes egin duen gidariaren bila dabil eta ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da une honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X