ERC
2024/03/14 - 14:56
Amnistia Legeak Kongresuaren oniritzia jaso du
Kongresuko osoko bilkurak Amnistia Legeari oniritzia eman dio, aldeko 178rekin eta kontrako 172rekin. Araua Senatura pasatuko da, Junts eta ERCrekin adostutako aldaketekin aldatu ondoren.
2024/03/14 - 08:59
Amnistia Legeak Kongresuaren oniritzia jasoko du Kataluniako hauteskundeak aurreratu eta biharamunean
Horrela, Pedro Sanchezen inbestidurari babesa ematearen truke, PSOEk Kataluniako bazkideei agindutako lege giltzarria Senaturako bidean aterako da.
2024/03/13 - 18:29
Aragonesek hauteskundeak maiatzaren 12ra aurreratu ditu, Parlamentuak aurrekontuak atzera bota ondoren
Generalitateko presidenteak kritikatu egin du Parlamentuak aurrekontuen proiektua atzera bota izana indar politikoen "beto gurutzatuengatik", salatu duenez, "arduragabekeriaz" jokatu dutelako.
2024/03/07 - 15:17
Justizia Batzordeak Amnistia Legea onartu du, PSOEk, Juntsek eta ERCk adostutako aldaketekin
Aurreikusi bezala, inbestidurako bazkideen aldeko botoa izan du arauak, eta PPk eta Voxek kontra bozkatu dute. Testua martxoaren 14an eztabaidatu eta bozkatuko dute osoko bilkuran.
2024/03/07 - 14:47
Zigor Kodea barik, EBko araudia aplikatuko du Amnistia Legeak terrorismo delituen kasuan
PSOEk, ERCk eta Juntsek adostu duten erdibideko zuzenketaren arabera, "benetako mehatxu" izan ziren ekintzak joko dira traizio gisa, eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea "aberasteko asmoa" egon zenean.
2024/03/07 - 13:37
ERC: ''Amnistia legea ez da amaiera puntua''
ERCk ohartarazi duenez, amnistiaren legearen akordioa "ez da amaiera puntua". "Kataluniako gatazka politikoaren bigarren negoziazio-fasearekin laguntzen digu", adierazi du Teresa Jordak.
2024/03/07 - 12:06
Amnistia Legeak ''historia egingo du'' eta garai berri bat ekarriko du Kataluniarentzat, Bolañosen hitzetan
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza ministroak agerraldia egin du PSOEk alderdi katalanekin adostu duen legearen balorazioa egiteko. Horren ustez, ezberdin pentsatzen dutenekin akordioa lortzeko gai den "gobernu ausart" baten emaitza da, "gatazka atzean uzteko".
2024/03/06 - 21:08
PSOEk, ERCk eta Juntsek amnistia legerako akordioa lortu dute
Agiri bateratu batean, hiru alderdiek adierazi dute transakzio-zuzenketa bat adostu dutela, bizirik zeuden zuzenketak oinarri hartuta. Juntseko iturriek ziurtatu dutenez, legeak Europako estandarretara egokitutako terrorismo eta traizio delituak jasoko ditu.
2024/03/01 - 18:26
EH Bildu, ERC, Sumar eta Podemosek adierazpen bat sinatu dute Pablo Gonzalez "berehala" epaitzea eskatzeko
Otsailaren 15ean, Lublingo Apelazio Auzitegiak beste hiru hilabetez luzatu zuen kazetariaren espetxealdia, eta oraindik ez dute epaitu.
2024/02/29 - 14:31
Gorenak Puigdemont auzipetu du "terrorismoa" leporatuta, 'Tsunami Democratic' auziari lotuta
Eurodiputatua ez ezik, epaileak Ruben Wagensberg Kataluniako Parlamentuko diputatua ere ikerketapean jarri du. Goreneko Fiskaltzaren irizpidearen aurka hartu du erabakia. Generalitateko presidente ohiak "Espainiako Matrix judiziala" salatu du.
2024/02/27 - 22:11
Espainiako Gobernuak eta haren bazkideek sekretu ofizialen legearen erreforma berriro bultzatzea babestu dute
Hala ere, ez da adostasunik lortu dokumentuak desklasifikatzeko epeen inguruan. EAJk berriro ekarri duen lege-proposamena da. Espainiako Gobernuak 2022an aurreproiektu bat onartu zuen, baina azkenean bertan behera geratu zen hauteskundeak aurreratzearen ondorioz.
2024/02/22 - 12:28
'Tsunami Democràtic' auzian Puigdemont terrorismoagatik ikertzearen kontra agertu da Goreneko teniente fiskala
Gainera, 'Tsunami Democràtic' auzia Auzitegi Nazionalera itzultzea eskatu dio Maria Angeles Sanchez Condek auzitegiari. Horren esanetan, ez dago zantzurik Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko.
2024/02/21 - 14:38
Garcia Castellok, Suitzari: "Nazioarteko itunek ez dute ahalbidetzen teorrismo auzietan laguntza ukatzea"
Marta Rovira ERCko buruzagiari buruzko informazioa eskatu zion Garcia-Castellon magistratuak Suitzari. Hango Justiziak baina, uko egin dio informazioa emateari, ikerketari "zantzu politikoak" ikusten dizkiolako.
2024/02/20 - 13:26
Suitzak ez dio Garcia Castellon epaileari eskatutako informazioa eman ikerketak kutsu politikoa duelakoan
Suitzako agintariek hainbat argibide eskatu dizkiote Tsunami Democratic auzia ikertzen ari den epaileari, eta erantzun bitartean, bertan behera utzi dute erreguzko eskaera. Amnistia Legeak izan ditzakeen ondorioez ere galdetu diote Auzitegi Nazionalari.
2024/02/15 - 18:02
Espainiako Gobernua amnistia aplikatzen ez zaienei indultua emateko "prest" dagoela esan du Generalitateak
Carles Campuzano Generalitateko Eskubide Sozialen kontseilariak ziurtatu duenez, "azkenean amnistian sartzen ez diren pertsonak badaude, Espainiako Gobernua indultuen bidez konpontzeko prest dago".
2024/02/13 - 11:53
ERCk jakinarazi du Feijooren inbestidurarako babesa negoziatzea proposatu ziola PPk
Ohar batean, PPk ukatu egin du ERCk zabaldutako informazioa, eta ziurtatu du errepublikanoekin "inoiz" ez zirela bildu Feijooren inbestidura negoziatzeko
2024/02/12 - 17:01
PPri eta Junts-i "gardentasunez" jokatzeko eskatu diete Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoek
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari balizko indultua eskaintzeko bileren inguruko informazioek hautsak harrotu dituzte.
2024/02/01 - 19:43
Pedro Sanchez: ''Independentismo katalana ez da terrorismoa''
Sanchezek ziurtzat jo du Bruselan, terrorismo delituagatik auzitegietan auzibideak irekita dituzten independentista katalan guztiak babestuko dituela amnistia legeak, une honetan idatzita dagoen gisan, "Kataluniako independentistak ez baitira terroristak", ziurtatu duenez.
2024/01/31 - 14:51
Kongresuak datorren astean finkatuko du Amnistiaren Legea berriro negoziatzeko epea: hilabete edo 15 egun.
Legea Justizia Batzordera itzuliko da, PSOEren eta Parlamentuko kideen artean negoziatua izateko, bereziki Junts alderdiarekin.
2024/01/31 - 10:13
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.