Madrilgo Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du PSOEk 30.000 boto baliogabe berrikusteko egindako eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du PSOEk 30.302 boto baliogabe berrikusteko gaur goizean egindako eskaera.
Alfonso Serrano Madrilgo PPko idazkari nagusiak zabaldu duen Madrilgo Hauteskunde Batzordearen ebazpenaren arabera, "ez dago arrazoirik Hauteskunde Batzorde honi eskatu zaion ezohiko berrikuspena egiteko boto baliogabean izan ditzakeen irregulartasunei buruz".
PSOEk iragarri du Hauteskunde Batzorde Zentralera jo duela, Probintzia Batzordearen ezezkoa jaso eta minutu gutxira, iturri sozialistek Europa Pressi adierazi diotenez.
PSOEk Madrileko Hauteskunde Batzordeari eskatu dio berraztertzeko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan zenbatutako boto baliogabeak, PPrekiko duten aldea "hain txikia" izanda "ahalik eta zuhurren" izatea eskatzen duela argudiatuta.
Botoen zenbaketa bukatuta, PPk botoen % 41,09 jaso ditu (1.463.112 boz), eta PSOEk botoen % 28,21 (1.004.567). Zenbaki horiek aintzat hartuta, PPk 16 eserleku izango ditu Madriletik, eta PSOEk 10. Hala, PSOE hamaikagarren diputatua lortzetik 1.323 botora geratu da, diputatu horren eserlekua PP hamaseigarrena da, alegia, Carlos Garcia Adanero UPNren kidek ohiari dagokiona.
Berriro aztertzeko eskaera Cristina Pavon Lopez eta Sara Bonmati Garcia sozialistek egin dute. Aurkeztu duten idazkian, zenbaketa orokorrarekin publikoki jarraitzea eskatu dute, nahi duten hautagaiei bertan egoteko aukera emanda, eta boto paperak aztertzea baimenduta, Madrileko sekzio eta mahai guztiei dagozkienak.
Alabaina, Hautekunde Batzordeak errefusatu egin du sozialisten eskera, beraz, PPk 16. eserlekua lortu du PSOEren kaltetan, guztira 137 diputatu lortuta. Zenbaki horri Voxen 33 botoak eta UPNren boto bakarra gehituz gero, 171 boto izango lituzke guztira, eta gehiengoa 176an dago.
Aldaketa hori baino lehen, PPren (136), Voxen (33) eta UPNren (1) botoak bat eginda 170 lortuko zituzten, eta, beste blokean, Juntsen botoak kontuan hartu gabe, 172, PSOEren 122, Sumarren 31, ERCren 7, EH Bilduren 6, EAJren 5 botoak eta BNGren botoa elkartuta.
Aukerak, une honetan, hauek lirateke:
-Feijoorentzat:
PP 137 + Vox 33 + UPN 1: 171 lirateke orain arte popularrek ziurtzat eman ditzaketen botoak.
-Sanchezentzat:
PSOE 121 + Sumar 31 + ERC 7 + EH Bildu 6 + PNV 5 + BNG 1: 171 baita ere sozialistentzat.
Hemendik aurrera bi aukera zabaltzen dira: A aukera, Pedro Sanchezek CCren aldeko botoa jasotzea, 172ra helduta, baina horretarako Juntsen abstentzioa beharko luke. B aukera, Sanchezek gutxienez Junts eta aldeko bi boto jasotzea, eta Juntsen gainerako diputatuak abstenitzea, modu horretan bozketa irabaziko duela bermatzeko, nahiz eta CCk aurka bozkatu.
Horrekin lotuta, Coalicion Canaria alderdiak argi utzi du Feijook ezin duela bere botoa zenbatu, Vox ekuazioaren parte baldin bada, nahiz eta CCk eta PPk gobernu akordioa izan Kanarietan. Era berean, PSOE eta Sumarren arteko koalizio gobernua berriz babestearen aurka agertu dira.
Nahiz eta Kanarietako nazionalistek iritzia aldatu PPren presidentegaiari buruz, ez lituzkete behar adina boto jasoko, balizko 172 boto horien aurka beste ezkerreko, nazionalisten eta independentisten 178 ezezko botoak egongo lirateke eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.