ERC
2023/08/28 - 07:00
Kongresuko Mahaiak gaur emango dio oniritzia ERCren eta Juntsen taldeak utzitako diputatuekin osatzeari
Sumarrek bi diputatu utzi dizkio ERCri, eta PSOEk, lau Juntsi. Diputatuak uztea ohikoa da, baina Mahaiaren oniritzia behar du. Zortzi taldeak eratu ondoren, Ganberak hemizikloa antolatu eta legegintzaldia hasteko aldez aurreko lanak egin ahalko ditu.
2023/08/24 - 14:10
Gaur amaitzen da Kongresuan talde parlamentarioak osatzeko epea
PPk, PSOEk, Voxek, Sumarrek, EAJk eta EH Bilduk bermatuta dute taldeak osatzea. Sumar alderdiak diputatuak utziko dizkio ERCri, eta PSOEk Juntsi, Kongresuan talde propioa osa dezaten. Bien bitartean, Coalicion Canaria, BNG eta UPN Talde Misto baterantz doaz.
2023/08/23 - 23:41
PSOEk eta Sumarrek diputatuak utziko dizkiete JXCati eta ERCri, Kongresuan talde propioa izan dezaten
Estatuko alderdiek katalanen babesa espero dute Pedro Sanchez presidente egin eta koalizio-gobernua osatzeko. Alderdiak hizketan hasita daude.
2023/08/18 - 18:03
Abuztuaren 25a izango da talde parlamentarioak osatzeko azken eguna
Taldeek izena emateko epea datorren ostiralean amaituko da, eta hurrengo astelehenean bilduko da Mahaia ebazpena emateko. Junts eta ERC ziurgabetasun egoeran daude taldeak osatzeko baldintza guztiak ez dituztelako betetzen.
2023/08/18 - 07:00
Inbestidurari begirako hurrengo urratsak
Kongresuko eta Senatuko Mahaiak osatuta, alderdiek talde parlamentarioa osatzea eskatzeko epea ireki da. Inbestidurarako bidean, Armengol erregearekin bildu da, Felipe VI.ak alderdiekin bilerak antolatzen hasi ahal izateko.
2023/08/17 - 17:05
Euskara, katalana eta galegoa gehiago entzungo dira Kongresuan eta EBn ofizial izateko bidean daude
Junts eta ERC alderdiek hizkuntza koofizialen gaineko akordioa itxi dute Francina Armengol sozialista Diputatuen Kongresuko Mahaiko presidente izatearen truke.
2023/08/17 - 11:52
ERCk Kongresuko Mahairako akordioa iragarri du PSOErekin
Osoko bilkuretan katalanaren eta hizkuntza koofizialen erabilera bermatzea, Pegasus auziari buruzko ikerketa-batzorde bat eta Kataluniako gatazka politikoaren desjudizializazioa jasotzen ditu akordioak.
2023/08/16 - 20:08
Talde abertzaleak ez dira fio Sanchezek EBn hizkuntza koofizialak sustatzeko hartutako konpromisoarekin
Estebanek (EAJ) zalantzan jarri du Sanchezen sinesgarritasuna, eta Iñarrituk (EH Bildu) uste du Diputatuen Kongresutik hasi beharko lukeela. Bestalde, ERCk gogorarazi du konpromiso hori Kataluniari buruzko negoziazio mahaian hartu zela.
2023/08/14 - 16:49
EH Bildurentzat, ERCk Etxebizitza Legearen aurka jarritako helegiteak ez die legearen oinarriei eragiten
Mertxe Aizpuruak esan du, errepublikanoen helegiteak, ez diela legearen oinarriei eragiten: alokairuen prezioari muga, gune tentsionatuak izendatzeko ahalmen, edo etxegabetzeen gaineko neurriei. Bai, aldiz, EAJk aurkeztutakoak.
2023/08/10 - 22:35
ERC, PSOEri Kongresuko lehen bozketa errazteko prest
Espainiako gorteak eratzeko astebete faltan, negoziazioek abiadura hartu dute, publikoki askorik ez badakigu ere. ERCkoek legealdiko lehen bozketa erraztuko diote PSOEri eta Juntsek ere hala egitea nahi dute.
