Desagerpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erandion desagertu den 89 urteko gizon baten bila ari dira

Senideek atzo salatu zuten desagerpena, eta gaur goizean berriro ekin diete hura bilatzeko lanei.

Bilaketa talde bat Erandioko 89 urteko gizonezko baten bila ari da atzo arratsaldetik, sendiak hura desagertuta zegoela salatu zuenetik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Familiak atzo arratsaldean jarri zuen salaketa, eta orduan hasi ziren haren bila, eta goizaldera arte ibili dira horretan. Gauean bilaketa-lanak eten ondoren, gaur goizean berriro hasi dira desagertuaren bila.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X