Erandio
2022/04/11 - 15:36
Espetxera bidali dute Erandion anaia hiltzea egotzita atxilotutako gizona
Larunbat gauean, 23:00ak baino lehentxeago, liskarra izan zuten bi gizonek Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean, eta borroka horretan, 57 urteko anaia hil zuen espetxeratu duten gizonak.
2022/04/10 - 10:35
56 urteko gizona atxilotu dute Erandion, anaia hiltzea leporatuta
Erandioko komisarian igaro du gaua atxilotuak eta gaur-biharretan eramango dute epailearen aurrera. Hildako gizonak 57 urte zituen.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/04/05 - 13:12
Suhiltzaileek Saltoki sukalde enpresaren sutea itzali dute Erandion
Suhiltzaile talde bik gau osoa eman dute bertan, hozte-lanak egiten.
2022/04/05 - 12:56
Suak sukalde enpresa baten pabiloi bat kiskali du Erandion
Sute batek Saltoki sukalde-enpresaren pabiloia kiskali du Erandioko Lutxana-Asua inguruan, baina ez da inor zauritu. Sutea atzo iluntzean hasi zen, 20:50ean, eta ke-zutabe handi bat eragin zuen inguruan.
2022/04/05 - 00:25
Sutea Erandioko enpresa batean
Sua Lutxana-Asua errepidean dagoen material elektrikoko enpresa batean piztu da. Errepidea moztu behar izan dute.
2022/04/04 - 23:26
Suak enpresa bat kiskali du Erandion
Sua material elektrikoa pilatzen duen enpresa batean piztu da, Lutxana-Asua errepidearen ondoan. Inor ez da zauritu, baina kalte material handiak izan dira. BI-735 errepidea itxi egin behar izan dute inguru horretan.
2022/04/01 - 19:21
Bilboko Metroak larunbatean berreskuratuko du ohiko maiztasuna, Astrabuduako murrua behera etorri ostean
Erandio eta Astrabudua geltokien arteko murrua eraitsi egin zen, eta bide bat itxita egon da zenbait egunez.
2022/03/29 - 22:53
Sute handi batek ibilgailu kontzesionario bat kiskali du Erandion
Sua arratsaldean piztu da Erandioko ibaiertzean dagoen kontzesionario batean, Arrontegiko zubiaren azpian. Ez da zauriturik izan, baina hogei bat auto erre dira.
2022/03/29 - 22:38
Sutea Erandioko kontzesionario batean
Erandioko auto kontzesionario batean piztutako sua 20:15ak aldera itzali dute. Ez da inor zauritu.
2022/03/29 - 21:56
Erandioko kontzesionario batean izandako sute batengatik leihoak ixtea gomendatzen dute
Suhiltzaileak lanean ari dira Erandioko erriberan dagoen ibilgailu-kontzesionario batean piztutako sutea itzaltzeko.
2022/03/29 - 18:21
Hurrengo astera arte ez dute Bilboko metroaren zerbitzua lehengoratuko
Astrabudua eta Erandio artean horma bat erori da, eta tarte horretan trenbide bat soilik dago zabalik. Ostiralean zehaztuko dute noiz ireki ahalko duten bigarren trenbidea.
2022/03/29 - 14:57
Bilboko metroaren 1. lineako atzerapenak egun osoan luzatuko dira, horma bat erori ondoren
Astrabudua eta Erandio artean gertatu da erorketa eta tarte horretan trenbide bat soilik dago zabalik. Garbiketa lanetan ari dira zerbitzua lehengoratu ahal izateko.
2022/03/29 - 12:23
Atzerapenak Bilboko metroaren 1. linean, horma bat erori delako
Horma baten erorketa partziala ari da eragiten atzerapenak, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.
2022/03/22 - 17:46
Uretako garraio publikoa
Garraio publikorik azkar, eroso eta xarmagarrienak dira zerbitzua eskaintzen duten lekuetan. Faktorian bi probatu ditugu
2022/03/09 - 23:24
Horrelakoa izango da Barakaldo eta Erandio lotuko dituen zubi birakaria
Hau da 2024tik aurrera Barakaldo eta Erandio lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako zubi proiektua. 470 metroko trazadura izango du bihurgunean, bi ertzetako sarbide-malda leuntzeko, eta 6 metroko zabalera.
2022/03/09 - 14:12
Barakaldo eta Erandio lotuko dituen 470 metroko zubi birakaria 2024an irekiko dute
Bizkaiko Foru Aldundia proiektua idazten ari da, lanak lizitatu aurretik. Mike Schlaich ingeniari alemaniarrak diseinatu du txirrindularientzako eta oinezkoentzako zubia, eta itsasontziak igarotzeko ireki egingo da.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).