ERC
2024/02/12 - 17:01
PPri eta Junts-i "gardentasunez" jokatzeko eskatu diete Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoek
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari balizko indultua eskaintzeko bileren inguruko informazioek hautsak harrotu dituzte.
2024/02/01 - 19:43
Pedro Sanchez: ''Independentismo katalana ez da terrorismoa''
Sanchezek ziurtzat jo du Bruselan, terrorismo delituagatik auzitegietan auzibideak irekita dituzten independentista katalan guztiak babestuko dituela amnistia legeak, une honetan idatzita dagoen gisan, "Kataluniako independentistak ez baitira terroristak", ziurtatu duenez.
2024/01/31 - 14:51
Kongresuak datorren astean finkatuko du Amnistiaren Legea berriro negoziatzeko epea: hilabete edo 15 egun.
Legea Justizia Batzordera itzuliko da, PSOEren eta Parlamentuko kideen artean negoziatua izateko, bereziki Junts alderdiarekin.
2024/01/31 - 10:13
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 21:43
Junquerasen aburuz, Amnistiaren Legea ''ona zen'', eta onartu ez izana deitoratu du
ERCko presidenteak ez du Juntsen kontrako adierazpenik egin nahi izan, baina azpimarratu du gaur onartu ez den araudiak "ehunka pertsona jazartuak izateari uztea" bermatzen zuela.
2024/01/30 - 19:10
Juntsek atzera bota du Amnistia Legea, Sanchez berriz negoziatzera behartuta
PSOEk katalanen zuzenketak atzera bota ostean, JxCateko zazpi diputatuek araudiaren kontra bozkatu dute, eta proposamenak gehiengo osoa behar zuenez (176 boto), ez du aurrera egin. Justizia Batzordean negoziatu beharko dute orain.
2024/01/30 - 18:11
PSOEk Juntsen zuzenketen aurka bozkatu du, eta Amnistia Legea airean dago orain
Kongresuak atzera bota ditu Amnistia Legeari jarritako helegite guztiak, ERCrenak eta EAJrenak barne. Azkenean, beraz, Ganberak bozkatuko duen behin betiko testua PSOEk aurkeztutakoa izango da.
2024/01/30 - 09:06
Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 06:00
Amnistia Legearen gakoak: negoziazioa, onuradunak eta urratsak
2012ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra. Denbora tarte horretan egindako ekintzei eragingo die Amnistia Legeak, onartuz gero. Terrorismo delituei dagokienez, giza eskubideen urraketa larririk egon ez bada, barkatu egingo dira. Onuradunak 382 bat herritar izango direla aurreikusten da.
2024/01/20 - 12:52
Independentziari buruzko erreferenduma antolatzeko ahal duen guztia egingo duela hitzeman du Aragonesek
"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", adierazi du amnistia eta indultuak gogoan hartuz.
2024/01/18 - 12:59
PSOEk eta gobernukideek Amnistiaren Legeari aurkeztutako zuzenketen alde egin du Juntsek
Juntsek eta ERCk, nork bere aldetik, aurkeztutako zuzenketak datorren astean eztabaidatuko dituzte berriro.
2024/01/16 - 21:33
PSOEk eta aliatu batzuek akordioa lortu dute Amnistia Legea blindatzeko, baina Junts aldendu egin da
PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk 9 zuzenketa adostu dituzte, eta Juntsek testu propioa aurkeztu du.
2024/01/11 - 17:11
Migrazio alorrean Estatuak dituen "eskuduntza guztiak" Kataluniaren esku uztea jasotzen du akordioak
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak azaldu du lege organiko baten bidez egingo dela eskualdaketa.
2024/01/03 - 19:05
PPk alderdiak desegiteaz hitz egiten du amnistia legeari egindako zuzenketetan, eta Voxek legez kanpo uzteaz
PPren zuzenketak "independentzia adierazpenak eta legez kanpoko erreferendumak Konstituzioaren desleialtasun" gisa tipifikatzea proposatzen du. Bestalde, Voxek "Espainiaren batasuna eta ordena konstituzionala mehatxatzen duten alderdiak legez kanpo uztea" planteatu du.
2024/01/03 - 06:00
PPk eta Voxek osoko zuzenketak jarriko dizkiote asteazken honetan amnistia legeari
CCk eta UPNk zuzenketarik ez jartzea erabaki dute, baina legearen aurka bozkatuko dute. Zuzenketa horien eztabaida eta bozketa datorren astean egingo da.
2023/12/21 - 17:05
Elkarrizketa Mahaiaren bilera deitzea eta eleaniztasuna bermatzeko legea adostu dute Sanchezek eta Aragonesek
Pedro Sanchezek eta Pere Aragonesek Bartzelonan egindako bileran bost akordio lortu dituzte, tartean, administrazio publikoetan eleaniztasuna bermatzeko Lege berri bat.
2023/12/21 - 13:51
Sanchez eta Aragones Generalitateko Jauregian bildu dira
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea Bartzelonan bildu dira gaur. Bien arteko lehen bilera izango da, PSOEk eta ERCk buruzagi sozialistaren inbestidurarako akordioa lortu ostean.
2023/11/19 - 14:59
Milaka lagun bildu ditu EH Bilduk Bilbon, euskal nazioa aldarrikatzeko
"Dekantazio estrategikokoaren fasean" gaudela adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Palestinako FPLP, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP, BNG, Mes Per Menorca, Andecha Astur eta Compromis ere parte hartu dute.
2023/11/17 - 14:50
Independentismoak gehiengo osoa galduko luke Katalunian, Generalitatearen inkesta baten arabera
PSCk irabaziko lituzke bozak, ERCri aurrera hartuta (orain 33na eserleku dituzte). Juntsek behera egingo luke, gutxienez zortzi ordezkari galduta.
2023/11/17 - 14:27
Amnistia legea premiaz tramitatzeko eskaria erregistratu dute Sumar, ERC, Junts, EH Bildu, EAJ eta BNGk
Pedro Sanchezen inbestidura babestu duten alderdi guztiek, Coalicion Canariak salbu, egin diote eskaria Diputatuen Kongresuko Mahaiari.