2023/08/09 - 21:33
Urkulluren ustez, etxebizitza legeak "aurreikusi ezin diren" ondorioak izango ditu autogobernuarentzat
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, ostera, gogorarazi dio lehendakariari Euskadin Estatu osoko alokairuko etxebizitzen % 25 inguru sustatzen badira "euskal sozialistek bultzatutako eta EAJk arbuiatutako Etxebizitza Legeari esker" dela.
2023/08/09 - 11:11
Estatuko etxebizitza legearen aurka jotzea erabaki du orain ERCk, "eskuduntzak urratzen" dituela argudiatuta
Estatutu Bermeen Kontseiluaren txosten bati men egin diote errepublikanoek; horren arabera, arauak Generalitatearen eskumenak urratzen ditu. Konstituzio Auzitegira jotzearen alde bozkatuko dute irailean ERCk eta Juntsek, nork bere proposamena eginda (boto gehien biltzen dituena aterako da aurrera).
2023/08/07 - 09:04
Hauteskunde Batzordeak gaur erabakiko du PSOEk boto baliogabeak berrikusteko egindako eskaerari buruz
Madrilgo Probintzia Batzordeak atzera bota zuen, "bideraezina" zelakoan, arrakasta izateko aukerarik ez zuelakoan eta "funtsik gabeko espekulazioetan" oinarritzen zela argudiatuta. Sozialistek, ordea, aldea "txikia" dela argudiatu dute, 1.300 boto eskasekoa.
2023/08/06 - 19:42
Vilaltak (ERC) defizit fiskalari buruzko aldebiko negoziazioa eskatu du inbestidurarako baldintza gisa
ERCko bozeramaileak "guztiontzako kafe" berri bat errefusatu du, eta esan du ez duela lurralde arteko "elkartasuna ezabatu" nahi, baizik eta egungo finantzaketa ereduak Kataluniarekiko sortzen dituen "bidegabekeriekin" amaitu.
2023/07/31 - 11:21
PSOEk Hauteskunde Batzorde Zentralean aurkeztuko du Madrilgo 30.000 boto baliogabeak berrikusteko eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak berrikusteari uko egin zion atzo. Argudiatu zuenez, "ez dago arrazoirik" berrikusketa egiteko. Erkidego horretan oso estua da PPren eta PSOEren arteko boto aldea (1.300 bat), eta hala, "ahalik eta zuhurren" jokatu nahi dute sozialistek.
2023/07/30 - 21:18
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du PSOEk 30.000 boto baliogabe berrikusteko egindako eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordearen ebazpenaren arabera, "ez dago arrazoirik Hauteskunde Batzorde honi eskatu zaion ezohiko berrikuspena egiteko boto baliogabean izan ditzakeen irregulartasunei buruz". PSOEk iragarri du Hauteskunde Batzorde Zentralera jo duela, ezezkoa jaso ostean.
2023/07/30 - 14:52
PSOEk boto baliogabeak berraztertzea eskatu dio Madrileko Batzordeari, diputatu bat lortzeko tartea ikusita
PSOE 1.323 botora geratu da hamaikagarren diputatua lortzetik, eta horrek ekarriko luke PPk hamaseigarrena galtzea, alegia, Carlos Garcia Adanero UPNren kidek ohiari dagokiona.
2023/07/29 - 20:44
Puigdemont: "Uste duenak xantaia egitearen truke etekina aterako duela, ahalegina aurreztu dezake"
"Giltza izatea zirkunstantziala da. Egun batean izan dezakezu eta, hurrengoan, ez, eta hori ezin dugu inoiz ahaztu. Horrek ezin du eragin presaka ibiltzea (giltza) galtzearen beldur, eta ezin da gaineragin ere, ezinbestean, iragankorra den boterearen aurrean", gaineratu du.
2023/07/29 - 20:27
Zenbaketa ofizialaren zain, hauek lirateke Sanchezen aukerak
Datu ofiziala igande goizean jakitera emango da, espero baita Madrileko Probintzia Batzordeak gaur azken orduan bukatzea zenbatzen, eta mahai guztietako datuak gainbegiratzen. Feijook jarraitzen du presidente izateko aukerarik izan gabe, Sanchezek, ordea, bat baino gehiago dauka.
2023/07/10 - 22:24
EH Bilduk ERCko Junquerasen eta Rufianen bisita izan du Durangon
ERC eta EH Bildu aurreko legegintzaldian talde parlamentario beraren parte izan dira Senatuan eta orain zerrenda bakarra aurkeztu dute, independentzia ezkerretik izenpean.